2009/09/16

Google Chrome 3

Dagoeneko argitaratu dute Google Chromeren 3. bertsioa. Egia esan beste nabegatzaileekin konparatu ezkero eguneratzea gardentasun osoz egiten da. Nabigatzaile bera da eguneratzen dena erabiltzaileak ia lanik har ez dezan.



Beste gauza batzuen artean gainera, eskuragarri jarri dituzte estentsioak egiteko dokumentazio zabal bat hurrengo lotura honetan http://code.google.com/chrome/extensions/index.html eta beste 28 itxura berri hurrengo esteka honetan https://tools.google.com/chrome/intl/en/themes/index.html.

Bestalde eguneratzeei itxaroten egon nahi ez dutenek (neronek adibidez), garatzaileen kanalera geitu daitezke, bertatik garapen bertsioa edota beta bertsioara lotu zaitezke exekutable bat jeitsi eta exekutatuaz. Garatzaileen kanala astero izaten ditu eguneraketak, Beta bertsioak aldiz denbora tarte gehiago eta estabilitate gehiagoko produktua izango dugu. Lotura egiteko http://dev.chromium.org/getting-involved/dev-channel orrian sartu beharko duzue, SO aukeratu eta nahi duzuen kanalera lotu.

Nik Google Chrome-ren garapen bertsioa erabiltzen dut eta ez dut sekula arazorik izan beraz, esan genezake egiten dituzten aldaketak nahiko frogatutzat eman ditzakegula. Nahi izanez ger o badakizu zer egin...

No hay comentarios:

Publicar un comentario