2009/10/12

Internet konexioa ikasleen pisu baten

Hau da egoera: lagun batek laguntza eskatu dit ikasleen pisu baten Internet konexioa jartzeko.

Aukera desberdinak egoten dira hau egiteko, baina ikasleen pisua izateak mugak jartzek dizkigu: ekainean pisua lagako dute eta ez dakite hurrengo ikasturtean pisu berdinera joango diren ala ez. Egoera honetan, ADSL bat jartzea ezinezkoa da, operadorak urte ta erdiz lotzen bait zaituzte, eta beraiek konexioa 7 hilabetez bakarrik ziurtatu dezakete.

Dauden aukerak aztertu ondoren, hau da planteatzen diodana:
  • USB 3G konexio bat erostea. Merkatuan begiratu ondoren, iruditzen zait hoberena SIMYOk eskaintzen duena dela. Hilean 24,99 € + BEZ ordaindu eta "tarifa plana" lortzen dezu. Hilean 5GB abiadura azkarrean (3,6 Mbps) eta hortik aurrera abiadura jaisten dizute (128kbps). Kasu honetan , 5Gb nahikoak dira (konexioa ez dute erabiliko pelikulak deskargatzeko) .

  • Hasieran komentatu det konexio hau partekatu nahi dutela pisuan bizi diren ikasleen artean, eta USB modemak bakar bateri ematen dio konexioa. Konexio hau Wifi bitartez partekatzeko SMC SMCWBR14-3GN routera erabiliko genuke. Routerraren laguntzarekin 3G seinalea wifi bihurtu eta ikasle bakoitza bere portatilarekin konektatuko litzateke.


SIMYOk ez zaitu kontratuarekin lotzen, nahi duzunean alde egin dezakezu, beraz pisua lagatzen dutenean (maiatza-ekaina) baja eman eta hurrengo ikasturtea hasi arte (urria) ez dute gasturik.

Bueno, hau da nik pentsatu dudan soluzioa, ..., hobeagoa izan daitekeen besteren bat bururatzen ?





No hay comentarios:

Publicar un comentario