2009/12/31

Urte Berri On... eta Zorionak!

Gaur gauean urte honi bukaera ematean BagaBiga.com-ek bere lehen urtebetetzea egingo du. Urte honetan egia esan denbora ateratzeko aukera txikia izan dut eta gehienbat webgunearen parte teknikoari eskeini diot tarterik haundiena. Hurrengo urtera begira nire asmoa behinik behin gehiagotan idaztea da nahiz eta bigarren seme-alaba edukitzeak horretan eragina izango duelakoan egon. Hala ere eskerrak eman nahi dizkiot web orritik pasatu den jendeari, oraindik ez dut uste fideltasun haundirik dagoenik baino edukiak sartzeari ekitearekin batera horrela izatea espero dut.

Besterik ez, orain San Silbestrea korritzera noa, eta ea urtea ondo bukatzen dugun. Berdina opa dizuet guztioi. Ea hurrengo urtean gehiagotan irakurtzen garen,

Urte Berri On!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario