2009/02/25

Facebook "txarra" al da?

FAcebookAgian izenburu abolutuegia da baino azkenaldian Facebook eta bere TOS (Terms of Use)-arekin gertatukoaren harira dator sarrera hau. Gehienak jakingo duzuen bezala, orain dela bi aste inguru bere erabiltze legeak aldatu zituzten jendearen datuak behin betirako gordeko zituztela esanez. Aldaketa, hala ere, ez zen hor gelditzen, ze gainera datu horiek beraiek nahi zituzten moduan erabil zitzaketela esaten zuten.

Guzti honen inguruan , blog-larien (eta ez blog-larien) artean mugimendu haundia sortu zen eta azkenean Facebook-eko buruek atzera bota dute TOS berria.

Izenburuari jarraiki, eta zurrunbilo guati hori kontutan hartuta, ikus daiteke nola noiz behinka Internet  edota bertan dagoen zerbitzuren baten inguruan albisteren bat azaltzen den, Intenet bera kritikatuz. Kritika horiek, sarritan funtsik gabekoak izaten dira eta erabilerari garrantzia eman beharrean plataforma edota zerbitzuaren gain jartzen dute gertaturakoaren ardura.

Kasu konkretu honetan, Internet agian gehiegi ezagutzen ez duen lagun baten emaila jaso nuen, Facebook zein txarra zen esanez. Erabiltzaile eta blog-lariek ezarri duten erregularizazioaren ondoren Facebook-ek atzera bota izanari buruz txintik ez ordea.

Laburbiltzen, argi dago Interneten gauza egoki edo desegokiak aurkitu daitezkeela. Konponbidea? Argi dagena dageure datuak non sartzen ditugun ardura geurea dela eta beraz geu garela egiten ditugun ekintzen  erantzule zuzenak. Beraz ez dezagun Interneten egin, bertatik kanpora bi aldiz pentsatu gabe egingo genukeen ekintzik eta ez dugu sorpresarik edukiko...

No hay comentarios:

Publicar un comentario