2010/04/30

"Nabigazio Akta", Interneten erosterakoan ziur sentitzeko agiria

Interneten erostea geroz eta gehiago hedatzen ari den ohitura bat da, baina webgune batean datu pertsonalak eta bankukoak uztea ez da oraindik guztiz fidagarria erabiltzaile batzuentzat. ColorIURIS enpresak eta Zaragozako Unibertsitateak Nabigazio Akta izeneko sistema berri bat garatu dute. Zerbitzu horrek erabiltzaileak bere ordenagailuan egiten duen jardueraren erregistro bat egiten du; prozesu lokalen eta Internetekoen erregistroa, hain zuzen ere. Zerbitzu berria aste honetan bertan aurkeztuko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario