2009/03/13

Microsoft-en produktu berriak

Azken aldian, badabiltza Microsoft enpresaren inguruko zenbait zurrumurru.  Dirudienez, aurtengo urtean bertan argia ikusi dezaketen produktu berri nahiz ez hain berrien inguruko albisteak izango ditugu hemendik gutxira. Hona hemen laburpentxo  bat:

Lehenik eta behin, eta Microsoft Vistak edukitako "arrakasta"-ren ondoren (kakots artean, bai horixe) etorriko den Windows 7 sistema eragilea dago. Esaten dutenez, irailean aterako da behin-behineko bertsioa. Gaur egun, eta orain dela hilabete batzuetatik Windows 7-ren beta bertsioa jeitsi daiteke beraien orritik (hedapen sistema berria, Microsoft etxeari buruz hitz egiten dugun aldetik begiratuta). Windows XP beraren antza gehiago duen sistema eragilea da hau, errendimendu aldetik Vista baino hobea. Ikusiko dugu azkenengo bertsioa nola irteten den baino ez  dute Vista hobetzeko lan gehigi egin beharko...

Bigarrengoz, beraien produktu zaharrenetako bat, "Internet Explorer" bera, garatzeari uzteko asmoa. Zurrumurru (nahiko zihurra ematen da hala ere) gehienek esaten dutenez IE8 izango da nabigatzaile honen azkenengo bestsioa. Esamesek diotenez Gazelle izango da bertsio berriaren izena eta webkit motorea erabiliko du.

Microsoft-en iragarkiakHirugarrengoz, Microsoft, Google-i konpetentzia zuzena egiteko asmoarekin edo bere interneteko diru sarrerak haunditzeko asmoarekin (biak,  esango nuke).

Adsense zerbitzuaren antzeko zerbitzu bat ateratzekotan dira eta Google-en publizitate sistemaren antza haundia du, ezkerretan dagoen irudian ikusi daitekeen bezala:

 

 

 

 

 

 

Azkenik, dirudienez Kumo inteneteko bilatzailea. Estekan sakatu ezkero, orria txurian agertzen da baino favicon-ak ez du engainatzen, bertan daukagu lau koloredun lehiotxoa. Hala ere Messenger Adictos orritik lortuta ikus dezakegu zein izango den bilatzaile berriaren itxura:

kumo_thumb

Dirudienez Microsoft-en langileentzat bakarrik dago erabilgai eta beraietako batek ustekabean behar ez zuen norbaiti erakutsi dio orriaren diseinu berria.

Sarean diotenez Live.com-en ordezkoa izango litzateke Kumo.com. Batzuk diotenez Live.com sare sozial bat sortzeko helburuarekin "sakrifikatuko" dute, beste batzuk ordea, domeinu zaharra estentsio guztietan ez edukitzeak bultzatu du erabakia.

Argi dagoena da Google eta Yahoo-ren onarpenera ez dela iritsi eta dituen bisitari gehienak Microsoft beraren sistema eragile, suite informatikoaren eta batez ere bere nabigatzailrean influentziarengatik dela. Ez da ahaztu behar, instalatu berritan IE kargatzean Microsoft-en orria irekitzen dela eta domeinu bat ondo sartzen ez dugunean live.com-en bilaketa emaitzak azaltzen direla.

Guzti hau kontutan hartuta, ez da harritzekoa bilatzaile honen bisitari kopuruak estatu mailan hirugarren postua ematea... 

Laburbilduz, ikusten denez, Microsoft, merkatuan indarrean sartu daitezkeen produktuak lantzen ari da. Gustatu ala ez gustatu, mahai gaineko zein portatiletan liderrak dira beraien produktu asko, eta dirudienez, beraien puntu ahula den Internet-en beraien tartaren zatitxoa  nahi dute. 

Beti bezala, denborak esango du beraien produktuak arrakasta izango duten ala ez, baino ez nuke kontrako apusturik egingo...

No hay comentarios:

Publicar un comentario