2010/02/27

Birus batek Fotolog-en bidez kutsatzen ditu ordenagailuak

Birus informatikoak iruzkinak jartzen ditu erabiltzaileen atarian bideo bat ikusteko lotura bat klikatzeko eskatuz. Bideo hori ikusteko kutsatutako artxibo bat deskargatzeko eskatzen du: 'FTLog.A'.

Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin dio gaur Euskaltzaindiari

Bilbon, 2010eko urtarrilaren 21ean
Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin dio gaur Euskaltzaindiari, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antolatutako ekitaldi batean. Bertan, hiru erakundeetako hauetako ordezkariek hartu dute hitza: Agustin Markaide, Eroskiko zuzendari nagusia; Andres Urrutia, Euskaltzainburua; eta Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.

Eroski Consumer corpusaren entrega Corpusgintza Gaur Egun izeneko mintegiaren barruan egin da. Mintegian, corpusgintzan erreferentzia diren Euskal Herriko eta Espainiako zenbait adituk hartu dute parte: Xavier Gómez Guinovart-ek (Vigoko Unibertsitatea) testu-corpusei eta plangintza linguistikoari buruz hitz egin du; Miriam Urkia (Euskaltzaindia) hizkuntzalaritzako corpusgintzaren garrantziari buruz mintzatu da; Igor Leturiak (Elhuyar Fundazioa) eta Edurne Martinezek (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) Eroski Consumer Corpusaren aurkezpen teknikoa egin dute.

Ondoren, corpusgintzaren erronken eta etorkizunaren gaineko mahai-inguru batean parte hartu dute ekitaldira gerturatu diren hainbat hizkuntzalarik eta ikertzailek. Mintegiko hizlariei Andoni Sagarna (Euskaltzaindia), Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioa) eta Elena García (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) batu zaizkie. Ekitaldi osoa euskaraz eta gaztelaniaz entzun ahal izan da, aldibereko itzulpen-zerbitzuaren bitartez.

Consumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan dago oinarrituta corpusa , eta lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak (euskara, katalana, galiziera eta gaztelania). Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dute corpusa Eroskirentzat. Hizkuntzaren profesionalentzat ez ezik, gizarte osoarentzat ere baliabide linguistiko garrantzitsua da corpus eleaniztun hau; horregatik, edonork izango du aukera Interneten kontsultatzeko. Consumer Corpusa Eroski Fundazioak hizkuntzaren aniztasunarekin duen konpromisoaren adierazgarri da.

Consumer Corpusaren kontsultarako tresnak, hitz bat edo gehiagoren forma (hitza deklinatuta), lema (hitza deklinatu gabe) edo kategoria (adjektiboa, adberbioa, aditza…) ematen ditu, lau hizkuntzetako edozeinetan. Aurkitutako emaitzak lerro banatan erakusten ditu, bakoitza bere testuinguruan (KWIC edo KeyWord In Context deritzo emaitzak erakusteko modu honi). Kasu honetan, gainera, corpus eleaniztuna izaki, bilatutako hitzaren KWICak erakusteaz gain, hitza dagoen esaldiaren beste hizkuntzetako itzulpenak erakusten ditu.

Eroski Consumer Corpusa webgune honetan dago kontsultagarri: http://corpus.consumer.es

EROSKIk euskararen aldeko ekintza ugari egiten ditu langileentzako eta aginte-organoentzako, eta lankidetza sustatzen du kontsumitzaileengan eta, oro har, gizartean. Kooperatibak hizkuntzaren aldeko jarduera-protokoloak egiten ditu; protokolo horiek euskararen erabilera normalizatua jasotzen dute aginte- eta kudeaketa-organoen barne-dokumentuetan, eta euskara ikastea, erabiltzea, normalizatzea eta hedatzea bultzatzen dute, besteak beste. Halaber, Eroskik, duela 35 urte baino gehiagoz geroztik, bere produktuetan euskara erabiltzen du gaztelaniarekin, katalanarekin eta galegoarekin batera, eta Ikastolen Elkartearekin lankidetzan dihardu duela hogeita hamar bat urtetik hona.

2010/02/26

Interneteko erabiltzaileen erdiak 'online' edukiak erabiltzen ditu

Gainera, erabiltzaileen % 70 sare sozialak erabili eta iritziak ezagutzeko 'blog' eta foroak begiratzen dituzte. Internet erabiltzeko hirugarren bide erabiliena telefono mugikorra da.

10.000 milioi abesti saldu ditu iTunesek

Johnny Cashen "Guess Things Happen That Way" izan zen datu sinboliko horretara heldu zen abestia eat Woodstockeko (Georgia, AEB) biztanle batek erosi zuen. iTunesen dendan 10.000 dolarreko gastua egiteko aukera izango du, doan.

2010/02/24

Google Italiako hiru goi-kargudun zigortu dituzte bideo batengatik

Down sindromea duen gazte bati gelakideek ematen zizkioten tratu txarrak agertzen ziren bideo bat zabaldu zuten 2006an eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete horregatik.

Bruselak Google bere nagusitasun egoeraz baliatzen den aztertuko du

AEBetako enpresa erraldoiaren kontra jarri dituzten hiru salaketa aztertzen ari da EB, baina gezurtatu egin du "oraingoz" ikerketa formal bat abiatu duela.

Lurraren argazkiak, Twitter sare sozialean

Transiberiarraren bidea, Interneten ikusgai

Webgunea. Irakurri eta iritzia emateko. Irakurzalekluba.com

Segurtasun kopiak

Ordenagailuan gordetzen diren datuak garrantzitsuak izaten dira gaur egun bizitza pertsonalean zein profesionalean; beraz, lan handirik hartu gabe ere, komeni da segurtasun kopiak egitea, ordenagailuko edukiak berreskuratu ahal izateko.

Kaspersky etxeak hardware bidezko antibirus sistema patentatu du Photoshop aplikazioak hogei urte bete ditu

2010/02/23

'Google street view' Alemaniara heldu da Europako kritiken artean

Zerbitzu sekretu batek ere ez luke horren lotsagabeki argazkiak aterako adierazi du Gobernu alemaniarrak. 2009. urtean Suitzak street view salatu zuen irudiek intimitate-eskubidea urratzen zutelako.

Materia bati esker protesiak 150 urte iraun dezaketela frogatu du

Gaur egun, protesiek ez dute 15 urte baino gehiago irauten. Ikerlari donostiar baten arabera, zirkona deituriko elementu horrekin protesiak zahartzea eta materialaren pitzadura ekidin daiteke.

Zer irizten diote blogariek Eusko Jaurlaritzaren proiektuari?

Turismo Sailak blogariak kontratatu nahi ditu Interneten Euskadi sustatzeko. Hori horrela, eitb.com-ek zenbait blogarirekin hitz egin du.

Samba, ordenagailu sare lokala kudeatzeko - Jabi Asurmendi

GNU/Linux sistema eragiletik kudeatu daitekee aplikazio bat da Samba. Sare lokal baten barruko beste ordenagailuak kudeatzeko balio du, beste horietan sistema eragile ezberdina izan arren.

Sexologia Jostailuak Interneten

Geroz eta gehiago dira denda espezializatuetan nahiz Internet bidez eskura daitezkeen sexurako jostailuak eta tresnak. Ondo pasatzeko nahiz ikasteko bidelagun aproposak izan daitezke.

2010/02/22

Publikoa al da Facebookeko horma?

Iragan astean ia hedabide guztiek publikatu zuten argazki batek ika-mika piztu du. ETAko bi ustezko kide atxilotu zituzten eta horietako baten Facebookeko argazki bat komunikabideetara iritsi zen.

Jamendo.comek 200.000 abesti eskaintzen ditu doan eta legalki

Webguneko arduradunek beraien "asmoa musikaren elkartrukea eta sormen gaitasuna sustatzea" dela esan dute.

2010/02/21

Etxe Zuria modernizatu egin da Twitter-en sartuz

Sistema informatiko zaharrengatik izan dituzten kexak atzean utziz, Obamaren hainbat kargu nagusi sare sozialeko kide bihurtu dira.

2010/02/20

«Ordenagailu bat eta teklatu txiki bat beti ditut aldean».

Amari eskainitako 'A mãe' lan berriko kantuak eskainiko ditu Gasteizen (gaur) eta Donostian (bihar) musikari portugaldarrak, Cinema Ensemble taldea eta hari hirukotea lagun hartuta. Rodrigo Leao. Musikaria

2010/02/19

Googlek jasandako erasoak Txinako bi erakundetatik abiatu zituzten

Hain zuzen ere, goi-mailako unibertsitate batetik eta lan heziketako eskola batetik abiatu zituzten. Dena dela, ez dago argi Gobernuak ere zerikusirik duen.

eitb.com-ek 150 enpresari bildu ditu 'Bazkaria 2.0' topaketan

Ideateca, hostinet, domainprotect-ek antolatuta eta eitb.com-ek eta M4Fk babestuta, ekimen honek negozio aukera berriak sortzea du helburu, krisi garaian murgilduta egon arren.

Ibaimusic, iTunes bat euskaraz

Artxiboak mp3 edo Flac kalitatean eskuratu daitezke, 0,99 eta 11,99 euro artean.

2010/02/18

Eraso pirata batek 74.000 ordenagailu infektatu ditu

Ameriketako Estatu Batuak, Saudi Arabia, Egipto eta Turkia dira herrialde kaltetuenak.

Facebookek 13 urtetik 14ra igo du parte hartzeko gutxieneko adina

Sare sozialak Espainiako Datuen Babeserako Agentziaren eskakizunari erantzun dio horrela. Espainiako Estatua da gutxieneko adina igo duen munduko estatu bakarra. Jarraiguzu Facebooken.

2010/02/17

Erabiltzaileen % 85ak ez luke sareko eduki batengatik ordainduko

52 herrialdeetako 27.000 pertsonek parte hartu dute ikerketan eta erabiltzaile gehienek webgune batek sartzeagatik kobratuko balie toki hori bisitzatzeari utziko liekeela adierazi dute.

Buzz, Googleren aplikazio sozial berria Windows 7 duten eramangarrietan arazoak daude bateriarekin

Bideo plataformak sarean

Nabigatzaile baten bitartez bideoak ikusteko eta kudeatzeko hainbat plataforma daude eskuragai Interneten; aitzindaria eta ezagunenetarikoa Youtube izan arren, oso aukera zabala dago sarean.

2010/02/16

Googlek dio bere helburua ez dela inbertsioak egitea

Eric Schmidt kontseilari ordezkariak horrela erantzun dio Telefonicaren presidenteak egindako adierazpenei. Cesar Aliertak errefusatu egin zuen bilatzaileek telekomunikazio sareak doan erabiltzea.

Jaurlaritzak OpenOffice erabiltzea erabaki lezake

Udatik aurrera funtzionari guztiei OpenOffice erabiltzeko aukera eman nahi die Jaurlaritzak.

Telefonicak liburu elektronikoen salmenta zerbitzua kaleratuko du

Konpainiak Publidisarekin, gaztelaniazko eduki digitalen banatzaile garrantzitsuenarekin, eta Liburutegi Nazionalarekin bere edukiak digitalizatzeko akordioa du.

2010/02/15

Windows Phone Series aurkeztu du Microsoft-ek Bartzelonan

Sistema berri honen bidez, telefono mugikorretara Xbox Liveko jokoak eramango ditu enpresak, baita Zune esperientzia ere.

Bilatzaileei kobratzea "aukera bat" dela esan du Sebastianek

Modu honetan, ministroak bere jarrera azaldu du, otsailaren 5ean Cesar Alierta Telefonicako presidenteak egindako hitzen aurrean.

Telefonicak mugagabeko memoria duen modem USB bat aurkeztu du

Gailu berriak 'pen drive' baten antza du eta abiadura handiko telefono mugikor baten bitartez edo WiFi zerbitzuarekin konektatu daiteke Internetera.

Google Buzz birdiseinatu dute pribatutasunari buruzko kexengatik

Interneteko bilatzaileak bere erreminta sozial berria aldatu du, izan ere, erabiltzaileek pribatutasunari buruzko kexa asko aurkeztu zituzten.

Microsoftek Windows Mobile 7 software berria aurkeztuko du

Prentsa estatubatuarrak adierazi duenez, softwareak interfaze modernoagoa du eta Microsoften musika digitala erreproduzitzeko Zune HD modelo berriaren antza du.

Wikimedia erabiltzaileen topaketa, EITBn

Wikimedia proiektuen erabiltzaileen arteko bilera hartuko du datorren larunbatean EITBren Bilboko egoitzak.

2010/02/14

Euskal enpresa batek 5. belaunaldiko laguntzaile birtuala sortu du

Sistemari esker, Anboto World Wide Web erakundearen kide da. Erakundeak, Tim Berners Leek zuzendatuta (webaren aita), etorkizuneko Internetaren egitura osatuko duten estandarrak ezartzen ditu.

Euskal enpresa batek 5. belaunaldiko laguntzaile birtuala sortu du

Sistemari esker, Anboto World Wide Web erakundearen kide da. Erakundeak, Tim Berners Leek zuzendatuta (webaren aita), etorkizuneko Internetaren egitura osatuko duten estandarrak ezartzen ditu.

2010/02/12

Kanon digitala bertan behera uzteko eskatu dute

Kanon digitalaren aurkako idatzia aurkeztu dute Kongresuan 'todoscontraelcanon.es' plataformakoek; gainera, plataformak sinadurak jasotzen jarraitzen du kanona bertan behera uzteko.

Sakelako telefonoen azken tendentziek bat egingo dute Bartzelonan

Sakelakoen nazioarteko biltzarraren berritasun nagusiak aplikazio garatzaileak eta laugarren belaunaldiko telefono mugikorren erakustaldiak izango dira. 55.000 bisitaritik gora espero dituzte.

Bilbotik NYera, eitb.com-etik pasatuz

eitb.com-ek argitaratutako Telefonicako presidentearen bideoa zabaldu da Wall Street Journal-era heldu arte. Bideoan, bilatzaileei sarea erabiltzeagatik kobratuko diela ohartarazten du Aliertak.

Google Buzzek 9 milioi post baino gehiago bildu ditu bi egunetan

Interneteko bilatzaileak, gainera, erabiltzaileen galderak eta erantzunak koordinatzen espezializatutako Aardvark sare soziala eskuratu du.

2010/02/11

Saturnoko argi polarrei argazkia atera die Hubblek

30 urtetik birritan bakarrik gertatzen den zerbait da, eta baliteke Saturnoko ekinozioari ateratzen dion azken argazkia izatea, eta baita onena ere.

Aparkalekua aurkitzen duen sentsorea diseinatu dute

New Jerseyko Rutgers Unibertsitateko zientzialari talde batek aparkalekua aurkitzeko gai den autoentzako sentsorea diseinatu du. Horretarako, sentsore ultrasonikoak, GPS hargailuak eta sakelako telefonoa batzen ditu eta auto-ilarak arintzea du xede.

Google Buzz, Gmailen sare sozial berria

Bradley Horowitz Googleeko produktu arduradunak iragarri du egitasmoa, Youtube portalean egindako agerraldian.

Gipuzkoako etxeen %94k daukate LTD

Etetea Gipuzkoako 65 udalerritako 550.000 biztanleengan eragina izango du. Industriak etxebizitzak eta antenak moldatzea gomendatu du.

Facebookek Erresuma Batuko 30 kondenaturen orriak itxi ditu

Presoek telefonoak erabiltzen zituzten edukiak sarera igotzeko. Mugikorrak era ezkutuan ez erabiltzeko eskanerrak erabiliko dituzte espetxeetan.

Googlek munduko konexiorik azkarrena jarri nahi du martxan

Bere ekimenak arrakasta badu AEBetako herritarrek erabili ohi duten konexioa baino "ehun aldiz azkarragoa" lortuko dute, konpainiak azaldu duenez.

2010/02/10

Peugeotek Internet duen lehen autoa aurkeztu du

WiFi konexioa izateaz gain, kotxeak sarean ibiltzeko iPod bat izango du.

eitb.com-eko bideoak eta streamingak, orain zure sakelakoan

Skyfire nabigatzaileak flash teknologiako bideoak eta eitb.com-eko zuzeneko seinaleak (streaming) hainbat modelotan ikusteko aukera ematen du.

Appleren iPad berria Fiasco Awards 2010 sarietarako izendatu dute

Epaimahaiak iPhonearekin eta iToucharekin konparatuz gero, berrikuntza bakarra handiagoa dela azpimarratu du. Hautagaien artean Toshibaren HD-DVD gailua eta PSP Go! kontsola ere daude.

Interneteko informazioa, «zalantzan jartzekoa»

Segurtasunaren aldeko deia egin dute Internet Seguruaren aldeko Egunean

Datuen Babeserako Euskal Agentziak gogoratu du nork bere datuak zaintzeko ardura duela

Samba, ordenagailu baliabideak sarean dantzan

Ubuntu eta halako GNU|Linux sistemetatik karpetak eta bestelako baliabideak sare lokal batean partekatzeko sistema bat da Samba. Baliabide horiek, besteak beste, MS Windows eta Mac Os X sistema eragileetatik atzi daitezke, baita beste GNU|Linux batzuetatik ere.

2010/02/09

Google Buzz, Gmail-en erreminta berria, aurkeztu dute

Egun Twitter edo Facebook sare sozialek daukaten funtzio beretsua beteko du Google Buzz-ek.

Sare sozialetan pribatutasuna babesteko 'urrezko 17 arau' argitaratu dituzte

Europako Sareen eta Informazioaren Segurtasun Agentziak pribatutasuna babesteko urrezko 17 arau dituen katalogoa argitaratu du. Era berean, Interneterako konexioa "edozein lekutan eta unetan seguruagoa" izatea bermatu nahi dute.

Aparkalekua aurkitzen duen autoentzako sentsorea diseinatu dute

Sentsore ultrasonikoak, GPS hargailuak eta sakelako telefonoa batzen ditu sistema horrek. Zientzialari taldeak ultrasoinuen arteko distantzia aparkaleku bihurtzen duen algoritmoa prestatu du.

iPhone bidez gaixoak berpizten ditu mediku kroaziar batek

Ivor Kovikek gaixoaren bularrean jartzen den sakelakorako gehigarri baten prototipoa asmatu du. Bestelako telefonoekin erabili ahal izateko software bat garatzen dabil.

Euren bizitza sarean ez zabaltzeko aholkatu diete adingabeei

Sare sozialetan nork bere datuak ez ematea edo argazkiak igotzea gomendatzen die poliziak. Noizbait ezezagunen bat harremanetan jarri da adingabeen % 56arekin. Gurasoen gainbegiratzea funtsezkoa da.

Baliteke Gmailek Twitterren antzeko zerbitzua ere eskaintzea

Wall Street Journal egunkariaren arabera, Googlek aste honetan iragarriko du microblogging zerbitzua gaineratuko diola bere posta elektronikoari.

Googlek ehun obra kendu ditu bere liburutegitik

2010/02/08

Gmailen bilaketa integrazioa hobetu dute

Hotmailen ezaugarrietako bat webean bilaketaren integrazioa da.Erabiltzaileak mezu bat idazten duenean, Hotmailek mapak, pelikula zerrendak, bilaketa lokaleko emaitzak edo webeko irudiak gehitzea uzten du eta, horretarako, ez da beste orrialde bat ireki beharrik.

Pribatutasuna babesteko 'urrezko 17 arau' argitaratu dituzte

Gailu mugikorren bidez sare sozialetara konektatzen diren erabiltzaileentzako aholkuak biltzen ditu katalogoak. Profila babesteko ezizenak erabiltzea gomendatzen dute.

Googlek Gmailen bilaketa integrazioa hobetu du

Arazo bakarra gadgetak erantzun kopuru mugatua eskaintzen duela da.

2010/02/06

3Dko filmeek zorabioak eta buruko mina eragin dezakete

Horretaz gain, begi bakar batez ikusten dutenek, 'begi bagoa' edota estrabismoa duten pertsonek ezin izango dute 3Dko filmeez gozatu.

2010/02/05

Kindlea hobetuko dute iPadari aurre egiteko

The New York Times egunkariak adierazi duenez, Amazon Interneteko dendak ukipen-pantailen teknologian espezializatutako konpainia bat erosi du. Erosketa enpresaren Kindle liburu elektronikoen irakurlearen salmentak igotzeko izan daitekeela adierazi dute.

Escolar: "Blogek erabiltzailearekiko komunikazioa errazten dute"

Ignacio Escolar kazetaria, blogaria eta musikaria da. Gaur egun Publico egunkariko zutabegilea, Estrella Digitaleko kolaboratzilea eta EITB, Tele 5, VEO 7 eta TVEko hainbat programetako solaskidea da.

AEBetako gazteek blogen erabilera murriztu dute

Sare sozialek eta mugikorrek eskaintzen duten azkartasuna nahiago dute gazteek, eta horregatik blogek interesa galdu dute.

2010/02/04

'Mendigogame', Facebooken

Facebookera salto egin du Interneten eztabaida handia sortu duen bideo-joko honek. Jokalaria mozkortu, zaborra jaso edo limosna eskatu behar du, eskalerik onena bihurtzeko.

Amazonek Kindlea hobetuko du Appleri aurre egiteko

Online dendak Touchco ukipen-pantailen teknologian espezializatutako konpainia erosi du.

2010/02/03

Euskal enpresa batek legezko deskargen sistema garatu du

Donostiako Teknologi Elkartegian kokatutako Vicomtech IK4 teknologia zentroa, ikus-entzunezko edukiak guztiz legalki deskargatzeko sare interaktibo berria diseinatzen dabil.

HipHop, PHP konpilatzailea sortu dute Facebook-ekoek

Facebook-eko garatzaileek PHP-ren CPU erabilera 50% jeisteko balio izan dien konpilatzailea aurkeztu dute gaur. Aurkezpen eta azalpenak garatzaileek duten blog-ean azaldu dute: http://developers.facebook.com/news.php?blog=1&story=358.

Azken finean konpilatzaile honek, alde batetik, PHP-ren sintaxia C++ sintaxira itzultzen du, gero g++ konpilatzailearen bitartez makina lenguaiara pasatzeko. Azken finean PHP-ren errendimendua gainditzeko ideia bikain baten aurrean aurkitzen gera. Diotenez Facebook-en 90%-ean instalatuta dago eta badira 6 hilabete martxan dagoela beraien zerbitzarietan.

Orain softwarea liberatu zain egon beharko dugu, berarekin frogak egin ahal izateko. Ni behinik behin, zai gelditzen naiz...

Appleren iPadaren promozioak iruzurra areagotu du Interneten

Maulak ehuneko 30 igo dira azken astean. Konpainiak iristen diren publizitateko emailetan azaltzen diren esteketan ez klikatzea gomendatu du.

Googlek tablet bat kaleratu nahi du Appleri aurre egiteko

Aparatua Chrome sisteman oinarritua egongo litzateke. Enpresak hainbat diseinu aurkeztu ditu bere webgunean.

Internet bidezko salmentek gora egin dute

Idoia Beratarbidek webgune bat sortu du

Hona hemen helbidea www.idoiaberatarbide.com

'Mind mapping': buru mapak ordenagailuan

Buru mapak oso baliabide onak dira ideiak edo atazak antolatzeko. Ordenagailuz egin nahi izanez gero, latza da MS Office, Open Office Writer eta halako baliabideekin saiatzea. Horregatik, propio buru mapak egiteko, oso baliabide interesgarriak garatu dira azkenaldian, eta sarean daude.

2010/02/02

AirMouse, etorkizuneko sagua

AirMouse sagu berria eskularru antzeko bat da eta izpi laser baten bitartez funtzionatzen du. Horrela, teknologian espezializatutako newlaunches.com webguneak azaldu duenez, malgutasun handiagoa eta lan egiteko aukera gehiago ematen dizkio erabiltzaileari.

Vicomtech-IK4 enpresak legezko deskargen sistema garatu du

Erabiltzaileek ikus-entzunezko edukiak deskargatu ahal izango dituzte diru birtualaren truke. Lehiaketak irabaziz edo inkestak erantzunez irabaziko dute diru hori.

2010/02/01

Internauten % 55ek egunero erabiltzen dituzte sare sozialak

Interneten ibiltzen direnen artean, %81k kontua dauka sare sozial batean (iaz datu hau %45ean kokatu zen).

Bost kazetari Twitter eta Facebook bidez bakarrik komunikatuko dira

Esperimentu honen helburua sare sozialek errealitatean gertatzen dena ondo islatzen duten ikustea da.

AirMouse, haririk gabeko etorkizuneko sagua

Aparatu berria eskularru antzeko bat da eta laser izpi bati esker funtzionatzen du. AirMouse berria uztailean iritsiko da eta 130 dolar inguruko prezioa izango du.