2010/06/22

Estatuko ordenagailuen erdiak baino gehiagok birusa dute

"HaztePre" kanpaina aurkeztu dute gaur Bilbon, sarearen erabilera segurua sustatzeko.

Luis Corrons Panda Security ordenagailuen segurtasunerako euskal konpainiaren laborategiko zuzendari teknikoak esan du Interneten ibiltzerakoan "zentzudun" jokatu behar dela, "bizitza errealean bezala".

Corronsek "Haztepre" kanpainaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok. Zibersegurtasunaren Aholkularitza Batzorde Nazionalak (CNCCS), Komunikazioaren eta Informazioaren Teknologien Institutuarekin (INTECO) eta Internauten Segurtasunaren Bulegoarekin (OSI) batera martxan jarritako ekimena aurkeztu dute.

Juan Carlos Rodriguez S21sec enpresa donostiarreko arduraduna alboan zuela Corronsek adierazi duenez, Espainiako Estatua zortzigarrena da mundu mailan birusak dituzten ordenagailu kopuruari dagokionez (% 56,03), eta bosgarrena zabor-postari eta phising-ari (banketxeetako datuak lapurtzeko trikimailua) dagokionean.

EAEn, Internet erabiltzaileen % 96k dute birusen kontrako programaren bat. Dena dela, % 76k bizi izan dute birusen mehatxua. Izan ere, Rodriguezek esan du "ez dela nahikoa" antibirus bat instalatuta edukitzea.

Estatuko ordenagailuen erdiak baino gehiagok birusa dute. Argazkia: EITB

No hay comentarios:

Publicar un comentario