2010/06/21

Messenger zerbitzuaren bertsio ofiziala iPhonera eta iPadera heldu da

Mezularitza zerbitzu honek ordenagailurako duen bertsioaren oso antzekoa da hau. Aplikazioa doan jaitsi daiteke.

Windows Live Messenger berehalako mezularitza zerbitzuaren bertsio ofiziala Appleren sistema eragilera iritsi da eta, beraz, aurrerantzean iPhonean, iPod Touchean eta iPadean erabili ahal izango da.

Funtzionamendua Messengerraren ordenagailuko bertsioaren oso antzekoa da, baina, pantaila ukigarri batetara egokituta dago.

Aplikazioa doan jaitsi daiteke eta Windows Liveko, Facebookeko eta MySpaceko lagunei iruzkinak egin nahiz beraien argazkiak komentatzeko balio du. Gainera, Windows Live Messengerreko txat zerbitzua Microsofteko zerbitzuko lagunekin nahiz Yahookoekin konpartitu daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario