2009/11/25

Abian dira CAF-Elhuyar sariak, aurten berrikuntza ugarirekin

Elhuyar Fundazioak abian jarri ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresaren babesarekin, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuarekin. Sariketa honek 15 urte bete zituen iaz, eta, aldi berri bati hasiera emateko asmoarekin, aurten berrikuntza ugarirekin dator. Hiru kategoria egongo dira: “Dibulgazio–artikulu originalak”, “Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak” eta “Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak”. Parte-hartzaileek 2010eko urtarrilaren 31 arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario