2009/10/10

Espero ez dituzun eskutiz horrek

Noizean behin gure buzoian espero ez ditugun eskutitzak jasotzen ditugu, batzuk inpakto handiagoa eragiten dizute, beste batzuk txikiagoa.

Orain arte nire zerrenda hortan lehenengo lekua, hau da, harridura handiena eragin zidana, gazte txartela kendu zidatenekoa zan.

Gogoan daukat nola 26  (edo 28? )urte bete nituenean, Kutxatik eskutiz bat jaso nuela gazte txartela gehiago ezin izango nuela erabili adieraziz. Koño !! pentsatu nuen, orain zer, ez al naiz gaztea ? ez, ez nuen batere ondo jaso berri txar hura. Egia esan, gazte txartela ez nuen asko erabiltzen, beraz alde hortatik bost axola, baina benetan izorratu ninduena, bestea izan zan, zaharra nintzela "gazte txartela" erabiltzeko.

Trauma hori pasatu zitzaidan, baina atzo jaso nuen eskutitzak trauma handiago bat sortu dit.

Atzo barixakua (ostirala) izan zan, aste osoan lanean pasa ondoren etxera nekatuta heldu nintzan, eta buzoian niretzat eskutiz bat zegoen.

Zabaldu eta K.O. geratu nintzan, ezetz asmatu zer zan ? audifonoa erosteko eskeintza !!!  DEDIO !! hori bai dala barixaku baten edozeini animoa hanka azpira jaisteko modukoa. Txo !! 40 urte besterik ez daukat e, entzun ondo !!   ;)



Gutxienez insersoko bidai bat oparitu bazidaten ...

:-D

No hay comentarios:

Publicar un comentario