2009/11/11

Agur telebista analogikoari Araban

Urriaren 30ean hasiko da Arabako herri gehienak hartuko dituen itzalaldi analogikoa, LTDrako aldaketa planaren barruan. Euskadiko lehen itzalaldi hau faseka egingo da, izan ere 35 zentro transmisorek utziko diote analogikoan transmititzeari. Itzalaldia urriaren 30ean hasiko da eta azaroaren 10ean bukatuko da. Hain zuzen, azken egunean utziko diote analogikoan emititzeari Oro, El Raso, Ioar, Herrera eta Zaldiaran zentro transmisore nagusiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario