2009/06/17

Wordpress bertsio berria

Blog plataforma ezagunenetakoa den Wordpress-ek 2.8 bertsioa kaleratu du. Sei hilabete igaro dira aurrekoa atera zenetik. Hasteko, aurreko bertsioa erabiltzean detektatu diren 790 akats inguru konpondu dira. Aurkitu daitezkeen berrikuntzen artean pluginak eta itxurak kudeatzeko erraztasuna dago. Bertsio honetan kudeatzailearen atalean bilaketak egiteko aukera gehitu baita, ondoren zuzenean instalatu ahal izateko. Horrez gain, abiadura ere hobetu da, baita kodea editatzeko aukerak ere. Wordpress 2.7 plataforma dutenek bertsio berriaren jakinarazpena jasoko dute, eta zuzenean eguneratu ahal izango dute. Horrez gain, Librezal elkarteak egindako lanari esker, jadanik euskaraz ere eskuragarri dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario