2007/12/03

Res Binaria: aurkezpena

Ordenagailua egunero gogaitzen zaituzten birusekin nola betetzen zaizun ikusteaz nekatuta?

Motela, deserosoa, batere intuitiboa ez den Internet Explorer izeneko nabigatzailea erabiltzeaz nekatuta?

Ordenagailua erabili ahal izateko 300-500€ bitarteko lizentziadun sistema eragilea erosi beharraz nekatuta?

Ordenagailuarekin egiten dituzun lan guztiak gaztelaniaz egiteaz nekatuta?

Web esperientziari nahi zenukeen etekina ez ateratzeaz nekatuta?

Jarrai ezazu Res Binaria bloga! Webari etekin askoz handiagoa ateratzeaz gain, aplikazio libre, doaneko, eragingarri, egonkor eta seguruekin nola gozatu azalduko dizugu. Eta, noski, guztiak euskaraz erabil ditzakezu!

Begira:


  • Firefox, dagoen nabigatzailerik onenetakoa.
  • OpenOffice, Microsoft Office-i inbidiarik zertan eduki ez dion ofimatika suitea.
  • RSSa, blogetan idazten dena erraz jarraitzeko.
  • …eta askoz ere gehiago!

Hau guztia ikusiko dugu sakonago blog honetan, denborarekin eta lasaiago. Eta teknologia berriak, sarea, eta antzekoei buruzko gehiago ere bai.

Hau Linux & Computer Science Blogean egindako gonbidapenetik (Ubuntu Lifen ere jaso dute) egokitua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario