2010/03/24

Gipuzkoako itzalaldi analogikoa gauzatu da

Itzalaldi analogikoa errealitate bat da atzotik Gipuzkoan. Izan ere, Jaizkibeleko (Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa), Igeldoko (Donostialdea), Usurbeko (Goierri) eta Ollauneko (Tolosaldea) seinale analogikoko errepikatzaileek emititzeari utzi zioten. Hortaz, gaurtik aurrera deskodetzaileak edo horrelako gailuak dituzten telebistak beharko dira Lurreko Telebista Digitala ikusteko. Gaur eta bihar itzalaldi analogikoa Bizkaira iritsiko da eta Oizen eta Jatan (Durangaldea), Gernikan, Uribe-Kostan eta Markinan, eta Ganetan eta Serantesen (ostegunean, Bilbo Handia eta Ezkerraldea kaltetuko ditu) seinalerik gabe geldituko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario