2006/08/10

SGAE, usoak eta abar

Abuztua-ren erdialdea aurrera doa eta Elgoibarko kaleak ustuz doaz poliki poliki.  Datorren astean nor geldituko ote da herrian?  Ba itxuraz usoak eta beste lau katu.  Beno, usoak agian ez....   Gora begiratu det eta ikusi ditut azkenaldi hontan gure balkoietan hain ohizkoak bihurtu diren CD-ROM dizdiratzaileak!!!.  Nori okurrituko zitzaion horiek zintzilizka jartzeko ideia?  Ez dakit asko egiten duen honek usoak uxatzen baina pasiatzen  zaudela  ZARTA!!!  Begira cd baten dizdira.  MADARIKATUA!!  Usten nuen etxeetako fatxadak dotoretzea beste zerbait zela...  Pozik egongo direnak SGAE eta oilasko errearen erregea izango dira saltzen diren CD-en ia %50-a poltsikoratzen bait dituzte, hau komeria!!.  Beno hau guztia ikusi eta gero erabaki dut Salamanka-tik ekarri dudan txorizo lotea eskegitea.  Hortaz badakizu, Elgoibarko balkoi batean txorizo hilara ikusten baduzu, jo txirrina agian bat lortuko duzu.  Ongi izan!!!

2006/08/03

Software askea euskal administrazioan

Gaur irakurri det Slashdot-en Extremadurako Junta-k erabaki duela  hemendik urte batera bere administrazioko postu GUZTIAK software askea erabiliko dutela.
Prozesu honetan Extremadurak esperientzia handia du Espainia mailan aurreratuena bait da software askearen erabilpenean.  Aurrerapen honek hainbat onura ekarri dizkio eta horien artean IBM-k Software Factory bat (software askeari buruzko zentru teknologikoa) bertan  eraikitzea erabaki du, 500 lanpostu sortuko direlarik.
Bitartean Euskadi-n gure erakunde publikoak (hemen ikusten dugun bezala) jarraitzen dute dirua barra-barra ematen Microsoft-en monopolioari.  Zergaitik gara arlo honetan Europaki ipurdi?  Hitz gutxiago parlamentuan eta ekintza gehiago!  Eskerrak arlo pribatuan mugimendu sumatzen dela!!