2009/12/31

txokolatezko turroia

Txokolate zalea zera ? ni bai !!

Lagun batek ondoren azaltzen dizuedan errezeta hau pasa zidan. Oso erraza da eta kategoriazko turroia ateratzen da:

Osagaiak:
  • 450 g. txokolate, postreak egiteko txokolate berezi hori. Nik beltza jarri diot, txokolate gustua asko gustatzen zaidalako.
  • Nocilla, Nutella edo antzekoa, beste 150 g.
  • Puztutako arroza (zerealak) beste 70g. Nik Choco Krispies erabili det


"Baño Maria"
erara txokolatea urtu ondoren, nocilla-kin nahastu. Gero zerealak bota eta dena ondo nahastu. Ondoren tuper batera bota eta hoztu dela ikusten dezunean, sartu hozkailuan.



Erraza, ezta ? kontuz, goxua dago baiña honek kaloria pilo bat ditxu eta !!   :-)


No hay comentarios:

Publicar un comentario