2010/06/24

Erakutsi zientzia eta teknologiarekiko grina eta bidali zure bideoa!

Donostia International Physics Center-en (DIPC) 10. urteurrena dela eta, zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa bat antolatu dute, Elhuyar Fundazioarekin batera.

Bideo lehiaketan parte hartzeko ez dago profesionala izan beharrik. Zientziarekiko grina edo teknologia gaiak gogoko izanda, bideo kamera eskuan hartu eta, bakarrik eta lagun artean, bideo bat egitea proposatzen dizute.

Gaia guztiz librea da: norberaren ikerketak, eztabaidak, bitxikeriak, oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko teknologiak, esperimentuak... Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egindako bideoak onartuko dira eta bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izan behar dute.

Urriaren 15ean amaitzen da parte-hartzeko epea. Hiru sari hauetako bat zurea izan daiteke:

1. saria: 3.000 euro
2. saria: 2.000 euro
3. saria: 1.000 euro

Lehiaketan izena emateko, beste bideo batzuk ikusteko edo lehiaketari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu onzientzia.tv webgunean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario