2006/06/08

WPA enkriptazioa Ubuntu 6.06 LTS-en

Aurreko Ubuntu bertsioarekin (Ubuntu 5.10 Breezy Badger) WPA
erabiltzea enkriptazio sistema bezala WIFI batera konektatzeko nahiko
zaila zen (Tolon-ek zehazten zuen bezala hemen). Orain bertsio berriarekin errazagoa da eta ez dago eskuz
konfiguratu beharrik (X-ak erabiliz egiten da Network-manager
erabiliz). Ala ere, zuen sistema eguneratzen baduzue aurreko
konfigurazio fitxategiak izenez aldatzen ditu eta pixka bat galduta
aurkitzen zara hasieran.

Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz
bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko.

PAUSOAK:

  1. wpa_supplicant eta network-manager-gnome
    instalatuta
    eduki behar dira. Badaezpada apt-get install
    erabiliz baieztatzen dugu eta ez badauzkagu berinstalatu egingo ditu.

          > sudo apt-get install wpasupplicant

          >
sudo apt-get install network-manager-gnome

  1. /etc/network/interfaces fitxategia aldatu
    “lo”-ri buruz diren lerroak bakarrik utziz.
    Beste guztiak komentatu egiten ditugu # jarriz.

  2. Fitxategi berri bat sortzen
    dugu /etc/default/wpasupplicant eta
    lerro bakarra gehitzen diogu hau idatzia:
    "ENABLED=0" (komatxo bikoitzak kenduta noski)

  3. Puntu honetara helduta
    ordenagailua berrabiarazi behar dugu.

  4. Goikaldeko barran azaltzen den
    “Network Manager” ikonoan klik egin, sartu nahi dugu wifi sarea
    aukeratu eta berak eskatzen dituen datuak sartzen ditugu (wpa
    pasahitza, konexio mota, administratzaile pasahitza....)

  5. Keyring-erako (Pasahitz guztiak
    gordetzen dituen biltegia da) pasahitza aukeratu (berak eskatuko
    dizu).

  6. ZORIONAK!!! Orain sartu zaitezke
    zure WIFIra WPA enkriptazioa erabiliz.

2006/06/05

Ubuntu 6.06 LTS atera da!!

Software askearen munduan eta linux distribuzioen barruan aspalditik zain geunden berria gertatu da Ekainak 1ean.  Ubuntu distroaren bertsio berria azaldu da.  Honek Dapper Drake du izena eta Ubuntu distroaren atzean dauden konpromisoa betez aurreko bertsiotik 6 hilabetera atera da.  Asteburu hontan ekin diot upgrade-ari eta oraintxe bertan nago bertsio berria erabiliz blog-ean idazten. Nahiko ondo joan da guztia baina arazotxo batzuk izan ditut portatilaren WIFI-akin (zergaitik hainbeste arazo WPA soportearekin???).  Probatzera noa ea nolako bertsioa utzi diguten!!!.  Honi buruz gehiago zehaztuko dizuet. Informazio gehiago nahi duzuenok honera joan zaitezkete.