2009/01/02

Webmaster tools eta Sitemap

Blog honen eraikuntzarekin jarraitzen Google-k eskaintzen dituen zenbait zerbitzu hartu ditugu kontutan. Horien artean Google Analytics (http://analytics.google.com/), Google-ek dohainik eskeinitako estatistika zerbitzua, (hurrengo batetan hitz egingo dut zerbitzu eder honetaz) baina batez ere Google Webmaster tools (http://www.google.com/webmasters/), alde batetik web orrien akatsak azaltzen dizkigun aplikazioa eta betetik Google-en robotarekin (GoogleBot) "komunikatzeko" trena paregabea.

Lehendabizi zure tokia zeurea dela ziurtatu behar duzu, horretarako bi aukera:

  1. Beraiek emandako kodea  zure orri nagusian geitzea

  2. Beraiek esandako izenarekin fitxategi bat sortzea


Bi aukera horietako baldintzetako bat bete ondoren, aplikazioari konfirmazioa eskatuko diogu. Google-ek egin beharrekoak egin eta gure web orria aztertzeko prest izango dugu.

Webmaster tools hauetan izenburu ezak, izenburu errepikatuak eta Google-en bilatzailean  geure tokia ahalik eta goren egon dadin uzten ezdiguten akatsak erakutsiko digute. Guzti honek ez digu bilatzaileetan lehenengo postua bermatuko, baino etxeko lanak ongi egin izanaren segurantza izango dugu.

Egin beharreko lan guztien artean, garrantzitsuenetako bat Sitemap edo web orriaren maparena da. Sitemap hau geure web orriak dituen "txoko" guztiak adieraziko dizkio Google-en robot-ari eta horrek gure tokiaren indexazioa hobetuta, bilatzailean duen posizioa hobetuko du azken finean.

Wordpress-ari dagokionez Google XML Sitemaps (http://wordpress.org/extend/plugins/google-sitemap-generator/) plugin-a erabili daiteke Sitemap egiteko. Goian azaldutako loturara joan, deskonprimitu eta plugins karpetan ipini beharko dugu. Aktibatu eta plugin-aren administratzailean geure blog-aren sitemap-a sortzeko esango diogu. Gainera bera arduratuko da Google eta beste zenbait bilatzaileetara "abisua pasatzen" (Yahoo-n egiteko ID berezi bat behar da)

Laburbiltzen

Blog-aren hasiera izanik zenbait kontzeptu eta tresnari buruz hitz  egitean ez sakontzea pentsatu dugu. Aurrerago horretarako aukera izango dugulakoan gaude.

Bestalde, sarrera honetan edozein web orri egiterakoan  derrigorrez izan beharko lituzkeen zenbait elementutaz  hitz egn dugu. Web orria martxan jartzean kontutan eduki beharrean gaude bere arrakasta kontutan izan nahi badugu behintzat. Denbora gutxi eskeini beharko diogu eta emango digun emaitza kontutan hartuta ez ezazue aukera alperrik galdu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario