2009/01/15

Wordpress Euskeraz erabiltzeko itzulpenak

Wordpress Euskeraz erabili ahal izateko bi fitxategiak zintzilikatuko ditut sarrera honetan. Lehenengoa, eu_EU.zip fitxategia, Wordpress-en languages karpetan ipini beharko litzateke, eta bigarrena, nik iNove itxura erabiltzen dudanez, inove_eu_EU.zip, iNove itxuraren languages karpetan ipini dut.

Wordpress-en fitxategia web orri batetatik jeitsi eta aldaketa batzuk direla medio erabili nuen. iNoverena aldiz osoa itzuli nuen, beraz, ez litzateke harritzekoa izango akats gehiago izatea. Norbaitek halakorik aurkituko balu mesedez jakin erazi diezadala fitxategiko aldaketak lehen bait lehen egin ditzadan.

Wordpress 2.7 Euskaraz: [download#1]

Wordpress 2.7 iNove itxurarekin Euskaraz: [download#2]

No hay comentarios:

Publicar un comentario