2009/01/12

Google Adsense publizitate sistema

Google Adsense (http://www.google.com/adsense) zeure web orrian publizitatea jartzeko erabiltzen den sistemetako bat da. Arazo batzuk direla medio piska bat kostatu zait aukeratutako diseinua hartu eta bertan gutxi gora behera gauzak erdi ondo uztea.

Sistema oso erraza da. Google Adsense tokian sartu eta bertan pausuak eta dokumentazioa barra-barra dago, egin beharrekoa publizitate eremuaren neurrien arabera formato bat aukeratu eta izen bat aukeratzea da. Gero koloreak azal ditzakezu, testu, ingurune eta abarrentzako, zuk aukeratu duzun aurkezpenarekin bat etor dadin.

Google Adsense CPC("Cost Per Click") sisteman oinarrituta dago, hau da, jendeak zure web orriaren estekaren batetan sakatu ezkero pertzentai bat zuretzat doa, http://www.marketingencasa.com/cpc.html orrian daukagu azalpen zabalago bat, hori bai, gaztelaniaz...

Hala ere, duda bat sortu zait, zer da hobe, zure aurkezpenarekin bat egitea edota modu batez jendea bertan sakatu dezan zenbait aldaketa egitea... Denborak esango du, nik printzipioz aurkezpenarekin bat egingo duten koloreak aukeratu ditu, hemendik hilabete batetara edo aldaketaren bat egingo dut horrek ematen dituen onurak neurtuz,

Egin eta neurtu, ez dago beste aukerarik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario