2009/01/19

Google Adsense kontzeptua zabaltzen

Hitz batetan esanda Adsense Google-k sortu eta kudeatutako iragarki zerbitzu bat da. Web orrien jabeek beraien web orrietan testu, imagen eta bideo bidezko iragarkiak ipini ditzakete, izena eman ondoren. Iragarki hauek Google-k kudeatuak dira eta CPC sistema bitartez batzen dira irabaziak, izanez gero behinik behin.

Google-k bere bilatzaile teknologia erabiltzen dute beraien iragaki edo "ad"-ak azaltzeko. Iragarkoak, orriaren edukiaren, geolokalizazioa eta beste zenbait faktoreen arabera eginten dute. Google-en sistemaren bitartez beraien burua azaldu nahi dutenek beraien Adwords sisteman izena eman beharko dute. Adsense sistema arrakasta haundia duen sistema da gaur egun, ohikoak ziren banner-ak ez bezela, batez ere web orriaren bai itxura eta bai edukiarekin gehiago bateratzen direlako.

Web orrietan iragarkiak azaltzeko Javascript kodea erabiltzen du Google Adsense-k. Mediabot robot-a (ez nahastu GoogleBot-arekin) web orritik igaro bitartean serbitzu publiko (PSA) bezala ezagutzen diren iragarkiak azalduko dira gure web orrian.

Web orri askotan Adsense edukiak irabazitan bihurtzeko erabiltzen da, eta esan daiteke zenbaitek buru-belarri lan egiten dutela helburu hau lortzeko. Lan hau hurrengo hiru eratan egiten dute:

1 – Trafikoa lortzeko beraien web orria, promozionatzen dute, bai online, bai offline teknika desberdinak erabiliz,.

2 – Beraien web orrietan baliozko edukiak sartzen dituzte. Modu horretara ongi ordaintzen diren iragarkiak erkartzen dituzte eta gehiago jasotzen dute beraietan sakatzean.

3 – Diseinu erakargarriak osatzen dituzte erabiltzaileak Adsense-ren iragarkietan sakatu dezaten. Hala ere kontutan hartu behar da Google-ek esplizituki esaten duela "Nire Adsense iragarkian sakatu" edo antzeko testuren bat erabiltzea debekaturik dagoela. Beste antzeko metologiaren bat erabiltzea ere debekatu egiten dute. Egin ahal den gauza bakarra, kolore eta iragarkiaren tokiaren araberakoa izango da, iragarki bera web orriaren diseinuarekin bat egin dezan.

 



Adsense programaren irabazien iturria Adwords programa da. Bertan iragarleak dirua ordaintzen dute, hitz-gako jakin batzuengatik. Ordaindutako dirua hitz-gakoaren garrantziaren araberakoa izango da eta garrantzia, subasta baten antzera, iragarkia azaldu nahi den merkatu eta bertan dagoen konpetentziaren araberakoa izango da.






Adsense mota desberdinak daude iragartzeko modu bakoitzarentzako, horien artean:

Bilaketentzako Adsense

Bilaketentzako Adsense, Google Adsense programari geitutako serbitzu bat da. Serbitzu honekin ohiko iragarkiez gain orriaren jabeak bilaketa serbitzu bat ipini dezake bere orrian eta Google-ek orriaren jabearekin banatuko ditu bilaketa horretako iragarkien irabaziak. Irabaziak, estekan sakatzeaz gain, zenbait  hitz en bilaketagatik ere etor daiteke, nahiz eta erabiltzaileak iragarkiren baten estekean es sakatu.

"Feed"-entzako Adsense

2005-ean Google-ek RSS gainean ibiltzen den  "Feed-entzako Adsense" atera zuen froga bertsio batetan, beste programa guztiak bezala funtzionatzen du, kasu honetan  iragarkiak "Feed" hauetan dagoen edukiaren arabera azaltzen ditu.  Erabiltzaileak esteketan sakatzean Google-ek ordaindu egiten du.

Nola funtzionatzen du Adsense-k?

Erabiltzaile bat Adsense duen orri batetara sartzen denean, Javascript bitartez, etiketa bat idazten da web orriaren helbidearekin (URL). Google-n serbitzariek orriaren "cache"-a  edo URL helbidearen gakoen bitartez web orriaren edukia erabakitzen dute eta Adwords-en dauden iragarkietan bilatzen dute zure web orrian azaltzeko. Iragarkiak edukiaren arabera azaltzen direnez, hau abantaila haundi bat da, web orrira iritsi den erabiltzaile hori azalduko zaion iragarkiaren inguruan zaletasun edota interes bat azaldu bait du. Modu horretara irabaziak edukitzeko probabilitateak haundiagotzen dira.   

Zenbat irabazi dezekegu?

Hau erantzuteko zaila den galdera da. Kontutan hartu behar da Google-knorberak Adsense bitartez lortutako irabazietaz hitzegitea debekatu egiten duela. Azken finean diru irabazi haundiak lortzeko ez dago trafiko asko lortzea beste sekreturik.

Froga

Kasu honetan sarreran erdian kokatu dut definitu berri dudan Adsense iragakia. Edukiaren modu horretara eduki honen inguruan zer ateratzen ikus dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario