2010/06/30

Google Facebook propioa prestatzen ari da

"Google me", hori da ustezko sare sozialak izango lukeen izena, hori esan du Kevin Rose Diggeko presidenteak Twitterren egindako "tweet" batean. Izan ere, Rosek GoogleFacebook bezalako sare sozial bat sortzeko lanean ari zela adierazi zuen. Gainera , Adam D'Angelo Facebookeko teknologia zuzendari ohiak baieztatu egin du berria.

Rock-metal talde indartsuenak, 'Guitar Hero: Warriors of Rock' jokoan

The Cure, Jane's Addiction, Muse, Foo Fighters, Stone Temple Pilots, Rolling Stones, The Hives, Linkin Park, Offspring, Rammstein eta Slipknot entzungo ditugu, besteak beste, bideo-joko ezagunean.Udazkenean helduko zaigu Guitar Hero: Warrios of Rock bideo-jokoa eta rock eta metal zaleentzat ezinbestekoa izango da, musika talde garrantzitsuak entzungo baititugu bertan. Jokoaren istorioa Kisseko Gene Simmonsen ahotsak gidatuko du. Kantuei dagokienez, hauexek entzun ahal izango ditugu:

AFI: "Dancing Through Sunday"
Anthrax: "Indians"
Avenged Sevenfold: "Bat Country"
Black Sabbath: "Children Of The Grave"
Buzzcocks: "What Do I Get?"
Children Of Bodom: "If You Want Peace… Prepare For War"
The Cure: "Fascination Street"
Def Leppard: "Pour Some Sugar On Me" (Live)
Dethklok: "Bloodlines"
Dire Straits: "Money For Nothing"
DragonForce: "Fury Of The Storm"
Drowning Pool: "Bodies"
Fall Out Boy: "Dance, Dance"
Foo Fighters: "No Way Back"
Foreigner: "Feels Like The First Time"
The Hives: "Tick Tick Boom"
Jane's Addiction: "Been Caught Stealing"
Jethro Tull: "Aqualung"
Kiss: "Love Gun"
Linkin Park: "Bleed It Out"
Megadeth: "Sudden Death"
Metallica & Ozzy Osbourne: "Paranoid" (Live)
Muse: "Uprising"
My Chemical Romance: "I'm Not Okay (I Promise)"
Night Ranger: "(You Can Still) Rock In America"
Nine Inch Nails: "Wish"
The Offspring: "Self Esteem"
Queen: "Bohemian Rhapsody"
Rammstein: "Waidmanns Heil"
The Rolling Stones: "Stray Cat Blues"
Silversun Pickups: "There's No Secrets This Year"
Slayer: "Chemical Warfare"
Slipknot: Psychosocial"
Stone Temple Pilots: "Interstate Love Song"
ZZ Top: "Sharp Dressed Man" (Live)

2010/06/29

Google Me, Google Facebook propioa prestatzen ari da

Adam D'Angelo Facebookeko teknologia zuzendari ohiak Kevin Rosek atzo Twitterren sortu zuen zurrumurrua konfirmatu du.

Kevin Rose Diggeko presidenteak atzo Twitterren egindako "tweet" batek zurrumurru mordoa eragin zuen Interneten. Izan ere, Rosek Google Facebook bezalako sare sozial bat sortzeko lanean ari zela adierazi zuen. Gaur berriz, Adam D'Angelo Facebookeko teknologia zuzendari ohiak baieztatu du atzo aireratu zuten berria. D'Angelok Mark Zuckerbergekin lan egin zuen eta "Google Me", hori da ustezko sare sozialak izango lukeen izena, "benetako proiektua" dela esan du.

D'Angeloren ustez, Eric Schnidten konpainian "Buzz nahikoa ez zela eta sare sozial osatuago bat behar zutela konturatu ziren". Gainera, Googlerentzat "lehentasun handiko proiektua" dela azpimarratu du.

Hala ere, Facebookeko zuzendari ohiak adierazpen gehiago egin ditu. D'Angelok esan duenez, Googlek "Facebooken hazierak behera egingo" zuela uste zuen eta "beraiengan eragin handirik izango ez zuela" espero zuten. Baina ez da horrela gertatu eta "ikaratuta daude".

Buzz ez da Facebooki aurre egiteko gai izan.

2010/06/25

YouTube, vuvuzela soinuarekin

Zure abeslaririk gustukoena edo politikari baten adierazpenak Hegoafrikako Munduko Txapelketako vuvuzelen soinuarekin entzun nahi al duzu?

YouTube, orain 'vuvuzela' soinuarekin

Interneteko portalak bideoak Hegoafrikako Munduko Txapelketako protagonista bihurtu den soinuarekin ikusteko aukera eskaintzen du.

Zure abeslaririk gustukoena edo politikari baten adierazpenak Hegoafrikako Munduko Txapelketako vuvuzelen soinuarekin entzun nahi al duzu?

Orain YouTubek aukera hori eskaintzen dizu. Interneteko portalak baloi itsura duen botoi bat gehitu du bideoen ondoan eta hori sakatuz gero, bideoaren audioari "vuvuzelen" zarata gehitzen zaio.

Emaitza nahiko barregarria izan daiteke, batez ere politikari garrantzitsu baten hitzak plastikozko tronpetaren zaratak isiltzen baditu.

Ron Carter baxu jotzaileak jasoko du aurten Donostiako Jazzaldiaren saria. Aurretik iragarritakoez gainera, 'kontzertu sekretuak' izango dira, soilik Interneteko sare sozialetan iragarriak

2010/06/24

Appleren iPhone4 kaleratu eta ordu gutxitara agortu da, Japonian

Apple teknologia konpainiak gaur kaleratu du iPhone telefonaren laugarren bertsioa. Hasieratik salmenta errekorrak haustea espero zuten eta horrela gertatu da Japonian, izan ere, aparatu berria kaleratu eta ordu gutxitara ale guztiak agortu dira. Hala ere, iPhone4 berria AEBetan, Alemanian eta Frantzian ere salgai jarri du Applek eta 16 GBeko tamainakoak 199 dolar eta 32 GBekoak 299 dolar balio dute. Aparatua irailean iritsiko da Espainiara eta Applek irailean beste 88 herrialdeetara iristea espero du.

Erakutsi zientzia eta teknologiarekiko grina eta bidali zure bideoa!

Donostia International Physics Center-en (DIPC) 10. urteurrena dela eta, zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa bat antolatu dute, Elhuyar Fundazioarekin batera.

Bideo lehiaketan parte hartzeko ez dago profesionala izan beharrik. Zientziarekiko grina edo teknologia gaiak gogoko izanda, bideo kamera eskuan hartu eta, bakarrik eta lagun artean, bideo bat egitea proposatzen dizute.

Gaia guztiz librea da: norberaren ikerketak, eztabaidak, bitxikeriak, oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko teknologiak, esperimentuak... Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egindako bideoak onartuko dira eta bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izan behar dute.

Urriaren 15ean amaitzen da parte-hartzeko epea. Hiru sari hauetako bat zurea izan daiteke:

1. saria: 3.000 euro
2. saria: 2.000 euro
3. saria: 1.000 euro

Lehiaketan izena emateko, beste bideo batzuk ikusteko edo lehiaketari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu onzientzia.tv webgunean.



Appleren iPhone4 kaleratu eta ordu gutxitara agortu da, Japonian

Aparatu berria uztailean iritsiko da Espainiara eta konpainia teknologikoak irailean 88 herrialdeetara iritsi nahi du.

Apple teknologia konpainiak gaur kaleratu du iPhone telefonaren laugarren bertsioa. Hasieratik salmenta errekorrak haustea espero zuten eta horrela gertatu da Japonian, izan ere, aparatu berria kaleratu eta ordu gutxitara ale guztiak agortu dira. Hala ere, iPhone4 berria AEBetan, Alemanian eta Frantzian ere salgai jarri du Applek eta 16 GBeko tamainakoak 199 dolar eta 32 GBekoak 299 dolar balio dute. Aparatua irailean iritsiko da Espainiara eta Applek irailean beste 88 herrialdeetara iristea espero du.

Teknologia gustuko dutenek eta batez ere Appleren jarraitzaileak direnek Japoniako Appleren denda nagusia eta Softbank Corpen dendak inbaditu zituzten atzo iPhone berria eskuratzeko. Bertsio berria, iPhone4, finagoa da eta bideokonferentziak egiteko gaitasuna duen kamera bat du.

iPhonek arrakasta handia izan du 2007an lehen aldiz merkaturatu zutenetik. Ondorioz, gainera, Apple sakelako telefono ekoizle nagusietakoa bihurtu da.

Nolanahi ere, gero eta lehiakide gehiago ditu, Motorola eta HTC konpainien telefonoak, kasu.

iPhone berriak bideoz hitz egitea ahalbidetzen du WiFi bidez, eta sentsore berezi bat dauka jokoak hobetzeko.

Appleren iPad merkaturatu eta hilabetera inguru kaleratu dute iPhone 4.

iPhone berria eskuratzeko AEBetan egin dituzten ilarak. Argazkia: EFE

2010/06/23

14 urtetik beherakoen ia 35.000 profil ezabatu ditu Tuentik

"Profil susmagarriak" dituzten erabiltzaileei mezu bat bidaltzen die sareak, beraien NAN edo pasaportea 92 ordutan aurkeztea eskatuz eta horiek erantzun ezean, Tuentik beraien profila ezabatzen du.

Espainiako Datuen Babeserako Agentziarekin bildu ostean, 14 urtetik beherakoak bilatzen jarraitzen du Tuentik. Urteko bost hilabeteetan, ia 35.000 adingabeen profilak ezabatu dituzte, sare sozialaren bozeramaile batek Portaltic webguneari baieztatu dionez.

14 urtetik beherakoen "garbiketa prozesua" abiatu zuen Tuentik apirilean. Orduan, "profil susmagarriak" zituzten erabiltzaileei eskakizun bat bidaltzen zien sareak. Horretan, beraien NAN edo pasaportea 92 ordutan aurkeztea eskatzen zieten eta erantzun ezean, beraien profila ezabatu egiten zuten.

Herriaren Defendatzailearen txostena

Enrique Mugica Herriaren Defendatzaileak 2009ko txostena aurkeztu zuen iragan asteartean. Horren arabera, Tuentik iaz hiru egunez egin zituen "milaka" eskakizunetatik, hamar erabiltzaileetako bederatzik ez zuten mezua erantzun.

Sare sozialek herrialde jakin baten mugak "gainditzen" dituztenez, EBean dokumentu komun bat egitearen alde dago Mugica.

Herriaren defendatzaileak aurkeztutako txostenean, sare sozialetako "kontrol falta" salatzen zen.



Herriaren defendatzailearen 2009ko txostenean, sare sozialetako

2010/06/22

Messenger zerbitzuaren bertsio ofiziala iPhonen eta iPaden erabilgarri

Windows Live Messenger berehalako mezularitza zerbitzuaren bertsio ofiziala Appleren sistema eragilera iritsi da eta, beraz, aurrerantzean iPhonean, iPod Touchean eta iPadean erabili ahal izango da.

Estatuko ordenagailuen erdiek baino gehiagok birusa dute

"HaztePre" kanpaina aurkeztu dute gaur Bilbon, sarearen erabilera segurua sustatzeko.

Luis Corrons Panda Security ordenagailuen segurtasunerako euskal konpainiaren laborategiko zuzendari teknikoak esan du Interneten ibiltzerakoan "zentzudun" jokatu behar dela, "bizitza errealean bezala".

Corronsek "Haztepre" kanpainaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok. Zibersegurtasunaren Aholkularitza Batzorde Nazionalak (CNCCS), Komunikazioaren eta Informazioaren Teknologien Institutuarekin (INTECO) eta Internauten Segurtasunaren Bulegoarekin (OSI) batera martxan jarritako ekimena aurkeztu dute.

Juan Carlos Rodriguez S21sec enpresa donostiarreko arduraduna alboan zuela Corronsek adierazi duenez, Espainiako Estatua zortzigarrena da mundu mailan birusak dituzten ordenagailu kopuruari dagokionez (% 56,03), eta bosgarrena zabor-postari eta phising-ari (banketxeetako datuak lapurtzeko trikimailua) dagokionean.

EAEn, Internet erabiltzaileen % 96k dute birusen kontrako programaren bat. Dena dela, % 76k bizi izan dute birusen mehatxua. Izan ere, Rodriguezek esan du "ez dela nahikoa" antibirus bat instalatuta edukitzea.

Estatuko ordenagailuen erdiak baino gehiagok birusa dute. Argazkia: EITB

Estatuko ordenagailuen erdiak baino gehiagok birusa dute

"HaztePre" kanpaina aurkeztu dute gaur Bilbon, sarearen erabilera segurua sustatzeko.

Luis Corrons Panda Security ordenagailuen segurtasunerako euskal konpainiaren laborategiko zuzendari teknikoak esan du Interneten ibiltzerakoan "zentzudun" jokatu behar dela, "bizitza errealean bezala".

Corronsek "Haztepre" kanpainaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok. Zibersegurtasunaren Aholkularitza Batzorde Nazionalak (CNCCS), Komunikazioaren eta Informazioaren Teknologien Institutuarekin (INTECO) eta Internauten Segurtasunaren Bulegoarekin (OSI) batera martxan jarritako ekimena aurkeztu dute.

Juan Carlos Rodriguez S21sec enpresa donostiarreko arduraduna alboan zuela Corronsek adierazi duenez, Espainiako Estatua zortzigarrena da mundu mailan birusak dituzten ordenagailu kopuruari dagokionez (% 56,03), eta bosgarrena zabor-postari eta phising-ari (banketxeetako datuak lapurtzeko trikimailua) dagokionean.

EAEn, Internet erabiltzaileen % 96k dute birusen kontrako programaren bat. Dena dela, % 76k bizi izan dute birusen mehatxua. Izan ere, Rodriguezek esan du "ez dela nahikoa" antibirus bat instalatuta edukitzea.

Estatuko ordenagailuen erdiak baino gehiagok birusa dute. Argazkia: EITB

Estatuko ordenagailuen erdiak baino gehiagok birusa dute

"HaztePre" kanpaina aurkeztu dute gaur Bilbon, sarearen erabilera segurua sustatzeko.

Getty agentziak Flickr portaleko erabiltzaileen argazkiak hartuko ditu

Akordioan parte hartu duten enpresek ez dute argazkiengatik eskatuko duten kopurua zehaztu, baina tarifa, normalean, 150 eta 250 dolar bitartekoa da.

Getty Images agentziak, argazkiak eta bideoak saltzen dituen munduko enpresarik handienak, Flickr portaleko erabiltzaileei ateak ireki dizkie egindako argazkiekin etekinak lortu ditzaten.

Gettyk eta Fickr-ek ez dute merkaturako dituzten argazkiengatik zenbat ordainduko den adierazi eta kasuaren araberakoa izango dela esan dute. Hala ere, normalean, sektore honetan ordaintzen den tarifa 10 eta 250 dolar artekoa da.

Akordio berri honek duela urtebete Gettyk eta Flickr-ek sinatu zuten beste bat zabaldu du. Aurreko hitzarmen horri esker, Gettyk profesionales eta semiprofesionalen irudiekin osatu zuen bere artxiboa.

Getty agentziak Flickr portaleko erabiltzaileen argazkiak hartuko ditu

Akordioan parte hartu duten enpresek ez dute argazkiengatik eskatuko duten kopurua zehaztu, baina tarifa, normalean, 150 eta 250 dolar bitartekoa da.

Erraldoi Konpartsaren webgunea berritua

2010/06/21

3Dko munduko lehen bideo-kamera atera dute

Hiru dimentsiotako teknologia modan dago eta gero eta produktu gehiago kaleratzen ari dira. Oraingo honetan, Hammacher etxe estatubatuarrak 3Dko munduko lehen bideo-kamera merkaturatu du.

Messenger zerbitzuaren bertsio ofiziala iPhonera eta iPadera heldu da

Mezularitza zerbitzu honek ordenagailurako duen bertsioaren oso antzekoa da hau. Aplikazioa doan jaitsi daiteke.

Windows Live Messenger berehalako mezularitza zerbitzuaren bertsio ofiziala Appleren sistema eragilera iritsi da eta, beraz, aurrerantzean iPhonean, iPod Touchean eta iPadean erabili ahal izango da.

Funtzionamendua Messengerraren ordenagailuko bertsioaren oso antzekoa da, baina, pantaila ukigarri batetara egokituta dago.

Aplikazioa doan jaitsi daiteke eta Windows Liveko, Facebookeko eta MySpaceko lagunei iruzkinak egin nahiz beraien argazkiak komentatzeko balio du. Gainera, Windows Live Messengerreko txat zerbitzua Microsofteko zerbitzuko lagunekin nahiz Yahookoekin konpartitu daiteke.

Messenger zerbitzuaren bertsio ofiziala iPhonera eta iPadera heldu da

Mezularitza zerbitzu honek ordenagailurako duen bertsioaren oso antzekoa da hau. Aplikazioa doan jaitsi daiteke.

Hammacher etxeak 3Dko munduko lehen bideo-kamera atera du

3Dtan grabatutako irudiak betaurreko berezirik gabe kameraren pantailan ikusi daitezke aparatu berri honetan.

Hiru dimentsiotako teknologia modan dago eta geroz eta produktu gehiago kaleratzen ari dira. Oraingo honetan, Hammacher etxe estatubatuarrak 3Dko munduko lehen bideo-kamera merkaturatu du.

Aparatuak 3Dtan grabatutako irudiak betaurreko berezirik gabe kameraren pantailan ikusteko aukera ematen du. SDak 4 GB ditu eta kamerak 600 dolar balio du. Gainera, 3Dko lau ordu grabatzeko eta 2000 irudi ateratzeko gaitasuna du.

Hala ere, bideoaren kalitatea ez da oso ona, izan ere, 3 Mpko sentsorea duten bi lenterekin lan egiten du kamerak. Bideoak 640 x 480 bereizmenarekin grabatzen ditu eta AVI formatuan gordetzen ditu.

Horrez gain, kamerak 2D irudiekin lan egiteko gaitasuna du. Berriz kargatzeko bateria 6 ordu kargatuz gero, bi orduz erabili daiteke.

Hammacherren 3Dko bideo-kamera berria. Argazkia: Hammacher.com

Hammacher etxeak 3Dko munduko lehen bideo-kamera atera du

3Dtan grabatutako irudiak betaurreko berezirik gabe kameraren pantailan ikusi daitezke aparatu berri honetan.

2010/06/20

Txinak blogen % 95 zentsuratzen ditu, Ekialdeko aditu baten esanetan

Berkman Zentruko ikerlanen arabera, egunean blogariek egiten dituzten komentarioen zifra erreala 72,6 milioi izan beharko lirateke Txinan, eta ez hiru milioi.

Isaac Mao Xianghui Interneteko aditu eta 'blogari' ezagunak kalkulatzen duenez, erregimen txinatarrak egunean Estatu txinatarrean argitaratzen diren 220 milioi 'blog'en edukien % 95 ezabatu egiten ditu.

Maok iragan den asteartean Estatu Kontseiluak argitaratutako datuak hartzen ditu oinarri. Datu horien arabera, 400 milioi txinatar internauten % 66k egunean 3 milioi mezu uzten ditu 'blog' edo antzeko foroetan.

'Blogari' aktibo batek bi eguneko iruzkin bat idazten du, hortaz, zifra erreala 72,6 milioi izan beharko lirateke eta ez hiru milioi, Gobernuak erakusten duenez. "Datuen desberdintasunak adierazten duenez, idazten diren iruzkinen % 95 ezabatu egiten dira erregimenaren zentsura prozesuan" azaldu du Maok. Adierazpenokin, Maok erregimenak planetako Interneteko merkaturik handienaren adierazpen askatasunari mugak jartzeko duen lehiari erreferentzia egin dio.

Txinako Sarea munduko zentsuratuenetarikoa da, 'Youtube' bideo zerbitzarira edo 'Tuenti eta Facebook' bezalako sare sozialetarako zerbitzarietarako sarbidea debekatzen duelako.

Txinak blogen % 95 zentsuratzen ditu, Ekialdeko aditu baten esanetan

Berkman Zentruko ikerlanen arabera, egunean blogariek egiten dituzten komentarioen zifra erreala 72,6 milioi izan beharko lirateke Txinan, eta ez hiru milioi.

2010/06/19

Nerabeen heren bat harremanetan jartzen da ezezagunekin Interneten

Bilbotar gazteak gehien arriskatzen direnen rankingaren bigarren postuan kokatzen dira.

Guztira nerabeen heren bat ezezagunekin jartzen da kontaktuan Internet bidez, bereziki sare sozialetan eta bat-bateko mezularitza programetan, Panda Security euskal segurtasun informatikoaren konpainiak garatutako txostenean adierazten denez.

Pandak bigarren ikerlan bat garatu du gazteek Interneten duten segurtasun mailari buruzkoa, 2010. urteko urtarrila eta maiatzean burututako hainbat inkesten bidez, 8 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten 2.510 bat gurasori eta 10 eta 20 urte bitarteko 2.000 gazteri galdetuta.

Datuen arabera, gazteentzako mehatxurik handiena pertsona ezezagunekiko harremana da, birusen eta informazioaren galeraren aurretik. Hala ere, galdetutako gazteen % 83 seguru sentitzen da sarean. Dena den, nerabeen heren batek ezezagunen laguntasun gonbidapenak onartzen ditu batez ere Tuenti eta Facebook sare sozialen bidez eta bat-bateko mezularitzako programen bidez; txata.

Hirika, Bartzelonako gazteak dira euren burua gehien arriskatzen dutenak eta haien atzetik bilbotar nerabeak, Madrilgoak eta Sevillakoak. Valentziakoak, aldiz, arduratsuenak dira Panda Securityk burututako ikerlanaren arabera. Neskak, mutilak baino puntu bat ausartagoak dira ezezagunen gonbidapenak onartzerako orduan.

Nerabeen heren bat ezezagunekin jartzen da harremanetan Internet bidez

Nerabeen heren bat harremanetan jartzen da ezezagunekin Interneten

Bilbotar gazteak gehien arriskatzen direnen rankingaren bigarren postuan kokatzen dira.

2010/06/18

Sagu ikusezin berria aurkeztu dute

Etorkizuneko sagua sagu ikusezina da, eta "Tom & Jerry" marrazki bizidunetako telesailaren kapituluetako batekin aurkeztu du berri du Massachussetseko Teknologia Institutuak (MIT).Webcam batek zure eskuaren mugimenduak jasotzen ditu.

BPren petrolio orbanak Bilbotik Burdeosera hatuko luke

Horrelakoa izango litzateke orbana petrolio-dorrea Sangotxan (Nafarroa) egongo balitz, ifitwasmyhome.com isuriaren eragina baretzeko laguntza bultzatzen duen web gunearen aplikazio baten arabera.

BPren petrolio-dorrearen leherketak eragindako orbanak Bilbotik Burdeosera hartuko luke, erdigunea Sangotxan (Nafarroa) egongo balitz.

ifitwasmyhome.com web guneak aplikazio bat garatu du ezagutzeko zelakoa izango litzateke orbana, bizilekuaren arabera. Web hori mugitu dutenen asmoa laguntza ematea da, AEBek izan duten hondamendi ekologikorik handienaren aurrean.

Orbanaren tamaina egunero gutxienez behin eguneratzen dute; gainera, hondamendia geldiarazteko ideiak proposatzera, diru-laguntzak ematera eta boluntario izatera animatzen dute, besteak beste.

Orbanaren irudia Sangotxan sortuko balitz. Irudia: ifitwasmyhome.com

BPren petrolio orbanak Bilbotik Burdeosera hatuko luke

Horrelakoa izango litzateke orbana petrolio-dorrea Sangotxan (Nafarroa) egongo balitz, ifitwasmyhome.com isuriaren eragina baretzeko laguntza bultzatzen duen web gunearen aplikazio baten arabera.

Etorkizuneko sagua ikusezina da

Massachussetseko Institutu Teknologikoak infragorrien bitartez erabiltzailearen hatzen mugimenduak jaso eta interpretatu egiten ditu.

"Tom & Jerry" marrazki bizidunetako telesailaren kapituluetako batekin aurkeztu du Massachussetseko Teknologia Institutuak (MIT) etorkizuneko sagua: sagu ikusezina. Mouseless sagu berriak webcam bati esker zure eskuaren mugimenduak jasotzen ditu.

Infragorrien laser batek zure eskua argiztatzen du eta ordenagailuaren ondoan dagoen mahaiaren gainean plano bat sortzen du. Horrela, zure hatzek mahai gainean egiten dituzten mugimendu guztiak jaso eta interpretatuko ditu saguak.

MITeko langilea den Pranav Mistry da aparatu sinple baina harrigarri honen sortzailea. Ordenagailu eramangarrietan edo mahai gainekoetan jartzea ezin daiteke oso konplikatua izan, bideoan erakusten dutenak 20 dolar bakarrik balio baititu. Hala ere, oraindik mahai bat ez den beste leku batzuetan nola arituko den konprobatu behar dute oraindik.


Sagu ikusezinaren erakustaldiaren irudia. Argazkia: MIT

Etorkizuneko sagua ikusezina da

Massachussetseko Institutu Teknologikoak infragorrien bitartez erabiltzailearen hatzen mugimenduak jaso eta interpretatu egiten ditu.

2010/06/17

Nintendo 3DS, Nintendoren kontsola berria

Nintendo konpainiak Nintendo 3DS berria aurkeztu du Los Angelesen. Kontsola eramangarriak hiru dimentsiotako irudiak ditu eta horiek betaurreko berezirik gabe ikusi daitezke.

YouTubek bideoak editatzeko doako tresna kaleratu du

Aplikazio berria sisteman integratuta dago erabiltzaileari bideoak aldatzeko eta konbinatzeko aukera eskaintzen dio.

Interneteko YouTube portalak bideoak editatzeko doako tresna berri bat kaleratu du. Youtubek bere blogean adierazi duenez. sistema berriak bideoak aldatzeko eta bat baino gehiago konbinatzeko aukera eskainiko du.

Funtzionaltasun basikoa duen erreminta bat da, baina edizio lan errazetarako erabilgarria izango da, izan ere, orain arte webarena ez zen softwarea eraili behar zen.

Edizio prozesuan sortutako bideoak erabiltzailearen kolekzioan sartuko dira ekoizpen berri bat bezala eta YouTubera zuzenean igotako bideoen ezaugarriak izango dituzte.

YouTuberen software hau erabiltzaileek portalera igotako ikus-entzunezko materialekin bakarrik funtzionatuko du eta ezingo ditu beste pertsona batzuek igotakoak aldatu.

Ikusi azalpen bideoa:
 


YouTubek bideoak editatzeko doako tresna kaleratu du

Aplikazio berria sisteman integratuta dago erabiltzaileari bideoak aldatzeko eta konbinatzeko aukera eskaintzen dio.

2010/06/16

Euskal Encounter BECn izango da uztailaren 22tik aurrera

Parte hartzaileek ohiko banda zabala baino 3.000 aldiz handiagoa den konexio abiaduraz gozatuko dute: 20 Gb/s-ko.

Estatuko informatika party handiena motorrak berotzen ari da jada. Datozen uztailaren 22, 23, 24 eta 25ean milaka ordenagailu eta informatika zale bilduko dituen Euskal Encounter 18 ospatuko da Bilbao Exhibition Centre-en. Bertan 20 Gb/s-ko konexio-abiadura ikaragarriaz disfrutatzeko aukera izango dute partaideek. Abiadura hori Estatuan ospatzen diren antzeko ekitaldietan eskaintzen dutena baino askoz ere handiagoa da, eta ohikoa den banda zabala baino 3.000 aldiz azkarragoa. Aurten, gainera, interes berezia izango du Euskal Encounter-ak, gerturatu nahi duen ororentzat irekiak egongo diren hainbat ekitaldi izango baititu, esaterako hitzaldiak eta Informatika Azoka.

Euskaltek Fundazioak antolatutako eta Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, Bizkaiko Foru Aldundiak, Kutxak, Euskaltelek eta Pro Curve Networking-ek lagundutako Euskal Encounter adin-nagusitasunera iristen da aurten. Izandako ibilbide luze honen adierazgarri argia dira denbora honetan izandako aldaketak. 90ko hamarraldiaren hasieran ez zeuden martxan, oraindik, ez Google ez eta Yahoo ere, eta diskette batean Word artxibo bakarra gorde zitekeen. Orain, berriz, mila film baino gehiago bil ditzakegu Tera bateko diskoan. Garai horietan inork ez zekien zer ziren bideojokoak. Eta duela 18 urte jaio zen, Euskal Encounterrarekin batera, Pentium prozesadorea, 60 Mhz-ko abiadura zuena. Denbora azkar igarotzen bada, teknologiak oraindik azkarrago egiten du aurrera.

Teknologiak izandako aurrerapen honen adierazgarri da, hain justu, uztailaren 22an hasiko den topeketa. 4.096 ordenagailu batera konektatuko dira egun horretan, sare-klabeko 120 kilometro, kable elektrikoko 60 eta zuntz optikoko 10 kilometrori esker. Honela, 15 herrialdetako 6000 parte hartzailek behar duten guztia izango dute lau egunetan zehar teknologia aurreratuenaz gozatzeko.

Ekitaldirako egokituko diren 35.000 metro karratuak –San Mames-eko zelaia baino bost aldiz handiagoa den espazioa- jarduera anitzak bilduko dituzten hiru zonatan banatuko dira. Eremu zentrala Euskal Party-ari eskainiko zaio, eta bertan instalatuko dira ordenagailuak. Festako partaideek eskura izango dituzte arte digitaleko, hardwareko, softwareko eta FIFA 2010: Copa del Mundo, Mario Kart Wii edo Sing Star bezalako jokoen 14 lehiaketa baino gehiago. Era berean, zona horretan 40tik gora ekintza paralelo egingo dira; esaterako, argazkilaritza eta bikoizketa txapelketak eta partaideen antzezpen dohainak, rock gitarrista gisa, neurtzen dituen Air Guitar joko famatua.

Halaber, aurten ere BECen egongo den Blizzard marka bezalako etxeen azken joko eta teknologiak aurkezteko plataforma ere izango da Euskal Party-a.

Bigarren gunean, Gamegune, Bideojokoen Nazioarteko Txapelketa Profesionala jokatuko da. Zortzigarren ediziora iritsiko da aurten eta mundu mailako norgehiagoka famatuenen artean ezartzea lortu du jada. Duela urte gutxi arte pentsaezina zen gaming-eko jokalari eta ekipo profesionalak existitzea, baina errealitatea dira egun herrialde askotan. Interneteko hornitzaileek, hardware-fabrikatzaileek, teknologia-integratzaileek eta enpresari anitzek ekipoak eta torneoak babesten dituzte eta e-sports deituriko bideojoko lehiaketa horien hazkundea bultzatzen dute mundu osoan.

Hirugarren zona da aurtengo berrikuntza eta, bertan, party-ko parte hartzaileei zein publiko orokorrari irekitako Informatika Azoka ezarriko da. Eremu horretan informatikaren sektoreko enpresa askoren produktuak aurkeztuko dira eta, horrez gain, hitzaldiak eta egundo gaiei buruzko erakusketak eta tailerrak eskainiko dira, teknologia interesa duten guztiei gerturatzeko.

Euskal Encounter BECn izango da uztailaren 22tik aurrera

Parte hartzaileek ohiko banda zabala baino 3.000 aldiz handiagoa den konexio abiaduraz gozatuko dute: 20 Gb/s-ko.

Nintendo 3DS berria aurkeztu dute

Aparatuaren goiko pantaila 3Dko irudietarako 3,5 hazbetekoa da eta behekoa, berriz, 2Dko ukipen-pantaila da. Irteera data eta prezioa ez dituzte zehaztu.

Irailaren 15ean helduko da dendetara PlayStation Move

39,95 euroko prezioa izango du eta jokalariak egindako mugimendu guztiak kontrolatzeko gai izango da.

Gailua. Microsoften bi harribitxiak. Xbox 360 berria eta Kinect

Apple etxeak Mcmini berria merkaturatuko du

Webgunea. Bertsozaleen intereserako. 'Gaijartzailea.com'

Cyberducken Google Docs zerbitzuarekiko bateragarritasuna Google Street View zerbitzuan erabiltzaileen argazkiak ere agertzen dira

2010/06/15

“YouTube Play” lehiaketak bide berriak irekiko ditu

YouTubeek arte alorreko antzemate eta onartze "prozesuak demokratizatzearen" aldeko apustua egin du. Gainera, bideo formatua erabiltzen duten "sortzaileei aukerak eskaini" nahi dizkie. Horrela adierazi du Ed Sander portaleko Marketin zuzendariak.

Googlen musika-denda udazkenean iritsiko da ziurrenik

ITunesi lehia zuzena egiteko jarriko du martxan bilatzaile ezagunak sistema berria.

FACUAk internautak 'espiatzeagatik' Google salatu du

WI-FI sareen datuak hartu eta biltzeagatik, Googleek Espainiako araudia eta herritarren intimitatea urratu dituen argitu dezan eskatu dio kontsumitzaileen elkarteak Fiskaltzari.

'YouTube Play' lehiaketa, bideo artea 'demokratizatzearen' alde

Aditu talde batek ikuskatuko ditu aurkeztutako lanak. Sorkuntzak Bilboko, New Yorkeko, Berlineko eta Veneziako Guggenheim museoetan ikusi ahalko dira urriaren 21etik 24ra.

2010/06/14

'Streaming'aren kontsumoa batez beste 6,5 ordutakoa da astean

Telebistetako webguneek joera hau aprobetxatu dute eta erabiltzaileek kateek webguneetan dituzten bideoengatik duten interesa handitu egiten ari dela somatu dute.

Microsoftek Kinect aurkeztu du

Project Natalaren azken emaitza da eta Xboxek edozein adineko jokalari informalak erakartzeko balio izatea nahi dute, orain arte Nintendoren Wii kontsolak izan dituenak, hain zuzen ere.

2010/06/11

Mitra, tutu itxura duen ordenagailua

Aparatu berriak Mitra izena du eta Baghel Kumar Yogesh diseinatzaileak sortu du. Hasiera batean ordenagailu txiki hau Indiako nekazal guneetako egunerakoan laguntzeko sortu dute, izan ere, irakaskuntzarako oso erabilgarria omen da.

Mitra, termo itxura duen ordenagailua

Ordenagailu txiki berri bat da eta tutu forma du. Gainera, bateriak kargatzeko ez du korronte elektrikorik behar.

iPhone 4 aurkeztu du Steve Jobsek, diseinu berri batekin

iPhone berria, iPhone 4, aurkeztu du Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatuak. Telefono berriak diseinu berria du, aurrealdeko kamera eta merkatuko mugikorrik meheena da, 9,3 milimetroko lodiera baitu.

2010/06/10

Googlek Android mugikorrentzako GPS nabigatzailea aurkeztu du

Googlek telefono mugikorrentzat doakoa den aplikazio berria aurkeztu du : GPS nabigatzailea. Google Mapsen oinarrituta, dispositibo hau udazkenetik erabili dezakete estatubatuarrek eta, ondoren, joan den apirilaren 20an, Erresuma Batura eta Irlandara iritsi zen.

Interneteko orduen % 20 sare sozialei dagokie

Estatuko hamar erabiltzaileetatik zortzik sare sozialak senideekin eta lagunekin komunikatzeko edo beraien iritzia azaltzeko erabiltzen dituzte.

iPaden erabiltzaileen 100.000 helbide elektroniko, agerian

Erabiltzaileen informazio pertsonala iPad-aren sarean egondako segurtasun akats baten ondorioz geratu da ikusgai. Helbideen artean, famatu eta politikoen helbideak daude.

2010/06/09

Sam Mendesek zuzendu du Appleren iPhone4 berriaren iragarkia

"FaceTime" izena du iragarkiak eta iPhone4 bat zure bizitzarako "ezinbestekoa" dela pentsatzea eragiten du. Ikusi bideoa.

Wordpress 3.0 RC (Release Candidate) atera dute

Wordpress-en 3. bertsioaren lehenego hautagaia atera dute.

Bertsio honetan Wordpress MU (Multi user )eta Wordpress-ek bat egingo dute besteak beste. Gainera menu nagusia konfiguratu ahal izango da administrazio pantailetik eta lehengo frogen arabera aurreko bertsioak baino arinago dabil:

jeitsi nahi izanez gero, hemen duzue esteka: http://wordpress.org/development/2010/05/wordpress-3-0-release-candidate/

Apple-k ez daki Euskeraz

Aurreko astean, Apple Store-n erosketa bat egin nuen. Apple-eko produktu bat erosten nuen lehen aldia zen eta opari bat egiteko joan nintzen bertara. Opari bat izanik, operiko kaxan eta abarretan sartzeko  aukerari eman nion. Aukera hori sakatuta, oparia jaso behar zuenari hitza batzuk jartzeko aukera ere azaldu zen eta denbora piska bat pasa ondoren bertan idazten hasi nintzen.

Hitz guztiak gorriz azpimarratuta, beno, ez da lehengo aldia wordpress berak ere horixe egiten dit...

Hasi eta berehala ordea, idazteko kaxaren gainean, gorriz idatzitako mezu bat azaldu zitzaidan:


"Este mensaje contiene palabras que pueden ser inapropiadas, por favor, revísalo"




Ño!Oraindik gazteleraz idatzi beharko dut mezua...

Hitzak, kentzen joan nintzen eta bapatean konturatu nintzen "eta" hitza zela arazoa. Lehenengo hizkia kendu eta nola hala moldatu nuen nire mezua... behinik behin euskeraz idatzi ahal izan nuen.

Adibide gisara hona hemen adibide bat:



eta konponketa:



Tamalgarriena da ez dela lehenengo aldia multinazional haundiek euskerarekiko horrelako tratu desinteresatua dutena. Google Webmaster tools-era sartzen naizenean, blog honetako hitz esanguretsuena ETA bait da... Gauzak dauden bezela ez nintzateke harrituko laister norbait blog-a itxitzera etortzea...

Googlek Android mugikorrentzako GPS nabigatzailea aurkeztu du

Erabiltzaileak trafikoari buruzko informazioa kontsultatzeko, ibilbideak prestatzeko zerbitzua erabiltzeko eta Google Street Vieweko argazkiak ikusteko aukera izango du.

Sektore industrialean lan egiteko ikasketak

Joan zen astean BEC-en Erreminta Makinaren nazioarteko erakusketa izan genuen. Telebistan, irratian eta egunkarietan horren berri eman ziguten, eta ikusi ahal izan genuen nolako indarra duen sektore industrialak gure euskal ekonomian.

Hori gutxi balitz, Debabarrenean daude kokatuta industria honetan aritzen diren enpresa handienetakoak, beraz sektore hau aukera paregabea izan daiteke zer ikasi ez dakienentzako: etorkizuna eta lana eskaintzen dituen sektorea eta etxetik gertu.



Gazte guztiak orain daude matrikulak egiten eta euron ibilbide profesionala nondik joango den erabakitzen. Askok argi dute zer egin nahi duten eta hori ona da, baina beste askok zalantzak dituzte. Zalantzan dagoenak sektore honetan du aukera paregabea bere etorkizuna bideratzeko.

Ahaztu ezineko datuak ere hor daude, gaur egun krisia dela eta ahaztuta daudenak: makina erreminta sektoreak langileak behar(ko) ditu. Orain dela bi edo hiru urte kanpaina handiak bultzatu ziren mezu hau jendeari helarazteko.

Esan bezala, krisiarekin gaur egun mezu hori izozkailuan gorde da, baina krisia pasa ondoren, berriro ere atera beharko da, hortan inork ez du zalantzarik.

Sektoreak jendea behar du. 2010etik aurrera, jubilatzen diren 10 pertsonen lan postuak betetzeko 6 langile baino ez daude. Arazoa sektorean "relevo generacional" terminoarekin ezagutzen da eta arduradunek oso kezkatuta daude.

Sektorea indartsua, gure ekonomiarentzat ezinbestekoa jotzen dutena. Izan ere, estatuaren aldean krisian hobeto bagaude gure sektore industrialari esker izan da, eta krisia pasa bezain laister formazioa duen jendea beharko duena.

Ba hori, zer ikasi ez dakien norbait ezagutzen badezu, esaiozu aukera honi begirada bat botatzeko.

Orain publizitate pixkat egingo det , ez da ohikoa beraz barkatuko
didazue   ;-)

Formazio industrialari buruzko informazioa nun lortu ? deitu Elgoibarko IMHra (943748265) eta Amaiak behar dezun informazioa emango dizu

«Internetek mundu paraleloak sor ditzake»

Aurrez aurreko kamera izango du laugarren iPhone sakelakoak. Herenegun aurkeztu zuen Applek bere azken harribitxia; ekainean eta uztailean jarriko dute salgai Euskal Herrian

Ordenagailuetarako sistema eragileak. Ordenagailu guztietan sistema eragile bat dago, baina zer da zehazki sistema eragile bat? Zein funtzio betetzen du, eta zenbat daude? Hardwarea eta softwarea lotzen dituen oinarrizko baliabidea da, eta, hitz gutxitan esateko, ordenagailua funtzionarazten duena.

Doako ostatatze zerbitzuen direktorioa Googlek atzealdeko irudia konfiguratzea ahalbidetzen du bilatzailean

2010/06/07

iPhone 4 aurkeztu du Steve Jobsek, diseinu berri batekin

Aurreko modeloaren pixelak laukoizten ditu pantaila berriak, bereizmen handiagoa du eta irudiaren kalitatea askoz hobea da, Steve Jobs Apple konpainiaren sortzaileak azaldu duenez.

Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren lehenengo zentroa

Ireki egin duten BCBL zentroaren asmoa hizkuntza prozesatzeko mekanismo neuropsikologikoak haurrengan, gazteengan eta helduengan argitzea da, elebitasunean oinarrituz.

Steve Jobsek iPhone berria aurkeztu lezake gaur

iPhone 4G gailu berria Appleren Munduko Garatzaileen Konferentziako protagonista izan liteke. Ekimena gaur San Franciscon hasiko da.

Yahook Facebookeko aktualizazioak hartuko ditu

Munduan gehien erabiltzen diren bi webguneen arteko zubia egin nahi duten erabiltzaileei Facebookeko aktualizazio pertsonalak gehitzeko aukera eskainiko die Yahook bere bezeroei.

2010/06/06

Googlek europar agintarien esku utziko ditu datu pertsonalak

Pribatutasun urraketa egotzita, enpresaren aurkako demandak jarri dituzte Washingtonen, Kalifornian, Massachussettsen eta Oregonen. Datuak Frantziari, Alemaniari eta Espainiari emango dizkiete.

2010/06/04

Argazkiak ipintzeko aukera Googleko portadan

Googleren portada zuria azkenetan egon liteke erabiltzaileak hala nahi badu, noski. Izan ere, bilatzaileak bere portadan argazkiak jartzeko aukera emango die erabiltzaileei, konpainiak blog ofizialean jakinarazi duenez.

'Rdio' jaio da, musikaren Twitter berria

Zerbitzu berri honek Twitterren edo Facebooken antzeko ezaugarriak ditu eta hori da bere lehiakideekin alderatuta duen desberdintasun nagusiena.

Argazkiak Googleko portadan

Erabiltzaileek euren argazkiak igo ahal izango dituzte, bilatzailearen portada apaintzeko.

2010/06/03

21 hazbete baino gehiagoko telebistak HD izango dira

Abenduaren 3tik aurrera, Espainian salgai jartzen dituzten 21 hazbeteko telebista guztiek bereizmen handikoak izan beharko dute, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) publikatutako dekretu batek hala aginduta.

Nokiak bizikletentzako kargagailu bat merkaturatuko du

Aurreikusitakoaren arabera, urte amaieran jarriko dute salgai Nokia markako telefono gehienekin bateragarria izango den kargagailu berri hau.