2010/06/24

Appleren iPhone4 kaleratu eta ordu gutxitara agortu da, Japonian

Aparatu berria uztailean iritsiko da Espainiara eta konpainia teknologikoak irailean 88 herrialdeetara iritsi nahi du.

Apple teknologia konpainiak gaur kaleratu du iPhone telefonaren laugarren bertsioa. Hasieratik salmenta errekorrak haustea espero zuten eta horrela gertatu da Japonian, izan ere, aparatu berria kaleratu eta ordu gutxitara ale guztiak agortu dira. Hala ere, iPhone4 berria AEBetan, Alemanian eta Frantzian ere salgai jarri du Applek eta 16 GBeko tamainakoak 199 dolar eta 32 GBekoak 299 dolar balio dute. Aparatua irailean iritsiko da Espainiara eta Applek irailean beste 88 herrialdeetara iristea espero du.

Teknologia gustuko dutenek eta batez ere Appleren jarraitzaileak direnek Japoniako Appleren denda nagusia eta Softbank Corpen dendak inbaditu zituzten atzo iPhone berria eskuratzeko. Bertsio berria, iPhone4, finagoa da eta bideokonferentziak egiteko gaitasuna duen kamera bat du.

iPhonek arrakasta handia izan du 2007an lehen aldiz merkaturatu zutenetik. Ondorioz, gainera, Apple sakelako telefono ekoizle nagusietakoa bihurtu da.

Nolanahi ere, gero eta lehiakide gehiago ditu, Motorola eta HTC konpainien telefonoak, kasu.

iPhone berriak bideoz hitz egitea ahalbidetzen du WiFi bidez, eta sentsore berezi bat dauka jokoak hobetzeko.

Appleren iPad merkaturatu eta hilabetera inguru kaleratu dute iPhone 4.

iPhone berria eskuratzeko AEBetan egin dituzten ilarak. Argazkia: EFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario