2010/06/18

BPren petrolio orbanak Bilbotik Burdeosera hatuko luke

Horrelakoa izango litzateke orbana petrolio-dorrea Sangotxan (Nafarroa) egongo balitz, ifitwasmyhome.com isuriaren eragina baretzeko laguntza bultzatzen duen web gunearen aplikazio baten arabera.

BPren petrolio-dorrearen leherketak eragindako orbanak Bilbotik Burdeosera hartuko luke, erdigunea Sangotxan (Nafarroa) egongo balitz.

ifitwasmyhome.com web guneak aplikazio bat garatu du ezagutzeko zelakoa izango litzateke orbana, bizilekuaren arabera. Web hori mugitu dutenen asmoa laguntza ematea da, AEBek izan duten hondamendi ekologikorik handienaren aurrean.

Orbanaren tamaina egunero gutxienez behin eguneratzen dute; gainera, hondamendia geldiarazteko ideiak proposatzera, diru-laguntzak ematera eta boluntario izatera animatzen dute, besteak beste.

Orbanaren irudia Sangotxan sortuko balitz. Irudia: ifitwasmyhome.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario