2009/03/18

Google Chrome 2-ren Beta

Microsoft-ek biharko eman zuen IE8-aren irteera data. Honen aurrean edo, (hau nire suposizioa da noski)  Google-ek aste honetan bertan Google Chromeren 2. bertsioa (2.0.169.1)  atera du. Google-ekoak adierazten dutenez, bere aurrekoaren (1.0.154.48) abiadura 25%-35% bitartean hobetu dute. Egia esan froga batzuk egin ondoren, nabigatzaile azkarra (azkarrena agian?) dela ezin da ukatu, batez ere beraien aplikazioetan (gmail, reader...) sartzen bagara. Erabiltzaileran experientzia bene-benetan hobetzen du.

Azkartasunaz aparte, funtzionalitate berriak geitu dizkiote Chrome-ri, formularioen betetze automatikoa, zoom eta autoscroll-a adibidez. Gainera hurrengo bideoan ikus daitekeenez, "tab" bat arratoiarekin hartu eta lehioan bihur daiteke mugimendu azkar batetan, bi orri batera ikus daitezkeelarik:



Google Chrome-ren blogean aurkituko duzue informazio gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario