2010/06/21

Hammacher etxeak 3Dko munduko lehen bideo-kamera atera du

3Dtan grabatutako irudiak betaurreko berezirik gabe kameraren pantailan ikusi daitezke aparatu berri honetan.

Hiru dimentsiotako teknologia modan dago eta geroz eta produktu gehiago kaleratzen ari dira. Oraingo honetan, Hammacher etxe estatubatuarrak 3Dko munduko lehen bideo-kamera merkaturatu du.

Aparatuak 3Dtan grabatutako irudiak betaurreko berezirik gabe kameraren pantailan ikusteko aukera ematen du. SDak 4 GB ditu eta kamerak 600 dolar balio du. Gainera, 3Dko lau ordu grabatzeko eta 2000 irudi ateratzeko gaitasuna du.

Hala ere, bideoaren kalitatea ez da oso ona, izan ere, 3 Mpko sentsorea duten bi lenterekin lan egiten du kamerak. Bideoak 640 x 480 bereizmenarekin grabatzen ditu eta AVI formatuan gordetzen ditu.

Horrez gain, kamerak 2D irudiekin lan egiteko gaitasuna du. Berriz kargatzeko bateria 6 ordu kargatuz gero, bi orduz erabili daiteke.

Hammacherren 3Dko bideo-kamera berria. Argazkia: Hammacher.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario