2009/03/18

Google Analytics-en cookie-n iraupena aztergai

Google Analytics, web orrien bisitari kopurua kontrolatzeko herraminta dugu. Doain eta informe, filtro etakalkulu desberdinak gure esku. Hala ere ez dira gutxi herraminta horren aurka jasotzen ari diren abotsak. Horietako asko, berez datorren konfigurazioak, sistema hau erabiltzen duten web orrien Google-n dependentzia indartzen duelako da. Berez eskeintzen zaigun konfigurazioan, adibidez, lehendabiziko aldian erabiltzaile bat web orri batetara iristean lortzen dugun "cookie"-aren iraupena 6 hilabetetakoa da. Datu hau kontutan izanik, web orri batetara iristen zaren lehenengo aldian Google-bidez iristen zarenean (zeharo normaltzat jo dezakegun hipotesia), hurrengo sei hilabetetan bertara egiten dituzun bisitetan Google izango da berdin-berdin bisita horren iturburua, nahiz eta, web orria zuzenean nabigatzailean jarri, nahiz beste bide desberdin bat erabiltzen baduzu ere.

Honen ondorioz, estatistika sistema honetan, web orrira iristen diren iturburuen artean, bilatzaileak, berez ez dagokien portzentai bat erakutsiko digu eta ondorioz, logikotzat jo daiteke, SEO eta posizionamendu praktiketan oinarritutako garapenak bultzatzea, dirua jartzen duenaren aldetik.

Hala ere, "cookie" honen bizitza nahi bezain beste aldatu dezakegu eta baita beste zenbait parametro ere, jasotako datuak ahalik eta "errealenak" izan daitezen. Zein parametro ukitu eta nola, esperientzia eta frogak emango digute, zentzua baztertu gabe, nola ez...

No hay comentarios:

Publicar un comentario