2010/01/30

Facebook-en birus faltsu bat bidaltzen ari direla ohartarazi dute

Oharrak posta elektronikoaren bidez heltzen dira erabiltzaileengana. Ziber-lapurren helburua biruskontrako programen bidez erabiltzaileek iruzurrezko aplikazioaren lizentzia erostea da.

2010/01/29

EEk publiko egingo ditu Interneteko pribatutasunari buruzko arau berriak

Datorren otsailaren 9an Europako Erkidegoak Interneten datuen babeserako arau berriak kaleratuko ditu Facebook edo Twitter bezalako sare sozialen eragina kontuan harturik. Horrela adierazi du Informazioaren Gizarteko saila eramango duen Viviane Redingek. EEren datuen arabera, 41,7 milioi europarrek sare sozialak erabiltzen dituzte.

EEk Interneteko pribatutasunari buruzko araua modernizatuko du

Europako Erkidegoak datorren otsailaren 9an jakitera emango ditu datuen babeserako arauan egingo diren aldaketei buruzko ikerketen emaitzak.

2010/01/28

"iPad" Apple konpainiaren iraultza berria

Ikusmin handia piztu du Apple konpainiaren azken produktuak, "iPad" ordenagailuak. "Tablet" ordenagailu berriak "iPhone" handi baten antza du, baina ordenagailu baten prestazioekin. Produktu honekin merkatu informatikoa hankaz gora jarri nahi du Apple konpainiak.

"Sare sozialak berebizikoak, 2010eko Google pertsonalizatuan"

Bilbon egun hauetan ospatzen ari diren Search Congress biltzarreko ondorioetako bat da. Bertan, eitb.com "media partner" da.

300 aditutik gora, bilatzaileen eta sareko marketinaren biltzarrean

Gaur eta bihar bilatzaileak eta sareko marketina ardatz duen biltzarra egingo dute Euskalduna Jauregian eta eitb.com-ek "media partner" gisa parte hartuko du bertan.

iPad, erabateko ordenagailua

Internet, argazkiak, bideoak, musika, jokoak, egunkariak, liburuak, posta eta abar biltzen ditu 'tablet'-ak

2010/01/27

iPhoneren alaba

Estatu Batuetako komunikabide gehienentsuenek esan dutenez, IPhone iraultzailea izan zen, eta IPad iraultzaren alaba izan da, beraz ez da berritzailea, baina bai oso polita.

Nonick 2010 Bilbon egingo dute, maiatzaren 14an eta 15ean

Aurtengo gaia on-line komunitateak izango dira. Europako hainbat herritako adituak bilduko dira Bilbon sare sozialei buruz hitz egiteko.

Zutagu, ezagutza partekatzeko sare sozial berria martxan da

Ezagutza partekatzeko sare sozial berria jaio da: Zutagu. Helburua besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea izango da. Elurnet informatika enpresak gidatu du egitasmoa.

'iPad' ordenagailua aurkeztu du Apple konpainiak

Ordenagailu eta telefono baten arteko nahastea da 'iPad', eta 9,7 hazbeteko ukipen-pantaila du.

Google Docs aplikazioa: bulegotika hodeian.

Beharrezkoak diren aplikazioak eta informazioa, PC batean baino gehiago, Interneten erabiltzeko joera dago. Horregatik 'hodeia' hitza gero eta gehiago entzuten da. Google Docs aplikazioak aukera ona eskaintzen du Internetetik 'on line' bulegotika aplikazio gisa eta dokumentuak kudeatzeko.

2010/01/26

YouTube eraberritu egingo da

YouTube formatu errazago eta intuitiboago baten bila dabil, eta horretarako, erabiltzaileei beraien iritzia eskatu die enpresako blogaren bitartez. Oraingoz aldaketa hauek ingelesez baino ez daude; dena den, frogaren eredua ikusgai dago.

TechCrunch blokeatu dute Applen Tablet berria erakusteagatik

Ordenagailu berriak 10 eta 11 hazbete arteko ukipen-pantaila izango du eta bere tamainak konpainiaren MacBooken antza izango du.

2010/01/25

YouTubek formatu modernoagoa izango du

Ataria berritzeko frogak egiten ari dira YouTuben. Modernoagoa, intuitiboagoa eta erabiltzeko errazagoa izango da.

Twitter espaziotik

Lurretik at, Internet konexio pertsonaleko lehen sistema inauguratu du gaur T.J. Creamer astronautak, espaziotik bidalitako Twitter mezu batekin. NASAk garatu du sistema berria.

2010/01/23

«Internet gabeko egun bat imajina ezingo dugun garaia helduko da».

Hamar edo hamabost urtean Internet asko aldatuko dela aurreikusten du Igor Garciak, bai erabileran bai teknologian. Igor Garcia. Automatika eta industria elektronika ingeniaria

Twitterreko lehen mezua heldu da espaziotik

"Twitter unibertsoari agur bat", telekomunikazioen garapenean eta sare sozialen hedapenean beste pauso bat emateko erabilitako lehen hitzak izan dira.

2010/01/22

Googlek krisia saihestu eta 2008an baino % 54 gehiago irabazi du

Teknologia alorreko erraldoiak publizitateak eman dion etekinaren indarra erakutsi du horrela. 6.520 milioi dolar garbi irabazi zituen iaz.

2010/01/21

GPS eta nabigazio zerbitzuak doan eskainiko ditu Nokia konpainiak

Segurtasun kameren, radarren, eguraldiaren, Lonely Planet eta Michelin giden informazioa izango du 'Ovi Mapas' bertsio berriak.

Zutagu, ezagutza partekatzeko sare sozial berria

Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduak gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaintzen dizkio sare sozial berri honek.

'The New York Times' zenbait eduki irakurtzeko ordaindu egin beharko da

2011. urte hasieran, publizitatearen jaitsiera dela medio, erabiltzaileek 'The New York Times' egunkariaren Interneteko zenbait eduki irakurtzeko ordaindu egin beharko dute. 'The Wall Street Journal'-ek zenbait artikulu irakurtzeagatik kobratu egiten du dagoeneko.

Search Congress Bilbao: hasi da atzera kontaketa

Bilatzaileak eta sareko marketing-a ardatz duen biltzarra, Euskalduna Jauregian egingo dute 2010eko urtarrilaren 28 eta 29an, eta eitb.com-ek "media partner" gisa parte hartuko du.

Talde berriaren lehena

Miarritzeko Nazioarteko Ikus-entzunezko Saioen 23. FIPA Jaialdia hasiko da 26an, Teresa Cavina ordezkari nagusi dutela Aurten Interneterako ekoitzi sorkuntzak eta Alemaniako lanak nabarmenduko ditu

2010/01/20

Ordaindu egin beharko da 'The New York Times' irakurtzeko

Neurria 2011ko hasieran jarriko dute martxan, publizitatearen jaitsiera dela eta. 'The Wall Street Journal'-ek zenbait artikulu irakurtzeagatik kobratu egiten du dagoeneko.

Ukipenezko ordenagailu berria

Berriz gatoz gure Videoblog atalarekin. Gaurko kapituluan teklaturik behar ez duen ordenagailu berri bat aurkeztuko digu Haritz Rodriguezek. Ea zer iruditzen zaizuen.

IP helbideak sei hilabetez jasoko ditu Microsoftek

Tweety Got Back, Twitter gunerako gai grafikoak Prism HUD, sistemaren monitorizazioa MS sistemetan

Internet bilatzaileak.

Interneten edukiak aurkitzeko, bilatzaile anitz daude, baina horietako asko Google erraldoiaren itzalean gelditzen dira askotan; asko dira, ordea, zerbitzu hori eskaintzen duten webguneak.

2010/01/19

Aukera berri bat Facebookeko gonbidapenak blokeatzeko

Orain arte lagun eskaerak baztertzeko aukera bakarrik zegoen Facebook sare sozialaren baitan, eta horrela, askotan, nahitaez gure lagun izan nahi zuten erabiltzaileek gonbidapen horiek berbidali zitzaketen etengabe. Baina sarea ezaugarri berri bat prestatzen ari da errepikatzen diren lagun eskaerak eteteko eta gonbidapen gogaikarriak ekiditeko, bai ezagutzen ditugun erabiltzaileena baita harremanik eduki nahi ez duzun erabiltzaileena ere.

Haitirekiko elkartasuna erabiltzen dute spam bidez iruzurra egiteko

Hondamendiarekin batera dohaintzak egiten dituzten pertsonei korreo elektronikoaren bidez maula egiten saiatzen den mezu bolada bat agertu da.

2010/01/18

Orain errepikatzen diren lagun eskaerak ekidin ditzakezu Facebooken

Sare sozialak ustezko lagunengandik datorren 'spam'arengandik babesteko aukeran bat gehitu du. Orain arte, lagun eskaera onartu edo baztertu zitekeen bakarrik.

Auzitegi Nazionalera heldu da Gonzalez-Sinderen aurkako salaketa

Internauten ustez, Kultura ministroaren eta zinegile lanaren artean interes gatazka bat egon daiteke.

"10 minutu Twitterren Haitiren alde"

Milaka erabiltzailek Haitiko lurrikararen biktimen aldeko mezu jarioa igorri dute gaur eguerdian, blogetan sustatutako ekimen batekin bat eginda.

2010/01/15

Bit iraunkorra disko gogorretan

Disko gogorren teknologiak ez du irauten betiko, degradatu gabe. Kondizioen arabera, formatu digital batzuk hamarkada bat pasatu baino lehen has daitezke degradatzen. Horregatik, Kaliforniako ...

Elekak Matxin itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua aurkeztu du

Bost urte pasa dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin batera Opentrad kode irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen hasi zenetik. Matxin gaztelania-euskararen bertsio hobetua Opentrad plataformaren parte da, eta bertan itzulpen automatikoko hainbat teknika erabili dira.

Kodak enpresak justiziara jo du Apple eta RIM konpainiei kontra egiteko

Eastman Kodak argazkilaritzan espezializatutako konpainiak kexa agertu du Appleen eta Research in Motion Limited (RIM)en kontra AEBetako Nazioarteko Merkataritza Batzordean (ITC). Irudien aurrebistarekin lotutako teknologian patenteak urratu dituztelako, ITCri eskuhartzeko eskatu dio.

Kodakek Apple eta RIM salatu ditu bere patenteak urratu dituztelako

Enpresak Justiziara jo du, iPhonetako eta BlackBerryetako irudi digitalen teknologian enpresa estatubatuarraren patenteak erabili dituztelako.

2010/01/14

Web 3.0, Internetaren etorkizuna

Egun 1.500 miloi erabiltzaile dituen sare handia den Internetek, berrikuntzak behar ditu egungo beharrizanetara egokitu ahal izateko. Horrela, informazioa biltzeko gaitasuna, konexioak egiteko aukera eta erabiltzaileentzako funtzionaltasun berriak garatzeko ezinbesteko beharra dago. Orain arte adabakien bidez konpondu dira gabezia hauek, baina jada bide hori agortua dago.

"Kanban and Scrum - making the most of both", Henrik Kniberg-en liburu berria

Henrik Kniberg suediarra, nire ikuspegitik SCRUM-en hasi berrientzako libururik famatuena idatzi duen pertsona da. Liburu hau Scrum and XP from the Trenches liburua da eta hainbat eta hainbat hizkuntzetara (azkenengoa Txinoa) itzulia izan da. Bertan, eskematikoki eta oso era arinean (nola bestela) SCRUM egiteko pautak azaltzen ditu. Egia esan ikuspegi orokor batetik azaltzen du eta adibide eta diagrama sinpleez dago osatua.

Oraingo honetan liburu berri bat kaleratu du egile honek Kanban and Scrum - making the most of both. Bi metodologien arteko konparaketa bat egiten du gorago aipaturiko liburuaren estilo berberean.

Bi liburuak pdf formatuan jaitsi daitezke InfoQ web orrian izena eman ostean.

Irakurketa benetan gomendagarria.

Txinak Interneten gaineko kontrola babesteko eskatu die enpresei

Gobernuak Interneten dauden pornografiaz, ziber-erasoez, 'on line' iruzurrez eta "zurrumurruez" ohartarazi ditu herritarrak. Googleren mehatxuari erantzun dio, nahiz eta horren izena aipatu ez.

Etorkizuneko Internet: Web 3.0, neurrira eginiko sarea

Miramon Entresa Digitalak antolaturik, Intenten etorkizunaren inguruko jardunaldiak egin dituzte Donostian.

BERRIA eskura, edonon

Paperezko egunkaria munduko edozein txokotatik bere horretan irakur daiteke. Gaurtik aurrera dago eskuragarri PDF bidezko harpidetza, egunkariaren webgunean.

2010/01/13

Aterako al da Google Txinatik?

Agiri batean, David Drummond Googleren bulego legalaren zuzendariak salatu egin ditu aipatu gertakizunak eta sarean "adierazpen askatasuna" mugatzeko saiakerak. Hori horrela, Txinan dituzten "interesen bideragarritasuna" aztertu egin beharko dutela ohartarazi du.

Gaztelaniaz idatzitako lehen liburua TDD-ri buruz

Orain dela gutxi kaleratu dute gaztelaniaz idatzitako lehen liburua TDD-ri (Test Driven Development) buruz. Bere izena "Diseño Ágil con TDD" da, nik behintzat erosi dut eta irakurtzen hasteko desiratzen nago. TDD-a azken finean programazio metodologia arinetako bat da eta SCRUM, garapen metologia arinarekin bat "praktikatu" daiteke.

Metodologia honetan lehendabizi eskakizunetak bete beharko lituzketen frogak idazten dira eta hauek idatzi ondoren hasten gara garapenarekin. Honek azken finean diseinua osatzeko herraminta bat ematen ditu eta era berean test unitarioak garatzeko aukera eman ere bai. Horren erantzuna zein da? Ba aplikazioa garatzearekin batera, betekizunak beteko dituzten frogak idatzita izango ditugula eta aplikazioak hauek ondo pasako balitu aplikazio sendo eta egonkorragoa lortuko gendukela.

Baldin eta garapen ingurune konpleto bat osatzeko, adibidez, test unitarioak, gauean exekutatu genitzake, eta modu horretara egunero izango genduke aplikazioaren bertsio frogatu bat. Honi egunero askatu beharreko lan atala geituta (SCRUM-en egiten denaren antzera), aplikazioa egunero osatzen joango litzateke eta modu honetan ez genduke azkenengo eguneko sorpresa eta integrazio arazorik izango.

Beno, segurasko nik baino hobeto azalduko du liburuko egileak eta hemen dijoa liburuaren esteka. Bertan liburua erosteko esteka eta pdf formatuan jeisteko esteka ere izango dituzue. Nahi izanez gero, egileari donazioren bat egin dakioke.

Baliteke Googlek Txinatik alde egitea

Herrialde hartako agintariek ezarritako zentsurak eta oposizioko hainbat ekintzailek haien helbide elektronikoetan pairatutako espioitza dira kausak.

Google, idazle txinatarrekin negoziatzen

Project Natal azaroan aterako du Microsoftek

Webgunea. Urte osorako. Bilbokokonpartsak.com

Nola bateratu sistema eragileak ordenagailuan

Ordenagailu batean sistema eragile bat baino gehiago eduki daitezke instalatuta; sistema eragile horiek batera eduki eta erabili ahal izateko, beharrezkoa izango da partizioak egitea edo disko gogor bat baino gehiago izatea eta abio menu bat izatea.

2010/01/12

'Red Sostenible', webguneen itxieraren kontrako "protesta ekintza"

Jabetza intelektuala urratzen duten webguneak ixteko Espainiako Gobernuak duen asmoaren aurka "erasoaldia" hasteko helburuarekin sortu dute hainbat internautak, blogarik eta adituk 'Red Sostenible" (Sare iraunkorra) plataforma.

'Red Sostenible' sortu dute, webguneak ixteko asmoaren aurka

Plataformak hainbat "protesta ekintza" egingo ditu Europar Batasuneko Presidentetza espainiarrak irauten duen bitartean.

2010/01/11

Googlek idazle txinatarrekin eztabaida konpondu nahi du

AEBetako multinazionalak barkamena eskatu dio ofizialki gutun baten bidez Txinako Idazleen Elkarteari bere liburutegi digitalean milaka obra txinatar argitaratzeagatik egile-eskubideak ordaindu gabe.

Urte bat lehen followfriday-a bidali zutenetik

Iazko urtarrilak 16an bidali zuen bere lehen Follow Friday-a Micah Baldwinek. Ingelesez, ostiralero beste pertsona batzuen twitterrak azpimarratuko zituela iragarri zuen orduan.

Kopiatzea ez da lapurtzea

Ba hori, kopiatzea ez da lapurtzea.

Bideo honetan ezin hobeto azaltzen dute:


Kopiatzea ez da lapurtzea

Ba hori, kopiatzea ez da lapurtzea. Hau ezin hobeto azaltzen dute bideo honetan. Ingelesez dago baina oso ondo ulertzen da



2010/01/10

Googlek barkamena eskatu du liburuak baimenik gabe publikatzeagatik

AEBetako multinazionalak idazle txinatarren milaka obra argitaratu ditu bere 'liburutegi digitalean' egile-eskubideak ordaindu gabe.

2010/01/09

"Paperik gabeko" lehen bilera Legebiltzarrean

'Facebook' edo 'Twitter' bezalako sare sozialak erabiliko ditu Eusko Legebiltzarrak bere ihardueraz informazioa emateko eta hiritarrekin gertutasuna suspertzeko, gaur Arantza Quiroga presidenteak azaldutakoaren arabera.

Webguneak ixteko erabakia Auzitegi Nazionalaren esku utziko du lege berriak

Espainiako Kultura Ministerioak sortutako batzorde batek ikertuko ditu egile eskubideen balizko urraketak

2010/01/07

Googlen sakelako telefonoa aurten helduko da Espainiara

Vodafonek ekarriko du 'Nexus One' telefonoa. Lehenengo Erresuma Batura helduko da eta beranduago Frantziara, Alemaniara eta Espainiara.

Legebiltzarrak 'Facebook' eta 'Twitter' erabiliko ditu

Legebiltzarreko Mahaiak "paperik gabeko" lehen bilera egin du gaur goizean. Papera baztertu eta teknologia berriak erabiliko dituzte gaurtik aurrera bilera horietan.

Internet bidezko deskargak ez dira telebistako audientzien isla

Internet bidez gehien deskargatutako telesailak ez datoz bat telebistan eduki horiek daukaten arrakastarekin.

2010/01/06

Bereizmen handiko bideodeiak, Skypen

4.2 bertsioa da (beta), eta webguneak jaisteko aukera ematen du; horren bidez, 1280 x 720 bereizmenezko konexioak egin daitezke. Erabiltzaileak banda zabala eta bereizmen handiko webkamera beharko du.

Applek hil amaieran aurkeztuko du 'Tablet PC'

Gailua. Telefonoaren eta ordenagailuaren artean. Freescale Smartbook Tablet

Sprixi, Creative Commons lizentzia duten irudien bilatzailea Google City Tours, ibilbide turistikoak egiteko

'Malware'-aren aurkako babesa eta doako antibirusak

Betidanik izan dira, baina Internetekin, eta batez ere banda zabala nagusitu denetik, izugarri ugaldu dira birusak eta 'malware'-a. 'Malware' ugaritasun horren kontra oso garrantzitsua da ordenagailua eta sistema babestuta edukitzea. Horretarako, segurtasun neurri batzuk hartu eta antibirusak erabil daitezke; batzuk debalde daude eskuragarri sarean.

2010/01/05

Google-k sakelako telefono berria aurkeztu du

Mugikorren arloan konpainiaren lehenengoko sartu-irtena da. Baieztatu gabeko iturrien arabera, telefonoak 3,7 hazbeteko ukipen-pantaila, memoria 512 MB eta 5 megapixeldun kamera du.

Presidentetza espainiarraren webgunea ez zuten 'hackeatu'

Erasotzaileak ez ziren webgunearen zerbitzarian edo plataforman sartu, baina helbide elektronikoa sakatzean Mr. Bean-en argazkia erakusten zuen beste webgune bat agartzea lortu zuten.

2010/01/04

Internet bidezko deskargak eta telebistako audientziak ez datoz bat

Heroes eta Lost artxiboak partekatzeko zerbitzarietatik gehien aldiz eskuratutako telesailak dira, House eta Desperate Housewives, aldiz, AEBetako telebistan arrakasta gehien izan dutenak dira.