2009/10/31

INTERNET: Hotmail mutilentzako posta, Gmail neskentzako posta

Ikerketa baten arabera, neska gehienek Gmail erabiltzen dute posta elektroniko gisa, mutilek aldiz, Hotmail nahiago dute.

HILERRI BIRTUALA: Facebookek bere "hilerria" izango du sarearen erabiltzaileentzat

Gizarte-sareak hildakoaren informazio pertsonala ez emateko konpromezua hartu du, euren senideek gaizki ez pasatzeko.

2009/10/27

2009/10/26

Jakintza Ikastolako ikasleak software librea erabiliz

Txapo !!

Baina ez pentsatu honelako gauzak egiten bakarrak direla. Uruguay-ra joaten bagera, 362.000 ikaslek antzerako sistemak erabiliko dituztela ikusiko dugu.

Gazteak eta sare sozialak

Ederra bikotea ezta ? gazteak eta sare sozialak, ..., beldurra ematen al dizute ?

Guraso askorentzako mundu hau guztiz ezezaguna da, eta ez dakite nola kudeatu gaia. Bai, argi dugu gure seme-alabek teknologia berri hauek menderatu behar dituztela, baina beldurra ematen digu mundu berri honetan bakarrik lagatzea.

Kasu hauetan normalean bi bide daude:
  • Kontrola: seme alabak kontrolatu ahal den neurrian, horretarako propio eginda dauden programak erabiliz.
  • Konfiantza izan gure seme-alabengan, ahaleginak egin arriskuak uler dezaten eta mundu berri hau ezagutzeko aukera eman.
Baina gauzak ez dira zuriak edo beltzak, gris asko dago tartean, eta kasu bakoitza desberdina izaten da.

Pfizer fundazioak Espainia mailan gai hauei buruz egindako ikerketaren datuak publikatu ditu (1,8 MBko PDFa).

Txosten honek ez dizu behar duzun erantzuna emango, baina bai agian hainbat datu gaiaren ikuspegi desberdinak ezagutzeko.

2009/10/12

Internet konexioa ikasleen pisu baten

Hau da egoera: lagun batek laguntza eskatu dit ikasleen pisu baten Internet konexioa jartzeko.

Aukera desberdinak egoten dira hau egiteko, baina ikasleen pisua izateak mugak jartzek dizkigu: ekainean pisua lagako dute eta ez dakite hurrengo ikasturtean pisu berdinera joango diren ala ez. Egoera honetan, ADSL bat jartzea ezinezkoa da, operadorak urte ta erdiz lotzen bait zaituzte, eta beraiek konexioa 7 hilabetez bakarrik ziurtatu dezakete.

Dauden aukerak aztertu ondoren, hau da planteatzen diodana:
  • USB 3G konexio bat erostea. Merkatuan begiratu ondoren, iruditzen zait hoberena SIMYOk eskaintzen duena dela. Hilean 24,99 € + BEZ ordaindu eta "tarifa plana" lortzen dezu. Hilean 5GB abiadura azkarrean (3,6 Mbps) eta hortik aurrera abiadura jaisten dizute (128kbps). Kasu honetan , 5Gb nahikoak dira (konexioa ez dute erabiliko pelikulak deskargatzeko) .

  • Hasieran komentatu det konexio hau partekatu nahi dutela pisuan bizi diren ikasleen artean, eta USB modemak bakar bateri ematen dio konexioa. Konexio hau Wifi bitartez partekatzeko SMC SMCWBR14-3GN routera erabiliko genuke. Routerraren laguntzarekin 3G seinalea wifi bihurtu eta ikasle bakoitza bere portatilarekin konektatuko litzateke.

SIMYOk ez zaitu kontratuarekin lotzen, nahi duzunean alde egin dezakezu, beraz pisua lagatzen dutenean (maiatza-ekaina) baja eman eta hurrengo ikasturtea hasi arte (urria) ez dute gasturik.

Bueno, hau da nik pentsatu dudan soluzioa, ..., hobeagoa izan daitekeen besteren bat bururatzen ?

2009/10/10

Espero ez dituzun eskutiz horrek

Noizean behin gure buzoian espero ez ditugun eskutitzak jasotzen ditugu, batzuk inpakto handiagoa eragiten dizute, beste batzuk txikiagoa.

Orain arte nire zerrenda hortan lehenengo lekua, hau da, harridura handiena eragin zidana, gazte txartela kendu zidatenekoa zan.

Gogoan daukat nola 26  (edo 28? )urte bete nituenean, Kutxatik eskutiz bat jaso nuela gazte txartela gehiago ezin izango nuela erabili adieraziz. Koño !! pentsatu nuen, orain zer, ez al naiz gaztea ? ez, ez nuen batere ondo jaso berri txar hura. Egia esan, gazte txartela ez nuen asko erabiltzen, beraz alde hortatik bost axola, baina benetan izorratu ninduena, bestea izan zan, zaharra nintzela "gazte txartela" erabiltzeko.

Trauma hori pasatu zitzaidan, baina atzo jaso nuen eskutitzak trauma handiago bat sortu dit.

Atzo barixakua (ostirala) izan zan, aste osoan lanean pasa ondoren etxera nekatuta heldu nintzan, eta buzoian niretzat eskutiz bat zegoen.

Zabaldu eta K.O. geratu nintzan, ezetz asmatu zer zan ? audifonoa erosteko eskeintza !!!  DEDIO !! hori bai dala barixaku baten edozeini animoa hanka azpira jaisteko modukoa. Txo !! 40 urte besterik ez daukat e, entzun ondo !!   ;)

Gutxienez insersoko bidai bat oparitu bazidaten ...

:-D

2009/10/01

WAMP-en Virtual Host-ak nola sortu

WAMP (Windows, Apache, MySQL eta PHP) Web aplikazioak garatzeko ingurune bat da, gehinak jakingo duzuen bezala. Berezko instalazioan C:/wamp/www izango da gure web aplikazioak ipintzeko direktorioa edo DocumentRoot delakoa.

Instalazio hori jarraituaz, demagun gure etxeko ordenagailuan frogak egiteko edo, adibidez, blog eta foro aplikazioak ipini nahi ditugula. Bi aplikazioak C:/wamp/www/blog eta C:/wamp/www/foro karpetetan sortuko genituzke.

WAMP serbitzaria martxan jarri eta nabigatzailean http://localhost/blog/ eta http://localhost/foro/ helbideak sartu ezkero ikusgai izango genituzke bi aplikazioak.

Puntu honetan, demagun, bloga www.bagabiga.com helbidean kokatu nahi dugula eta foroa eztabaidak.bagabiga.com helbidean.