2009/11/25

Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa, euskarazko zientziaren eta teknologiaren lehen hiztegi entziklopedikoa, gaur aurkeztu da

Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa aurkeztu dute gaur arratsaldean Chillida-Lekun egindako ekitaldi batean. Euskarazko zientzia eta teknologiaren lehen hiztegi entziklopedikoa da, hain zuzen ere. Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskadiko Kutxaren babesarekin, argitaratu duten hiztegi entziklopediko honek zientzia eta teknologiaren 50 alorretako informazioa jasotzen du eta 200 aditu baino gehiagoren artean egin da. Aurkezpen-ekitaldian honako pertsona hauek hartu dute parte: Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendariak eta Elias Atutxa Euskadiko Kutxako zuzendari nagusiak. Ekitaldiari amaiera emateko, gerturatu diren ia berrehun lagunek aukera izan dute Joan Mari Irigoienek bereziki prestatu eta irakurri duen ipuin bat entzuteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario