2009/10/01

WAMP-en Virtual Host-ak nola sortu

WAMP (Windows, Apache, MySQL eta PHP) Web aplikazioak garatzeko ingurune bat da, gehinak jakingo duzuen bezala. Berezko instalazioan C:/wamp/www izango da gure web aplikazioak ipintzeko direktorioa edo DocumentRoot delakoa.

Instalazio hori jarraituaz, demagun gure etxeko ordenagailuan frogak egiteko edo, adibidez, blog eta foro aplikazioak ipini nahi ditugula. Bi aplikazioak C:/wamp/www/blog eta C:/wamp/www/foro karpetetan sortuko genituzke.

WAMP serbitzaria martxan jarri eta nabigatzailean http://localhost/blog/ eta http://localhost/foro/ helbideak sartu ezkero ikusgai izango genituzke bi aplikazioak.

Puntu honetan, demagun, bloga www.bagabiga.com helbidean kokatu nahi dugula eta foroa eztabaidak.bagabiga.com helbidean.


Konfigurazioa


Lehendabizi C:/wamp/bin/apache/apache.XX/conf/http.conf fitxategia aldatu beharko genuke. Hurrengo lerroa bilatu eta komentarioa ezabatu:
# Virtual hosts
Include conf/extra/httpd-vhosts.conf

Ondoren, fitxategi bertan gure aplikazioak dauden karpeten propietateak definitu beharko ditugu, adibidez:
<directory "C:/wamp/www/blog/">
Options Indexes FollowSymLinks
AllowOverride All
Order Allow,Deny
Allow from All
</directory>

<directory "C:/wamp/www/foro/">
Options Indexes FollowSymLinks
AllowOverride All
Order Allow,Deny
Allow from All
</directory>

Hurrengo pausoa C:/wamp/bin/apache/apache.XX/conf/extra/httpd-vhosts.conf fitxategia aldatzea izango da. Geitu beharreko lerroak hurrengoak izango lirateke:
<virtualhost *:80>
ServerAdmin webmaster@localhost
DocumentRoot "C:/wamp/www/blog"
ServerName www.bagabiga.com
ErrorLog "C:/wamp/logs/blog_apache_error.log"
CustomLog "C:/wamp/logs/blog-access_error.log" common
</virtualhost>

<virtualhost *:80>
ServerAdmin webmaster@localhost
DocumentRoot "C:/wamp/www/foro"
ServerName eztabaidak.bagabiga.com
ErrorLog "C:/wamp/logs/foroa_apache_error.log"
CustomLog "C:/wamp/logs/foroa-access_error.log" common
</virtualhost>

Fitxategia behin gordeta, Apache gelditu eta berriro martxan jarri ondoren prest izango ditugu bi aplikazioak. Ala ere, azkenengo pauso bat gelditzen zaigu gure nabigatzailean bi aplikazioak ikus ahal izateko. C:/windows/system32/drivers/etc/hosts fitxategia aldatu eta hurrengo lerroak geitu beharko ditugu:
127.0.0.1 www.bagabiga.com
127.0.0.1 eztabaidak.bagabiga.com

Nabigatzailea ireki eta prest ditugu bi aplikazioak nabigatu ahal izateko.

Eta linux-en zer?


Linux eta LAMP ingurune batetan Virtual Host desberdinak izan nahi baditugu egin beharreko aldaketak oso txikiak dira. Alde batetik httpd-vhosts.conf fitxategia dugu. Kasu honetan aldatu beharrekoak helbideak izango dira soilik. Hosts fitxategia aldiz /etc/hosts fitxategia izango litzateke kasu honetan, bertan lerro berdinak ipin ditzakegu eta kitto!

No hay comentarios:

Publicar un comentario