2010/06/22

Getty agentziak Flickr portaleko erabiltzaileen argazkiak hartuko ditu

Akordioan parte hartu duten enpresek ez dute argazkiengatik eskatuko duten kopurua zehaztu, baina tarifa, normalean, 150 eta 250 dolar bitartekoa da.

Getty Images agentziak, argazkiak eta bideoak saltzen dituen munduko enpresarik handienak, Flickr portaleko erabiltzaileei ateak ireki dizkie egindako argazkiekin etekinak lortu ditzaten.

Gettyk eta Fickr-ek ez dute merkaturako dituzten argazkiengatik zenbat ordainduko den adierazi eta kasuaren araberakoa izango dela esan dute. Hala ere, normalean, sektore honetan ordaintzen den tarifa 10 eta 250 dolar artekoa da.

Akordio berri honek duela urtebete Gettyk eta Flickr-ek sinatu zuten beste bat zabaldu du. Aurreko hitzarmen horri esker, Gettyk profesionales eta semiprofesionalen irudiekin osatu zuen bere artxiboa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario