2010/04/30

Interneteko bilatzaileak, etengabeko eboluzioa

Internet da gizadiak inoiz eskura izan duen ezagutza-bankurik handiena. Nahi dugun informazioa han aurkitzeko, beharrezkoak ditugu bilatzaileak, hala nola Google, Yahoo edo Bing. Hasieran hitzen ...

IPhonerako aplikazio berri batek erosketak erraztuko dizkigu

IPhonerako aplikazio berria batek erosketak erraztuko ditu. Produktuaren barra-kodeari argazki bat ateratzeak posible egingo du erosten ditugun arrautzak nondik datozen ezagutzea, kontsumitzen ditugun barazkiak non lantzen diren jakitea eta aukeratzen ditugun oilaskoak zer jaten duten, eta haien elikadura balioa zein den identifikatzea.

"Nabigazio Akta", Interneten erosterakoan ziur sentitzeko agiria

Interneten erostea geroz eta gehiago hedatzen ari den ohitura bat da, baina webgune batean datu pertsonalak eta bankukoak uztea ez da oraindik guztiz fidagarria erabiltzaile batzuentzat. ColorIURIS enpresak eta Zaragozako Unibertsitateak Nabigazio Akta izeneko sistema berri bat garatu dute. Zerbitzu horrek erabiltzaileak bere ordenagailuan egiten duen jardueraren erregistro bat egiten du; prozesu lokalen eta Internetekoen erregistroa, hain zuzen ere. Zerbitzu berria aste honetan bertan aurkeztuko dute.

Edurne Pasaban eta Asier Izagirre tolosarrekin hizketan

Zuzeneko webcam lotura baten bidez Usabal kiroldegian elkartutakoekin hitz egin dute mendizaleek

2010/04/29

Spotify eta Facebook elkarrekin

Berritasun inportanteena Spotifyren "soslai musikala" da, lagunak gaineratzen eraikitzen dena. Gainera, Facebookaren bitartez, erabiltzaileak gustuko dituen taldeak, gehien entzundako abestiak eta abar erakutsiko ditu, eta beste edozein webgunetan erakusteko aukera ere emango du.

Tuentiren sortzaileak emango dio amaiera aurtengo Nonick topaketari

Bilbon egingo dute, maiatzak 14 eta 15ean, aurtengo edizioa. Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta networking-saioak prestatu dituzte.

'The Times' ordainpekoa izango da Interneten

The Times egunkari britainiarraren eta The Sunday Times igandeetan kaleratzen duen edizioaren webguneetan sartzeko ordaindu egin beharko dute erabiltzaileek ekainetik aurrera, News International (NI) hedabideon jabe den konpainiak gaur jakinarazi duenez.

Botila batean mezu bat sartu zuen eta Facebooken erantzuna jaso du

Gizon batek bere aitaren yatetik botila bat bota zuen 14 urte zituenean eta emakume batek 33 urte beranduago aurkitu du. Mezuak osorik jarraitzen zuen.

2010/04/27

Spotifyk Facebook gaineratu du bere zerbitzuan

'Streaming' bidez musika eskaintzen duen zerbitzuak hainbat berritasun iragarri ditu, hala nola "soslai musikal" bat sortzeko aukera.

The Kelly Familyren "Agur Jaunak" bideoak, 300.000 bisita Youtuben

Bideoa taldeak Alemanian eskaini zuen kontzertu batekoa da eta 2007ko ekainean igo zuten sarera.

Mugikorrak keinuekin kontrolatzeko sistema berria aurkeztu dute

Tokioko unibertsitateko zientzialari talde batek hatzen mugimenduak jasoko dituen kamara baten bitartez mugikorra kontrolat

2010/04/26

Limpiomicasita.com, etxeko lanak ezagutzeko online irtenbidea

Trapua nola eutsi ere ez dakienarentzat, etxeko lanak egitea erronka zaila da. Orain, webgune berri honekin hasiberriek lanari ekiteko entziklopedia bat kontsultatzeko aukera izango dute.

2010/04/24

Microsoft sarekadak egiten ari da mintzaleku eta kafetegietan

Espainian, ziberkafetegien % 60k eta mintzalekuen % 80k legez kanpoko softwareak erabiltzen dituztela kalkulatu dute, Microsoften otsaileko datuen arabera.

Informatika genetikoa

Bizia baino sistema eraginkorragorik ez dugu ezagutzen. Hala ere, gure teknologia gehiena bizirik gabeko sistemetan oinarrituta dago. Noski, arrazoia da bizia, eraginkorra izateko, oso sistema ...

Konputagailu mekanikoen ametsa

Cambridgeko Analytical Society-ko gela batean eserita zegoen, burua mahairantz makurtuta, pentsakor; eta mahaian, logaritmo-taulak zabalik. Kide bat gelan sartu eta jarrera hartan ikusi zuenean, ...

Ukipen-pantailen hobekuntzek, tunel-efektu kuantikoa lagun

Elektrizitatea tunel-efektuan oinarrituta transmititzen duen material berri bat erabiliko dute, aurki, gailu mugikorrak fabrikatzen dituzten hainbat etxek. Peratech enpresa ingelesaren "Quantum ...

Eskola 2.0n erabiltzen den teknologiak ez dauka arriskurik

Hartutako konpromisoari jarraiki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako neurketek frogatu dute Eskola 2.0 programan erabiltzen den WiFi teknologia ez dela kaltegarria. Telekomunikazio ...

Sarearen neutraltasunari erasoak

Joan den otsailean Telefónica-ko presidente César Aliertak Bilbon izandako jardunaldi batzuetan esandakoak hautsak harrotu ditu sarean: Googleri eta beste bilatzaileei eta Interneteko ...

Ordenagailuen clusterrak konfiguratzeko sistema aitzindaria sortu du EHUko ikasle batek

Bai live moduan bai instalatuta erabil daitekeen lehen banaketa-sistema da Iker Castaños (Zalla, 1980) EHUko Gestio Informatikako Ingeniaritza Teknikoko ikasleak banaketa-sistema aitzindaria ...

Zientzialarien "Big Brother"-ak

LHCn egiten hasi diren esperimentuetan 10.000 fisikarik parte hartzen dute.
Denek antzeko interesak dituzten arren, noizean behin haien artean arazoak sortuko direla aurreikus daiteke. Zer eratako arazoak izango dira? Nola gaindituko dituzte? Galdera interesgarriak dira soziologo, antropologo eta filosofoentzat, eta, seguruenik, erantzunak are interesgarriagoak izango dira.

Robotak biziak salbatzeko

Duela gutxi milaka hildako eta desagertu utzi zituzten besteak beste Haitin eta Txilen gertatutako lurrikarek. Hondamendia gertatu eta berehala, larrialdi-zerbitzuetako langileak gau eta egun, jo eta ke aritu ziren lanean lurrikarak utzitako hondakin-multzo hartan bizirik iraun zuten pertsonak erreskatatzen. Imajinatzen al duzu horrelako egoera batean bizia salbatuko dizun robotik? Besteak beste eztanden edo lurrikaren ondoren hondakinen azpian harrapatuta geratu diren pertsonak aurkitzeko balio duen robot bat?

Posible da kablerik gabeko mundu bat

Ikertzaile asko lanean ari dira hemendik urte batzuetara gure eguneroko gailu elektronikoak inon konektatu beharrik ez izateko. Bai eta etxeko txoko askotan eratzen diren kable-nahaspilak desagertzeko ere.

2010/04/23

Massimo Burgio eta Maite Goñi izango dira Nonick 2010eko aurkezleak

Massimo Burgio eta Maite Goñi Nonick 2010-eko gidariak izango dira, Bilbon, maiatzaren 14 eta 15ean ospatuko den online-eko komunitateetan zentratuko den Interneti buruzko nazioarteko konferentzian.

2010/04/21

Twitterreko kontu faltsuak

Pertsonaia ospetsu baten kontua asmatzea edo hackeatzea maiz egiten da Interneten. Azken adibidea Bel Airreko printzearen pelikula egingo zuela esaten zuen Will Smith faltsu batena izan da.

Irudiak 3D euskarrian, NEC etxearen ordenagailuan

Iphone 4G izan daitekeenaren irudiak zabaldu dituzte Interneten

Irudi formatuak

Irudiak, ordenagailuaren informazio guztia bezala, lengoaia bitarrez prozesatu behar dira. Irudiak lengoaia bitarrez gordetzeko, hainbat formatu eta estandar sortu dira.

Norberaren etxea hiru dimentsiotan diseinatzeko on-line aplikazioa OffiSync, Microsoft Office eta Google Docs integratzeko gehigarria

Interneten jarri dute Pedro Irizarren 'Morfología'

2010/04/20

iPhone berriaren informazioa jarri dute Interneten

Applek benetakoa dela baieztatu du. Aparatu berriak bideo chaterako kamara bat du aurrealdean, baina orain arteko forma borobildua galdu du, botoiak metalizatuak ditu eta 3 gramo gehiagoko pisua du.

Markek haien produktuak Interneten saltzea debekatzea eskatu dute

eBayk eta hainbat kontsumitzaile elkartek eskaerak merkataritza elektronikoa kaltetu lezakeela esan dute.

Donostian barrena sarean

Google Earth aplikazioak 'Modelatu zure hiria' lehiaketarako hautatutako bost finalistetako bat da Donostia; maiatzaren 15ean esango dute zein den irabazlea.

2010/04/19

NEC japoniarrak 3Dko ordenagailu bat kaleratuko du irailean

Aparatu berriak Blu-Ray disko irakurlea izango du eta 3Dko pelikulak eta programak betaurreko bereziekin ikusteko aukera eskainiko du.

2010/04/18

Milaka pertsona hilerri nuklearren kontra, Facebooken

32 talde sortu dira sare sozial horretan Aldi Baterako Biltegi Zentralizatuen instalazioaren kontra. Besteak beste, Ascoren (Tarragona) eta Yebraren (Gadalajara) kasuen aurka zuzendu dute ekimena.

2010/04/17

Lurrikarak antzemateko gailu bat, edozein PCtan erabiltzeko

Ikertzaile-talde estatubatuar batek sistema informatiko bat sortu du, mugimendu sismikoak neurtzeko edozein ordenagailutik.

2010/04/16

Begiratzen jakin behar

Manu Arregi oñatiarraren argazki bat aukeratu du NASAk astronomia alorreko bere Interneteko orrialdean jartzeko; Artizarra eta Merkurio azaltzen dira irudi ikusgarrian.

2010/04/15

Gizonek SMSak eta mugikorretako kamerak eta mp3ak baztertu dituzte

Gizonek denbora gehiago ematen dute mugikorra erabiltzen eta inkestatuen % 75ak telefonoa egunean 15 minutuz baino gehiago erabiltzen dutela adierazi dute.

Agintari hegoamerikarrak, blog satiriko batetako protagonistak

Chavez, Morales edo Bachelet webgunearen azken proiektuko protagonistetako batzuk dira, Lost telebistako saioan oinarritutako animaziozko telesail bat.

Nola nabigatzen dute itsuek Interneten?

Webguneen erabilerraztasuna itsuek Interneten arazorik gabe nabigatzeko oztopo bat da oraindik ere. ONCEk Sarea denon eskura izateko lan egiten du.

2010/04/13

Romeo eta Julietaren bertsio berria, Twitterren eta YouTuben

Such Tweet Sorrow izena du moldaketa berriak. Ekimena Royal Shakespeare Companyren (RSC) eta telefono mugikorretarako entretenimendu aplikazioak egiten dituen Mudlark ekoiztetxearen proiektua da.

Ordenagilua garbitu - Jabi Asurmendi

Asko arduratzen gara birus informatikoez, baina arduratzen al gara benetako birusez ordenagailuaren kasuan? Ordenagailuak zikinkeria pilatzen du, eta, noizean behin garbitu behar izaten da. Gaur, irratian, garbitu egingo dugu. Barrutik eta kanpotik.

Ordenagailua eta Frankenstein

Zaila da ordenagailu bat osatzea bere oinarrizko materialetatik abiatuta.

2010/04/12

Microsoft konpainia gazteentzako telefonian murgildu da

Kin One eta Kin Two mugikorrek ukipen-pantaila, teklatu fisikoa eta wi-fi konexioa dute, eta telefonoak Interneteko sare sozialetara sartzeko erabiltzen dituzten nerabeentzako diseinatu dituzte.

Facebookek hauteskunde britainiarretako parte hartzea areagotuko du

Hauteskunde Komisioak sare sozialeko bisitari bakoitzari bozkatzeko gaitua dagoen galdetuko diotela adierazi du. Bestela, Komisioaren webgunera bidaliko dute eta bertan izen emateko aukera izango du.

2010/04/09

Eusko Jaurlaritzaren izaera berritzailea saritu du Tecnimapek

Tecnimap erakustoki handi bat da administrazioak eraberritzean izandako aurrerakuntzak ikusteko. Aurtengoa Zaragozan izan da, baina 2012an Tecnimap-en 12. edizioa Euskadin izango da.

#AguirreFacts, Esperanza Aguirre Twitterreko erregina

#AguirreFacts etiketarekin, sare sozialeko kideek Aguirreren hitzak era barregarrian hartzen dituen ekimen bat martxan jarri dute.

Dagoeneko 830 bideo-joko sortu dituzte iPad-entzat

Horrez gain, iPod Touch eta iPhonen jolasteko sortuta dauden 25.000 bat bideo-joko ere erabilgarriak izango dira Appleen azkeneko gailuan, duela egun gutxi salmentan jarrita.

Hiru euskal zentro, robotikako nazioarteko lehiaketa batean

Lehiaketaren helburua 10-16 urte bitarteko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea da. Hiru ikastolak beste 53 herrialdeekin lehiatuko dira.

2010/04/08

Nintendok Googlen oinarritutako Wii kontsolarako jokoa sortu du

Oraingoz, "And-Kensaku" Japonian bakarrik jarriko dute salgai. Haririk gabeko sareekin, gainera, jokatzeko aukera gehiago eskainiko dizkio erabiltzaileari.

2010/04/07

Eusko Jaurlaritzaren datu publikoak, Open Data Euskadi webgunean

Milaka datu publiko biltzen dituen katalogoak ez du informazio pertsonalik eskaintzen eta hiritarren parte hartzea sustatzeko, datuok jabetza-lizentzia irekiak dituzte.

Facebook Txinara iritsi liteke

Analistek Facebookek Txinan arrakastarekin sartzeko bi aukera dituela uste dute: bertoko etxe batekin aliantza estrategiko bat egitea edo Txinako enpresa baten kapitala eskuratzea.

Donostia, Googleren Model Your Town lehiaketako finalista

Internetko bilatzaileak Google Earthen hiriaren irudikapenik onena egiten duen proiektua sarituko du. Urgull mendia, portua eta Alde Zaharra nabarmendu dituzte egileak diren 5 informatikariek.

Facebookek eta Myspacek lekua kendu diote Bebo sare sozialari

Orain dela bi urte 850 milioi dolarretan erosi zuen sarea saldu ala itxi nahi du AOL taldeak. Egun 12,8 milioi erabiltzaile ditu eta Facebookek, aldiz, 462 milioi.

Appleren iPadarekin lehiatuko da Nokia

Telefonia mugikorreko enpresa irailean edo urrian salgai jarri daitekeen gailua prestatzen ari da. Samsung Electronics y HP enpresak ere, Appleren iPadarekin lehiatuko dira.

YouTubek webgunea berritu eta erraztu du

Applek iPad-aren 300.000 ale saldu zituen lehen salmenta egunean

Arabako Errioxako ardoaren ibilbideak, webgune berria

2010/04/06

Gazte talde estatubatuar batek iPad bat bateekin txikitu du

Applek joan den larunbatean jarri zuen salgai bere tablet berria Ameriketako Estatu Batuetan eta dagoeneko 300.000 gailu baino gehiago saldu ditu. Ikusi bideoa.

Iragarki erauntsiak itota

Publizitatearen komunikazio moduak aldatuz doaz Internet bidezkoari leku eginez, tartean sare sozial eta blogetan egiten direnak; hala ere, gaur-gaurkoz, telebista da publizitate inbertsio handiena duen euskarria.

2010/04/05

2010/04/04

Albisteak aurkitu eta publikatzen dituen robot-kazetaria sortu dute

Tokioko Unibertsitateak garatu du ingurua aztertu eta lekukoei galderak egiteko gai den makina. Interneten bilaketak eginez informazioa kontrastatu dezake ere.

2010/04/03

Apple-en iPad salmentan jarri dute AEBetan

Adituen arabera, dispositibo berriaren 8 eta 10 milioi unitate salduko dituzte 2010ean zehar. 9,7 hazbeteko ukipen-pantaila du eta 499 euro balio ditu.

2010/04/01

telefono mugikorraren faktura nola gutxitu

Lehenago ere idatzi izan det honelako gauzak, telefono mugikorraren faktura gutxitzeko asmoarekin.

Oraingo honetan, azterketatxo bat egitera noa, eta bukaeran kontatuko dizuet nire ustez gaur egun zein den tarifarik onena.

Lehenik eta behin, garrantzitsua da denok ondo ulertzea zer den fakturan kobratzen digutena, hau ulertuz, tresna gehiago izango ditugu guretzako eskaintzarik hoberena zein den jakiteko.

Zer da fakturan kobratzen digutena ?

  • Hileroko kuota minimoa, edo gutxienez ordaindu beharrekoa. Hau operadora eta tarifa bakoitzaren arabera aldatzen da, baina gehienetan gutxieneko bat egoten da: 6€, 9€, 10€ ,...., nahiz eta kasu batzuetan gutxienekorik ez dagoen. Zure hileko kontsumoan gutxieneko horretara ez bazara heltzen, berdin kobratuko dizute.
  • Deia ezartzea (erderaz: establecimiento). Zer dan hau ? Ba norbaiteri deitu, eta honek telefonoa hartzeagatik kobratzen dizutena. Normalean 0,15€ kobratzen dizute honegatik.
  • Deiaren iraupena, segundoetan tarifatuta. Demagun zure operadorak 0,08€ kobratzen dizula minutuko (minutu bat = 60 segundo ), eta 30 segundo hitz egin duzula: (0,08/60) * 30 = 0,04€ kobratu lizuke kontzeptu honetan.
Dena batuz, adibide honetan 30 segundoz hitz egiteagatik, ezarpena (0,15€) + hitz egin duzuna (0,04€), guztira 0,19€.
  • SMS-ak: Hemen ere prezioak asko mugitzen dira. Operadora merkeenak 0,08€ kobratzen ditu, eta garestienak 0,15€. Aldea dago ezta ? Mezu asko bidaltzen badituzu, kontutan izan beharrekoa da.

  • Tarifa desberdinak ordutegiaren arabera: hHonekin ere kontuz ibili behar gara. Kasu askotan, gure operadorak eskaintzen digun tarifak “tranpa” izan ditzake. Adibidez, agian tarifa bat kobratzen dizute arratsaldez deitzen duzunean, baina beste tarifa bat (askoz garestiagoa) goizez deitzen baduzu. Edo tarifa bat operadora berdinean dagoen telefono batera deitzen badezu, eta beste bat askoz garestiagoa beste operadora bateko beste mugikor batera deitzeagatik. Hau kontrolatzea gehienetan zaila da, nahikoa da ordutegi garestian dei bat egitea izan beharra, fakturan sekulako igoera izateko, eta bestalde, nik lagun bati deitu behar badiot, zer dakit nik zein operadorarekin dabilen, eta gainera bost axola, ez ? Nere laguna da eta kitto, nire operadorak esan behar al dit zeini deitu behar diodan eta zeini ez ? Ez horixe.

Iraupen konpromisoa

Erderaz “permanencia” moduan ezagutzen den kontzeptua da. Telefono terminala “oparitzen” edo “prezio onean” ematen dizute, eta honen truke konpromisoa hartzen duzu operadora horrekin denboraldi batean egongo zarela: normalean, 18 hilabetez. Konpromiso hau hausten badezu, izuna ordaindu beharko duzu. Azken finean, eman dizuten terminala ez da hain merke ateratzen, beraien tarifak jasan beharko dituzu epe luze horretan, eta kalkuluak atera ezkero, konturatuko zara agian  ez dela hasieran uste zenuen txollo hori.

Kontutan izan behar da ere eman dizuten telefono terminal hori ez dela librea, hau da, ezin izango duzu erabili beste konpania bateko SIM batekin. Adibidez, lagun batekin mendira zoaz eta zure lagunaren telefonoa bateria gabe geratzen da. Zure laguna dei baten zai dago, eta gustora utziko zenioke zure terminala, berak bere SIM txartela zure terminalean sartu eta bere linea martxan izateko. Ba zure laguna beste konpainia bateko bezeroa baldin bada, ezin izango du zure terminala erabili, zure terminala ez bait da librea, eman dizun konpainara lotuta dagoelako.

18 hilabeteko konpromisoa bukatzen denean, oso garrantzitsua da terminala liberatzea (operadorara deituz), horrela librea izanik, edozein operadorako SIM txartelekin erabili ahal izango duzu.

Operadorak

Ez dakit sailkapen zuzena izango den, baina nik hiru multzotan sailkatzen ditut operadorak:
  • Betikoak: Movistar, Vodafone, Orange: Sare propioa dute, eta normalean beraien tarifak ez dira merkeenak izaten. Normalean, telefono bat prezio berezian eskaintzen dizute, eta 18 hilabetez lotzen zaituzte
  • Birtualak (OMV): Hauek ez dute beraien sare propioa, besteen sarea erabiltzen dute egin dituzten akordioak erabiliz, eta nahiko prezio onak izaten dituzte. Ez dizute telefonoak hain prezio onean ematen, eta ez zaituzte lotzen: nahi duzunean alde egin dezakezu (adibidez eskaintza hobeago bat aurkitzen badezu).
  • Tartekoak: Bi kasu jarriko ditut hemen:
  • Yoigo: izatez, bere sarea duen operadora bat da, lehenengo multzoan egon beharko litzateke, baina tartean kokatzen det alde batetik, batzuetan besteen sarea erabiltzen duelako (Movistar), eta bestetik prezio hobeagoak dituelako. Hau izan da orain arte nire aukera.
  • Euskaltel: Vodafone-ren sarea erabiltzen du, beraz birtualen multzoan kokatuko genuke, baina hauek terminalak prezio berezian ematen dizute eta urte ta erdiz lotzen zaituzte, gainera prezioak garesti xamarrak dira.

Mugitu mugitu eta mugitu

Tarifen konparaketan hasi aurretik, mezu hau luzatu nahi dizuet: mugitu !!  agian ez zara beste operadora batera mugiko, baina estutu itzazu, eskatu tarifa hobeagoak, deskontu bereziak,terminal hobeago bat, ...., kontutan izan ezer eskatzen ez badezu berdin kobratuko dizutela. Aldiz, eskatzen badezu, seguru zerbait lortuko duzula.

Hemen azalduko ditudan datuak ikusirik zure zenbakia beste enpresa batera eramatea erabakitzen badezu (erderaz portabilidad moduan ezagutzen dena), lehendabizi gaur egun duzun terminala liberatu, horrela etorkizunean erabiltzeko aukera izango duzu.

Deien konparaketa

Orain operadora desberdinen tarifak alderatuko ditugu. Hau nahiko zaila izan daiteke, operadora bakoitzak tarifa desberdin asko dituelako. Nik datuak ateratzeko, baldintza hauek betetzen dituztenak aztertu ditut:
  • Interneten publikatuta dauden datuak hartu ditut kontuan
  • Tarifak: edozein operadorara (berdin dio mugikor batera edo finko batera) egiten diren deiak tarifa berdinean kobratzen duten tarifak.
  • Ordutegia: edozein ordutan egiten diren deiak, berdin dio goizez edo arratsaldez, astegunetan edo asteburuan, tarifa berdina dituzten eskaintzak hartu ditut kontutan.
  • Kontratuetako tarifak bakarrik hartu ditut. Txarteleko mugikorrak askoz ere tarifa altuagoak izaten dituzte, beraz tarifa hoberenak kontratuetako tarifak direnez, horiek hartu ditut kontuan.

Bataz bezteko iraupena: Operadora batzuek tarifa berezi batzuk izaten dituzte dei luzeak egiten dituzten bezeroentzat: minutu bat ordaindu eta 90 minutuz hitz egin. Tarifa hauek itxuraz politak dira, baina kontuz, kontutan izan dei gehienak minutu ta erditik beherakoak direla, beraz honelako tarifa bat hartu aurretik, begiratu ezazu zure faktura eta ondo aztertu ea zuk horrelako dei luzeak egiten dituzun ala ez.

Taula honetan datu hauek jarri ditut:
  • Enpresa bakoitzak eskaintzen digun tarifa konkretua
  • Tarifa honekin deia ezartzeagatik kobratzen digutena
  • Tarifa honekin minutu bakoitzeko kobratzen digutena
  • Tarifa honekin zein den hilean egin beharreko gutxieneko gastua
  • Tarifa hau kontratatzerakoan operadorak telefono bat doan ematen digun ala ez
  • Tarifa hau kontratatzeagatik ea 18 hilabeteko kopromesua bete behar ote degun operadora honekin.

Kolore desberdinez ere margotu det taula hau:
  • Gorriz: nire ustez, tarifa oso garestiak dira eta nik behintzat horietatik alde egingo nuke ahal bezain laister.
  • Laranjaz: Tartean daude, ez dira garestienak, baina badaude hobeagoak
  • Berdez: Dudarik gabe hoberenak dira, faktura murrizten lagunduko digute.

Ez ditut datu guztiak errepasatuko, baina komentario batzuk jarriko ditut.

  • Vodafone eta Movistar-en burruka operadora birtualei aurre egiteko: Enpresa handi hauek orain dela gutxi birtualei aurre egiteko Movistar Contrato Unico eta Vodafone Diminuto tarifak atera dituzte. Tarifa hauek beraien eskaintzako merkeenak dira, baina ez dizute telefonorik oparitzen. Birtualak egiten duten berdina egiten dute, baina prezio garestiagoak dituzte, eta hilean gutxieneko kontsumoa mantentzen dute. Movistar-en kasuan gainera, Yoigo-ra egiten diren deiak garestiago kobratzen dituzte.

  • Euskaltelen kasua ere harrigarria da, oso prezio garestiak ditu besteenakin alderatuz. Merkeenean, minutua 0,24€ kobratzen du eta hilean gutxienez 6€ gastatu behar ditugu. Hor ditugu beste eskaintza asko hilean gutxienekorik ez dituztenak, eta minutua 0,06€ – 0,08€ kobratzen digutenak. Euskaltelen tarifa onenean minutua 0,14€koa da, baina hortarako hilean gutxienez 50€ gastatu behar ditugu. Taulan dauden datuak ikusirik, esango nuke Euskaltelen eskaintzak merkatutik kanpo daudela.

Yoigo (movistar-en sarea erabiltzen du) eta Simyo (Orange-ko sarea erabiltzen du) nahiko ondo kotatuta daude, baina nire ustez hoberenak Eroski Movil eta Pepephone dira (biak Vodafone-ko sarea erabiltzen dute). Biak dute tarifa bat non 0,15€ kobratzen digute deia ezartzeagatik, eta gero minutu bakoitza 0,06€tan tarifikatzen dute, eta hasiera baten begia tarifa horietara joaten da, baina nire ustez, hainbat kalkulu atera ondoren, tarifa hoberenak deia ezartzeagatik 0,00€ kobratzen digutenak dira, batez ere kontutan izanik dei gehienak 90 segundutik beherakoak direla. Eta bi hauetatik, niretzat hoberena Pepephone Tarifa Movilonia izenekoa da. Ikus dezagun tarifa honen ezaugarriak:
  • Deia ezartzeagatik: 0,00 €
  • Hasierako hiru minutu eta erdiak (210 segundurarte): 0,13€ minutuko
  • Deia 210 segundutik gora luzatzen bada hortik aurrera automatikoki 0,07€ minutuko tarifikatzen dira hortik aurrera hitz egiten diren segunduak.

Ikusten den moduan Eroski Contrato Sin baino hobeto ateratzen da, alde batetik merkeago da, eta bestetik dei luzeetan (210 segundoetatik aurrera) askoz merkeagoa delako.

Hau hobeto ulertzeko, ondoren gure etxeko mugikor baten otsaileko faktura erakutsiko dizuet. Telefono honek Pepephone tarifa Movilonia dauka. Faktura hau zuen mugikorreko fakturarekin alderatzea eskatzen dizuet, eta animatzen bazarete, alderatu itzazue nik markatu dizkizuedan deiak antzerako iraupena duten zuen deiekin, eta alderatu guri kobratu digutena eta zuei kobratu dizutena, ea alderik dagoen.



Nik kalkuluak atera ditut, eta hau da otsaileko faktura konkretu horretan beste operadoren tarifekin alderatuz aurreztu dudan dirua.
  • Goi aldean ikusten duzue otsaileko fakturan nik ordaindu dudana: 6,17€
  • Beste tarifa batekin egon izan banintz ordainduko nukeena jartzen det, eta kenketa eginez zenbat aurreztu dudan, eurotan eta ehunekoan.


Adibidez, Euskatel Unika 6 tarifarekin alderatuz, ikusten degu otsailean egindako dei guzti horiek egiteagatik euskaltelek 18,16€ kobratuko zizkidala, beraz tarifa horrekiko izan dudan aurrezpena 11,99€koa izan da, %66.02a.


Doctor.sim web gunea

Esan behar da pertsona bakoitza desberdina den moduan, pertsona bakoitzak telefonoa era desberdin baten erabiltzen duela. Batzuk egun osoan SMSak bidaltzen egoten dira, beste batzuk dei oso luzeak egiten dizute, ..., beraz pertsona bakoitzak profil bat du eta oso zaila da konparaketak egitea. Batentzako ona dena, beste batentzako agian ez da hain ona.

Puntu honetan, Doctorsim.com webgunea guri laguntzera dator. Doako zerbitzu bat da, bertan kontu bat zabaldu, eta zure faktura elektronikoa igotzen badezu, automatikoki azterketa bat egingo du eta zure kontsumoaren arabera, gehien komeni zaizun operadora eta tarifa zein den esango dizu.

Nik zerbitzu hau probatu det, eta flipantea da, benetan. Oso erraza da, web gunean nola erabili behar duzun azaltzen dizute, eta arazo edo zalantzaren bat izan ezkero, posta elektronikoz nahiko azkar erantzuten dizute.

Bukatzeko, hauek dira nire aholkuak:
  • Gastatu 20 minutu eta Doctorsim.com webgunean zure faktura aztertu, zuretzako eskaintzarik interesgarriena zein den jakiteko.
  • Kontatu dizudana eta gero nik neure buruarentzat aukeratu dudan tarifa nahi badezu, hemendik kontratatu dezakezu. Ez ahaztu, gaur egun zerbitzua ematen dizun operadora laga aurretik, telefonoa liberatu.
Zure zenbakia ez duzu galtzen, operadora batetik bestera joateko prozesua (erderaz portabilidad deitzen dena) operadora berriak egingo du, beraz zure betiko zenbakia mantendu dezakezu.

Egia esan Pepephonek izena ez dauka oso serioa, baina atzetik enpresa handiak dituzte, eta gainera beraien dendan telefono libreak (normalak) prezio totorean dituze.

Gipuzkoako museoen webgunea ikusgai dago