2009/01/27

SCRUM, Sarrera

 

Scrum Rugby-an erabiltzen den meletik dator Blog hau hastea pentsatu nuenean, SCRUM izan zen bertan tratatu nahi izan nuenetako gaietako bat. Orain arte Wordpress eta Google-en inguruan mugitu dira sarrera gehienak baino hemendik aurrera gai honi buruz idazten hasteko asmoa dut.

SCRUM, software garaperenako metodogia bat da. Metodologia Arinetan sailkaturik dago eta metologia tradizionalen alternatiba gisara sortu zen.

Historia piska bat

Jatorria,  Hirotaka Takeuchi eta Ikujiro Nonaka-k idatzitako "The New New Product Development Game" (http://apln-richmond.pbwiki.com/f/New+New+Prod+Devel+Game.pdf) artikuluan aurkitu dezakegu. Bertan oinarrituta eta garapen iteratiboari jarraiki Ken Schwaber eta Mike Beedle-ek "Agile Software Development Width Scrum" liburua idatzi zuten 1995 ean. Urte hau hartu dezakegu beraz SCRUM-en jaiotza bezela, nahiz eta aspalditik ezagutzen ziren oinarrietan oinarritu metologia definitzerako orduan.

Ordutik Ken Schwaber eta Mike Beedle kontsultore modura lan egiten dute SCRUM,  software enpresatan aplikatzen eta beraien arrakasta eta zenbaitetan gertatzen zaizkien akatsak liburuetan argitaratzen dituzte ikasgai gelditu daitezen.

Gaur egun, software enpresa, eta batez ere internet enpresa, asko dira metologia hau bereganatu dutenak. Horien artean Google, Yahoo eta beste hainbeste. Google-n SCRUM beraien enpresa tipologiara moldatu dute (http://video.google.com/videoplay?docid=8795214308797356840) eta beraien esperientziak azaltzen dituzte.

Zertan datza?

SCRUM produktuaren etengabeko eta aldikako hobekuntzan oinarritzen da. Aurrez definitutako denbora tarte jakin bat igaro ostean produktuaren haunditze jakin bat izango dugu. metologia linealean (jauzikakoa ez dakit zihur nola esaten den) gertatzen ez den bezela. Metologia linealean, oso markatua aurkitzen dugu egin beharreko bidean eta fase bat amaitu arte ez dugu hurrengoa asten. Modu horretan proiektuaren emaitza bukaeran bakarrik ikus daiteke eta askotan (geihenetan esango nuke nik) denbora eta aurrekontua agortu egiten da funtsezko ezer eduki gabe.

SCRUM-en, bezeroak hiru aste inguruan, produktuaren iterzio bakoitza aztertu eta ikusten du, bertan egin daitezkeen hobekuntzen inguruan erabakiak hartu ditzakeelarik. Modu horretan bere aurrekontua hobeto kudeatu dezake eta lana atzera bota behar izanez gero, azkenengo hiru astetako lana izango litzateke atzeratu beharrekoa.

Laburpen honekin bukatzeko aipatu behar da, SCRUM gainera, dokumentazioan oinarritu beharrean sozializazioa erabiltzen duela  produktuaren garapenerako. Beste sarrera batetan aztertuko dudan bezala zenbait bilera definitzen dira proiektuaren jarraipena gauzatzeko eta garatzaileen harremanak dira momentu oro, iterazioa arrakastara eramango duen herramintetako bat. 

Nondik hasi?

SCRUM, hobeto ezagutu nahi izanez gero edota metodologiaren ikuspegi zabal hobeago izan nahi izanez gero "Scrum and XP from the Trenches" ( http://www.infoq.com/minibooks/scrum-xp-from-the-trenches) liburua irakurtzen hastea gomendatzen zaitut. Bertan Henrik Kniberg ingenieriak SCRUM beraien enpresan ezartzerako garaian izan dituzten arazoak, eta batez ere,  hauek konpontzeko aukeratu dituzten irtenbideak azaldu dituzte. Oso irakurterraza da eta gida liburu baten antzera erabili daiteke, nik behintzat horrela egin dut zenbait momentutan. 

Liburu honetan irakurritakoa gustatzen bazaizu, eta bertan dagoena zeure inguruan aplikatu badezakezu, ez dudarik egin ez zara damutuko eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario