2006/08/03

Software askea euskal administrazioan

Gaur irakurri det Slashdot-en Extremadurako Junta-k erabaki duela  hemendik urte batera bere administrazioko postu GUZTIAK software askea erabiliko dutela.
Prozesu honetan Extremadurak esperientzia handia du Espainia mailan aurreratuena bait da software askearen erabilpenean.  Aurrerapen honek hainbat onura ekarri dizkio eta horien artean IBM-k Software Factory bat (software askeari buruzko zentru teknologikoa) bertan  eraikitzea erabaki du, 500 lanpostu sortuko direlarik.
Bitartean Euskadi-n gure erakunde publikoak (hemen ikusten dugun bezala) jarraitzen dute dirua barra-barra ematen Microsoft-en monopolioari.  Zergaitik gara arlo honetan Europaki ipurdi?  Hitz gutxiago parlamentuan eta ekintza gehiago!  Eskerrak arlo pribatuan mugimendu sumatzen dela!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario