2009/11/25

Kontabilitatea: teoria eta praktika liburua argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak

Elhuyar Fundazioak Kontabilitatea: teoria eta praktika 2007ko kontabilitate-planera egokitua kontsulta-eskuliburua argitaratu berri du. Itziar Azkue, Aitor Cerezo, Agustin Erkizia eta Errapel Ibarloza UPV/EHUko Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate eskolako irakasleak izan dira obra honen egileak. Liburua Espainiako Kontabilitate Plan Orokor berriari (2007ko azaroan onartutakoari) egokitutakoa da, eta ariketa eta bestelako ekarpen berriez osatua dator. Gainera, kontu-taula tolesgarri bat du barnean liburuak.

Liburua eskuliburu klasikoa da, enpresa-zientzietako ikasketetako zein administrazioko ikasketetako ikasle eta irakasleentzako oso gomendagarria. Era berean, oso erabilgarria da kontsulta-obra gisa ere, liburutegietan edota lantokietan izateko. Aukeratutako gaiei dagokienez, ondarea eta balantzea, kontuak, kontabilitatearen euskarri materialak, kontabilitate-prozesua, balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), izakinak, kobrantza-eskubidea, ordainketa-obligazioak, ibilgetuak, finantza-inbertsioak, pasiboak, eta beste zenbait landu dituzte egileek, modu praktiko eta erabilgarrian.

Liburu hau dagoneneko salgai dago www.elhuyar.org/denda webgunean edota liburudenda nagusietan, 34 €-an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario