2009/11/25

Elektrizitatea sakon aztertzen du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak iraileko zenbakian

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak elektrizitatea sakon jorratu du, zenbait ikuspegitatik: elektrizitatea non eta nola sortzen den, elektrizitate-arazoak daudenean nola konpontzen diren, elektrizitatearen kontsumoa nolakoa den Euskal Herriko hirietan, elektrizitatea nola sortuko den etorkizunean… Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten die, beraz, Elhuyar aldizkariak iraileko zenbakian.

Beste artikulu hauek ere argitaratu dira iraileko Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian: Analisiak atalean, Euskal Herriari lotutako bi ikerketa-instalaziori buruzko artikuluak. Horietako batean, Bilbon egitekoa ziren neutroien espalazio-iturriaren azterketa kritikoa egin du hautagaitzaren aholkulari izandako Javier Bermejo fisikariak. Bestean, nanoteknologiatik eta CIC nanoGUNEtik zer espero dezakegun azaldu du CIC nanoGUNEko zuzendari Txema Pitarkek; Begiak: argiari nabarmentzeko mekanismo sinpleenetatik bereizmen handiko makinetarainoMundu digitala” atalean, eta, azkenik, Kapadoziara joan gara Mundu ikusgarria sailean.

izeneko artikulua landu da, non ikusmenaren organoak izan dituen hamaika moldaerak aztertzen diren. Bestalde, Fields dominari uko egin zion matematikariaren istorioa ere ageri zaigu ale honetan. Matematikaren arloan ematen den sari nagusietako bat da Fields domina, eta Grigori Perelman da hari uko egin zion gizona. Gure paisaiaren eraldaketari buruzko hausnarketa ere egin dute Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek, gidatutako ibilbide batean; pirateriaren aurkako bataila galdu duen DRM segurtasun-sistemari buruzko xehetasunak ditugu.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren iraileko zenbakia dagoeneko salgai duzue liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org/edizioak webgunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario