2006/07/02

Euskaltelen Udako Oferta Berezia Interneten

Ostiralean nenbilen begira nire osabarentzat, internet-erako hornitzaile berria aukeratzen eta hala non aurkitu nuen Euskaltel-ek ematen duen oferta berria uda hontarako.  Nik orain arte Despega 300kbps daukat eta 23 € hilean ordaintzen ditut.  Oferta honekin 3 hilabetetan 3000kbps-eko konexio edukiko dut eta 30€ ordainduko ditut guztira (39 € aurreztuz). 

Orain momentuan probatzen ari naiz oferta hau eta nahiz eta fitxategi handiak jeisterakoan asko igartzen den (P2P-ean pentsatzen det ere...  ; - )  gainerako nabizaio arruntean ez da hainbesteko aldea.  Noski, latentziak berdinak jarraitzen dira izaten, hortaz pentsatzen det 3 hilabeteak pasatzen direnean berriro jeitsiko naizela nere Banda zabal txikira...

Hemen daukazue habiadura berria ikusten den test baten irudia.


Anima zaitezte eta probatu!!!  Dirua aurreztuko duzue eta habiadura hobeagoa lortuko 3 hilabetetan.  Hori bai ez ahaztu 3 hilabeteak pasa aurretik "baja" ematea ez baduzue nahi 39 € hilero ordaintzera pasatzea!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario