2010/06/29

Google Me, Google Facebook propioa prestatzen ari da

Adam D'Angelo Facebookeko teknologia zuzendari ohiak Kevin Rosek atzo Twitterren sortu zuen zurrumurrua konfirmatu du.

Kevin Rose Diggeko presidenteak atzo Twitterren egindako "tweet" batek zurrumurru mordoa eragin zuen Interneten. Izan ere, Rosek Google Facebook bezalako sare sozial bat sortzeko lanean ari zela adierazi zuen. Gaur berriz, Adam D'Angelo Facebookeko teknologia zuzendari ohiak baieztatu du atzo aireratu zuten berria. D'Angelok Mark Zuckerbergekin lan egin zuen eta "Google Me", hori da ustezko sare sozialak izango lukeen izena, "benetako proiektua" dela esan du.

D'Angeloren ustez, Eric Schnidten konpainian "Buzz nahikoa ez zela eta sare sozial osatuago bat behar zutela konturatu ziren". Gainera, Googlerentzat "lehentasun handiko proiektua" dela azpimarratu du.

Hala ere, Facebookeko zuzendari ohiak adierazpen gehiago egin ditu. D'Angelok esan duenez, Googlek "Facebooken hazierak behera egingo" zuela uste zuen eta "beraiengan eragin handirik izango ez zuela" espero zuten. Baina ez da horrela gertatu eta "ikaratuta daude".

Buzz ez da Facebooki aurre egiteko gai izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario