2010/03/31

Auñamendi Entziklopedia, Interneten eskuragarri dagoeneko

Jada eguneratu dute Auñamendi Eusko Entziklopedia. Dohakoa da eta nahi duen guztiarentzat kontsultagai dago euskoentziklopedia.org helbidean.

AEBetako milaka pirata informatiko salatu dituzte

Jabetza intelektualean espezializatutako abokatu enpresa batek P2P sareetako deskargen denbora errealeko miaketa egiten duen eta erabiltzailearen IP helbidea hartzen duen programa bat erabili du.

Baliteke Hollywoodek Espainian DVDak saltzeari uztea

Hori horrela, Espainia Hollywooden DVDrik gabeko bigarren herrialdea izango litzateke, Hego Korearen ostean.

Kazetari batzuen Yahooko kontuak eraso dituzte Txinan

Gmaileko kontuekin gertatu zen bezala, erabiltzaileek haien mezuak jakin gabe beste kontu ezezagun batetara bidaltzen ari zirela aditzera eman dute.

Txinak sakelako zerbitzua bloketu duela dio Googlek

RSS jarioak

RSS jarioak ez dira berriak Internet munduan, baina oraindik badaude erabiltzen ez dituzten Internet erabiltzaile asko. Oso erabilgarriak dira webguneen eta blogen irakurketa erosoa izateko.

Informatika eta Teknologia Berriak ataleko ikastaroak prest, UEUk antolatuta Microsoftek eten egingo du zerbitzu teknikoa Windows XP SP2 eta Vista RTMrako

2010/03/30

Lehen talkak LHC partikula azeleragailuan

CERNeko zientzialariek hasiera eman diote gaur 'Big Bang' eztandaren baldintzak birsortzen saiatuko den esperimentuari.

2010/03/29

"Nabigazio Akta", Interneten erosketak egiteko ziurtagiria

Pantailen kapturen bitartez, sistemak erabiltzaileak egiten duena bideo batean jasotzen du. Zerbitzuaren balioa, hasiera batean, 5 eurokoa da.

2010/03/28

IPhonerako aplikazio berri batek erosketak erraztuko ditu

Eskaintzan dauden tomateak non landu diren jakiteko eta erosten ditugun oilaskoak zer jaten duten ezagutzeko nahikoa izango da produktuaren barra-kodeari argazkia ateratzea.

2010/03/27

2010/03/25

Arazoa konponduta, martxan da Youtuberen hasierako orria

Eguerditik aurrera ezin zen bideoen webgunean sartu, baina edukiak kontsulta zitezkeen Googlen bilaketak eginda edo esteken bitartez.

Youtube, zerbitzutik kanpo gaur goizetik

Antza, akatsaren nondik norakoak aztertzen ari dira. Izan ere, goizetik, portaleko orri nagusian sartzeko ahaleginean akatsa ateratzen zaie erabiltzaileei.

Obama eta Britney Spearsen Twitterreko kontuak pirateatu dituzte

France Info irratiak aditzera eman duenez, eraso informatikoaren arduraduna Frantziako erdialdeko Auvernia eskualdeko 25 urteko gazte bat da.

Interneten ibiltzen ikasteko tailerrak aste osoan Baionan

2010/03/24

Gipuzkoako itzalaldi analogikoa gauzatu da

Itzalaldi analogikoa errealitate bat da atzotik Gipuzkoan. Izan ere, Jaizkibeleko (Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa), Igeldoko (Donostialdea), Usurbeko (Goierri) eta Ollauneko (Tolosaldea) seinale analogikoko errepikatzaileek emititzeari utzi zioten. Hortaz, gaurtik aurrera deskodetzaileak edo horrelako gailuak dituzten telebistak beharko dira Lurreko Telebista Digitala ikusteko. Gaur eta bihar itzalaldi analogikoa Bizkaira iritsiko da eta Oizen eta Jatan (Durangaldea), Gernikan, Uribe-Kostan eta Markinan, eta Ganetan eta Serantesen (ostegunean, Bilbo Handia eta Ezkerraldea kaltetuko ditu) seinalerik gabe geldituko dira.

Internet eta hiru dimentsioko irudiak izango dira telebistaren etorkizuna

Euskararik ez «Iruñeko gazteen» webgunean

Garbitasuna, txukuntasuna baino zerbait gehiago.

Ordenagailuek, haien osagaiek eta periferiakoek hauts eta zikinkeria asko pilatzen dute denbora pasatu ahala, konturatu gabe; hori oso kaltegarria izan daiteke haien funtzionamendurako.

Ezin da jakin nork ikusi dituen norberaren datuak Facebooken Internet Explorer 9ren 'preview'-a deskargatu daiteke jada

Pekinen lupari ihesi.

Txinatarren bilaketak Hong Kongera desbideratu ditu Googlek, gobernuaren zentsura saihesteko

2010/03/23

Nintendo DS kontsola eramangarri berria, hiru dimentsiotan

2011n merkaturatuko da Nintendo 3DS, aurreko kontsolaren bertsio berritua, eta 3 dimentsioko efektuak dituzten jokoak ikusteko aukera emango du.

Munduko mezurik azkarrena: 26 hitz 35 segundotan

New Yorkeko erabiltzaile batek, Guinness erakundeak ezarritako 160 karaktereko mezua idatzi du. Horretarako, ukipen-pantaila eta Swype software berria duen Samsung Omnia II erabili du.

2010/03/22

Patxi Lopezek Twitter-en emango du bere bidaiaren berri

Ekonomiaren eta enpresaren arloko topaketetan parte hartzeko eta Brasileko Gobernuko ordezkariekin biltzeko Sao Paulon da jada Eusko Jaurlaritzako burua.

2010/03/21

Wikipedia, urrituentzat egokituena

Markel Vigo CICtourGUNEko ikerlariak urritasunen bat dutenek Sarean dituzten oztopoak aztertu ditu bere doktore tesian.

2010/03/18

Googlelek telebistara jauzi egin du Intel eta Sonyrekin

Helburua nabigazioa telebista katea aldatzea bezain erraza den esperientzia teknologikoa sortzea da.

Mitnick: "Giza engainua Interneteko segurtasunak duen ahulezia da"

Kevin Mitnick pirata informatikoak "gizarte ingenieritzari" buruz ohartarazi du. Eraso horietan hackerrak erabiltzailea informazioa emateko engainatu eta haren ordenagailuan sartzeko aukera du.

2010/03/17

Facebookek Googlek baino bisita gehiago izan zituen joan den astean

2009ko aste berdinarekin alderatuz gero, Facebookeko bisita kopuruak ehuneko 185 gora egin du.

'www.sos-irunaveleia.org' webgunearen aurkezpena

Txortenaren dotorezia.

Txapelaren erabilera sustatzeko, Txabai ekimena sortu dute zazpi gasteiztarrek; haien webgunearen bitartez, dagoeneko, 300 pertsonaren babesa jaso du proiektuak.

'Consumer'-ek Internet eta sakelakoak aztertu ditu

Interneten lehen '.com' domeinua jaso zenetik 25 urte igaro dira

Adina egiaztatzeko sistemak Facebooken

Ordenagailua erosterakoan aintzat hartu beharrekoak

Ordenagailua erosterakoan asko izaten dira erabiltzaileari sortzen zaizkion zalantzak; horiek argitzeko, irizpide batzuk hartu behar dira kontutan.

2010/03/15

Eskola 2.0 programa abiatu dute

Patxi Lopez lehendakariak eta Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Eskola 2.0 proiektua ofizialki aurkeztu dute Iruneko Lehen Hezkuntzako Dunboa ikastetxean.

Interneteko erabiltzaileentzako aholkuak

Kontsumitzaileen elkarteek Sarea eta horren aplikazioak arretaz erabiltzea gomendatzen diete erabiltzaileei, batez ere sare sozialak erabiltzen dituztenei. Gaur Kontsumitzaileen Nazioarteko Eguna da.

2010/03/14

Tuentik ezabatu egingo du adingabeen defendatzailearen profila

Arturo Canaldak, Madrileko komunitatearen adingabeen defentsariak, profil faltsu bati esker seme-alabak sarean egiten dutena kontrolatzen du.

Asmo gaiztoko programa informatikoen goraldia

Desegindako ordenagailu 'zonbi'en sareak ziberdelitu antolatuen gorakada agerian jarri du.

Bartzelonako epaile baten ustez P2P deskarga sareak legezkoak dira

Magistratuak SGAEk elrincondejesus.com webgunearen kontra aurkeztutako salaketa gutxietsi du, esteka sistemak "ez baititu urratzen egileen esplotazio eskubideak".

2010/03/12

Zelula amen bidezko tratamenduen inguruko iruzurrak aztertzen ditu Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak otsaileko zenbakian

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren erredakzio-taldeak sakonki aztertu ditu munduko hainbat ospitalek zelula ametan oinarrituta eskaintzen dituzten tratamenduak, argitaratu berri den otsaileko alean. Izan ere, zelula ametan oinarritutako tratamendu asko sendaezinak edo sendatzen zailak diren gaixotasunen sendabide gisa eskaintzen dira, nahiz eta tratamendu horietako askoren eraginkortasuna eta segurtasuna frogatuta ez egon. Halakoak agerian jartzen, salatzen eta duten arriskuez ohartarazten dihardute nazioarteko erakunde batzuek eta gure inguruko sendagile batzuek. Horien artean, Gurutz Linazasoro neurologoa dugu, eta haren laguntzarekin abiatu gara jarduera iruzurti eta ilun horretan barrena.

Gainera, beste artikulu hauek ere irakurri ahal izango dira otsaileko Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian: Neiker-Tecnalia zentro teknologikoan hegazti-ustiategietarako teknika berriei buruz Inma Estévez-i egindako elkarrizketa; apnea ur-kirolaren gakoak; “Mate emateko programatuta” dauden xake-softwareei buruzko erreportajea; maldak lautzen hainbat urte daramatzaten tren, funikular eta antzeko garraio-bideen omenaldia; “Mundu digitala” atalean HTML5 estandarraren eguneraketa; “Mundu ikusgarria” atalean uharteen mundurako bidaia; eta “Istorioak” atalean, “Cavendish, bakardadean jenio.”

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian, garrantzia eman gura diote analisiari, eta bi analisi-artikulu argitaratu dituzte hil honetan: lehenengoa, gizarte-erronka berrietan sortzen ari diren museo berriei buruzkoa, eta bigarrena eztabaida honi buruzkoa: “Medikalizazioa: gaixotasuna ekidin ala eragin?”.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren otsaileko zenbakia dagoeneko salgai duzue liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org/edizioak webgunean.

2010/03/10

Marteko "hegaldirako" 11 hautagaiak basoetan entrenatzen dira

Marteko hegaldiko simulazioan parte hartuko duten hautagaiek bi eguneko biziraupen-entrenamendua hasiko dute Errusian: aterpetxe bat eraiki, sua piztu eta "zauritutako" kide bat eraman beharko dute.

Gaur hasiko da itzalaldi analogikoaren azken fasea

Espainiako Gobernuaren aurreikuspena seinale analogikoarekin hiru fasetan bukatzea da: martxoaren 17tik 29ra, martxoaren 30a eta apirilaren 2a.

Posta elektronikoa nola erabili eta nola konfiguratu

Posta elektronikoa erabili ahal da web postaren bitartez edo mahaigaineko aplikazio baten bitartez. Mugikortasun aukerak, ordea, ez dira berberak batetik edo bestetik egiten bada.

Googlek Picnik 'on line'-ko irudi editorea erosi du Opera 10.5 MS Windowserako eskuragarri dago

Laurobaren kantu berria har daiteke Internetetik

Edukiak trukatzeaz beren burua erruduntzat jo dute milatik gora webgunek

La Lista de Sinde «desobedientzia digitaleko» ekimenak Espainiako lege egitasmoa salatu du

2010/03/09

Eskola 2.0 programak 400 irakasle bilduko ditu EITBren egoitzan

400 aditutik gora metodologia berriak eta Internet bidezko tresna didaktikoak izango dituzte hizpide Bilbon.

Sonyk 3Dko telebistak salduko ditu Japonian, ekainetik aurrera

40" eta 46"etako modeloak eta bi betaurreko merkaturatuko ditu ekainaren 10ean, Munduko Futbol Txapelketaren bezperan. Panasonic bere lehiakideak apirilean salgai jarriko du bere 3Dko telebista.

Sareko lagun izan nahi duzu?

Interneteko sare sozialak baliatzen ditu harremanetarako gero eta jende gehiagok, batez ere gazteek; egunero kontsultatzen dituzte batzuek, eta beste batzuek, berriz, kontua sortzen dute, zertarako diren apenas jakin gabe

2010/03/08

Opera nabigatzaileak erabiltzaile kuota igo nahi du

Ehuneko 5etik % 35era igo nahi du bere merkatu kuota Opera nabigatzaileak. Hori da enpresaren helburua Windowsek nabigatzailea aukeratzeko parada ematen duenetik, horrela adierazi du Charles McCatheiNeville Opera Softwareko arduragunak.

Patxi Lopez herritarren galderei erantzuten ari da Twitterren

Lehendakaria sare soziala eta Eusko Jaurlaritzaren webgunea erabiltzen ari da, 13:00ak arte, internauten galderei erantzuteko. Ekimena jarraitzeko etiketa #irekiaLE da.

Opera nabigatzaileak bere kuota % 35era igo nahi du

Joan den martxoaren 1etik, EBk agindu zuen bezala, Microsoftek erabiltzaileak nahi duen nabigatzailea aukeratzeko (Google Chrome, Explorer, Firefox, Safari edo Opera) parada eskaintzen du.

2010/03/07

Googleri eraso zioten "hacker"ak zigortuko ditu Pekinek

Miao Wei Txinako ministro ordeak ziurtatu duenez, erasoen errudunek zigorra jasoko dute, pasadan urtarrilean Googlek Gobernu txinatarraren inposaketei kasurik egingo ez diela adierazi ondoren.

2010/03/06

Google eguzki-plaken munduan barneratu da

Interneteko erraldoiak energia elektrikoa sortzen duen ispilu baten prototipoa garatu du. Honi esker, planta elektrikoen eraikuntzaren kostua erdira murriztu daiteke.

2010/03/05

Ibilgailu elektrikoak erabiliko ditu Tolosak banaketa lanak egiteko

Zama lanak Alde Zaharreko inguruetan egingo dituzte eta hortik auto elektrikoetan denda bakoitzeraino eramango dute merkantzia.

Txina eta Google iritsiko al dira adostasun batetara?

Google Baidu bertoko bilatzailearen atzetik bigarren erabiliena da Txinan. Enpresak joan den urtarrilean Txinako merkatutik aterako zela adierazi zuen, izan ere, Pekineko politikekin ados ez zegoela eta identifikatu gabeko erasoak jasan zituztela adierazi zuten.

Appleren iPad ordenagailua apirilaren amaieran izango da Estatuan

Prezioa ez dugu ordura arte jakingo eta data horretan ere Alemanian, Australian, Kanadan, Frantzian, Italian, Japonian, Suitzan y Erresuma Batuan jarriko dute salgai.

Youtubek azpitituluak jarriko ditu bideoetan

Oraingoz, zerbitzua ingelesez bakarrik eskaintzen dute. Ikusi bideoa.

Txinak Googlerekin adiskidetu nahi du

Joan den urtarrilean bilatzaileak Txinako merkatutik aterako zela adierazi zuen, izan ere, Pekineko politikekin ados ez zegoela eta identifikatu gabeko erasoak jasan zituztela adierazi zuten.

2010/03/04

2010/03/03

Bizkaitar batek ordenagailu 'zonbi'en sare handiena zuzentzen zuen

Hiru pertsona atxilotu dituzte Estatuan, horietako bat Balmasedan (Bizkaia), mundu osoan 13 milioi ordenagailu kutsatzea egotzita.

Birus 'troiar' batek 13 milioi ordenagailu kutsatu ditu

Birus horri esker, ordenagailuak urrunetik kontrolatzeko ahalmena zuten eta erabiltzaileen datu pertsonalak lortzen zituzten. Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu.

StreetRivals, joko arrakastatsua Facebooken

Applek HTC salatu du, iPhone kopiatzeagatik

Webgunea. Eskola baino gehiago. Armerixa

Internet seguruaren aldeko plana Nafarroan

Posta elektronikoa

Webgune arakatzaileekin batera gehien erabiltzen den Internet zerbitzua da posta elektronikoa. Artikulu honetan, zerbitzu horrek dituen protokolo edo erabilpenak eta posta kontu doakoak eskaintzen dituzten webgune batzuk aipatuko dira.

MS Internet Explorer 6 eta Windows 7

MS Internet Explorer 6 euskarririk gabe hainbat webgunetan Windows 7n sistemaren kopia piratak atzemateko eguneraketa

2010/03/02

Interneteko erabiltzailek hainbeste artxibo jaisteari utzi diote

Azken hilabetean Interneteko erabiltzaileen % 56,9 musika online entzun eta % 41,8 filmak edo telesailak online ikusi dituzte deskargatu barik, gaur aurkeztu duten Hedabideen Ikerketarako Elkartearen (AIMC) urteko inkestaren arabera.

Googlek Picnik argazkiak sarean editatzeko erreminta erosi du

Interneteko bilatzailearen beste erosketa estrategiko bat da, izan ere, irudiak editatzeko beste software batzuen lehiakide bihurtu nahi omen du Picnik.

Sonyk konpondu du jada Playstation 3ren arazoa

Enpresa japoniarrak azaldu duenez, sistemak uste zuen 2010a bisurtea zela, eta 2010eko otsailaren 29a aurkitu ez zuenez, automatikoki 2000ko urtarrilaren 1era joan zen.

2010/03/01

Playstation 3k mundu mailako akatsa bizi du

Antza, konexio arazoak izan dira mundu mailan. Kontsolaren hainbat funtzioei kalte egin diezaioken akatsa izan litekeela azpimarratu dute. Sony lanean da arazoa konpontzeko.