2009/09/29

Amovens plataforma

Amovens (http://www.amovens.com/), kotxea banatzeko plataforma sortu berri da. Web orri honek noizbait egin nahi duzun bidaia edo lanerako zure eguneroko ibilibidea betetzeko kotxerako lagunak bilatzeko balio du.

2009/09/25

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua ehuneko 30-35 murriztuko da

Ezkerretik eskuinera, Estibalitz Alkorta, Mª Jesus Aranburu eta Aitor Garmendia

Euskara Zuzendaritza Nagusiak hausnarketa estrategikoaren aurkezpena egin du gaur. Nahiz eta bertan zehaztasun handiegirik ez duten eman, aurrera begira hartu nahi diren lerro estrategikoen txostena (PDF, 471 KB) sarean zintzilikatu dute.

Bizi dugun krisi egoeran aurrera egiteko ideiak dituztela nabarmendu nahi izan dute, eta gainera gizarte eragileekin batera egin nahi dutela. Baina benetan ezkorrak dira eman dituzten datuak. Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontua %30-35 jaitsiko da oro har datorren urtean, baita euskara eta kultura sailean ere, nahiz eta Mª Jesus Aranburu Kultura eta Euskara saileko foru diputatuak esan duenez, bere sailean murrizketa hori txikiagoa izan dadin borrokatzen ari diren.

Diru-laguntzei begira, beste datu garrantzitsu bat ere eman dute. 2009an ere diru murrizketa egon da, baina hartutako konpromisoak beteko dituzte. Hala ere, ebatzitako diru-laguntza osoa aurten kitatu ahal izateko, eskatu dute faktura guztiak 2009an aurkeztea, bestela zorra 2010eko aurrekontuarekin ordaindu beharko litzateke eta horrek egoera asko korapilatuko luke. Hori hala da, diru-laguntza deialdi guztien kasuan, Gipuzkoa 2.0-koan salbu. Azken horretara aurkeztutako proiektuentzat ez da premiazkoa izango guztia 2009an justifikatzea.

Gipuzkoa 2.0 deialdiko ebazpenak oraindik ez dira ezagutzen eta beste deialdienak irailean ezagutu dira. Honek berriro ere agerian uzten du –entzuleen artean zegoen Oier Araolazak adierazi duen moduan–, euskalgintzak bizi duen egoera. Plan estrategiko eta urteko planik ezin da egin ganoraz, izango den aurrekontuaren berririk izan gabe eta gainera, urtearen barruan amaitzera derrigortuta, ekoizpen epea izugarri estutzen da.

Mundu mailan krisiaren gogorrena pasatzen ari dela dioten bitartean, nago euskalgintza mundua zulora orain ari dela sartzen.

Datorren urtera begira diru-laguntza lerro guztiak mantenduko dituzte, baina balorazio irizpideei dagokionez, honako puntu hauek baloratuko dituzte. Horretara egokitzeko ahalegina egin beharko dugu guztiok, egitasmoak diseinatzerako orduan:

  • Gipuzkoa 2.0 programaren filosofiari jarraituz, euskarazko edukiak sortu eta hedatzea

  • Proiektuaren eragin esparrua kontuan hartuko da

  • Berrikuntza ikuspegia txertatzea

2009/09/22

BagaBiga Twitter-en

BagaBigak badu dagoeneko twitter-eko sarrerak sortzeko gaitasuna. Twitter-tools pluginaren bitartez egin dut integrazioa. Betiko prozedura jarraituz, plugina igo eta gaitzea izan da lehengo pausoa. Ondoren konfigurazio lan batzuk egin behar izan ditut. Horien artean estekak mozteko Bit.ly zerbitzuan erregistratu nahiz.

Modu honetara, wordpress bertatik tweet-ak edo sarrera motxak sartzeko aukera dut, baita, Twitter-en sartutako sarrerak post bezela azaltzeko aukera ere. Modu honetara bi komunikazio bideak lotu ahal izan ditut. Aurkezpena dut orain lantzeko, non eta nola azaldu, bai toki batetan nahi bestean azaltzen diren sarrerak.

Honen ondoren lehenego tweet-a sartuko dut frogak egiteko.

2009/09/21

Zibergela berria

Hasi da Berria egunkariko Zibergela atalaren denboraldi berria. Jabi Asurmendi informatikaria da bere arduraduna. Zibergela.

2009/09/16

Google Chrome 3

Dagoeneko argitaratu dute Google Chromeren 3. bertsioa. Egia esan beste nabegatzaileekin konparatu ezkero eguneratzea gardentasun osoz egiten da. Nabigatzaile bera da eguneratzen dena erabiltzaileak ia lanik har ez dezan.