2009/04/15

Wordpress-en plugin aktibazio eta desaktibazio gertaerak erabiltzen

Lan kontuengatik wordpress-erako plugin bat egiteko esan didate lan egiten dudan enpresan. Begiratzen hasita, aktibazio eta desaktibazio momentuetan deitu ahal zaien funtzioak nola definitu aurkitu dut eta benetan interesgarria iruditu zait plugin baten erabiltzen hasi aurretik eta ezabatu aurretik egin beharreko eragiketak egiteko.



Wordpress-ek horretarako hurrengo bi gertaerak (ez daukat oso argi hau denik itzulpen egokia, elhuyar hiztegiak ordea itzulpen hauxe eman dit) hurrengoak dira:

register_activation_hook( 'fitxategia', 'funtzioa' );



register_deactivation_hook( 'fitxategia', 'funtzioa' );

Lehengoa, plugin-agaitzerako orduan deituko du wordpress-en motorrak, bigarrena aldiz ezgaitzeko agindua ematen diogunean.

Bi kasuetan lehenengo parametroa, funtzioa definiturik dugun fitxategia izango da. Funtzioa definiturik dugun fitxategia bi funtzio horiek definiturik ditugun fitxategi berbera baldin bada, __FILE__ php-ren konstantea izan daiteke lehenengo parametro hori.

Bigarrengo parametroa, fitxategi horretan aurkitu beharko gendukeen funtzioa izango da.

Adibide bat jartzeko, lehengo funtzioan gure pluginak, wordpress barnean  egoki funtzionatzeko beharko lukeen taula bat sortu genezake eta plugina ezgaitzean taula hori bera ezabatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario