2010/06/09

Sektore industrialean lan egiteko ikasketak

Joan zen astean BEC-en Erreminta Makinaren nazioarteko erakusketa izan genuen. Telebistan, irratian eta egunkarietan horren berri eman ziguten, eta ikusi ahal izan genuen nolako indarra duen sektore industrialak gure euskal ekonomian.

Hori gutxi balitz, Debabarrenean daude kokatuta industria honetan aritzen diren enpresa handienetakoak, beraz sektore hau aukera paregabea izan daiteke zer ikasi ez dakienentzako: etorkizuna eta lana eskaintzen dituen sektorea eta etxetik gertu.



Gazte guztiak orain daude matrikulak egiten eta euron ibilbide profesionala nondik joango den erabakitzen. Askok argi dute zer egin nahi duten eta hori ona da, baina beste askok zalantzak dituzte. Zalantzan dagoenak sektore honetan du aukera paregabea bere etorkizuna bideratzeko.

Ahaztu ezineko datuak ere hor daude, gaur egun krisia dela eta ahaztuta daudenak: makina erreminta sektoreak langileak behar(ko) ditu. Orain dela bi edo hiru urte kanpaina handiak bultzatu ziren mezu hau jendeari helarazteko.

Esan bezala, krisiarekin gaur egun mezu hori izozkailuan gorde da, baina krisia pasa ondoren, berriro ere atera beharko da, hortan inork ez du zalantzarik.

Sektoreak jendea behar du. 2010etik aurrera, jubilatzen diren 10 pertsonen lan postuak betetzeko 6 langile baino ez daude. Arazoa sektorean "relevo generacional" terminoarekin ezagutzen da eta arduradunek oso kezkatuta daude.

Sektorea indartsua, gure ekonomiarentzat ezinbestekoa jotzen dutena. Izan ere, estatuaren aldean krisian hobeto bagaude gure sektore industrialari esker izan da, eta krisia pasa bezain laister formazioa duen jendea beharko duena.

Ba hori, zer ikasi ez dakien norbait ezagutzen badezu, esaiozu aukera honi begirada bat botatzeko.

Orain publizitate pixkat egingo det , ez da ohikoa beraz barkatuko
didazue   ;-)

Formazio industrialari buruzko informazioa nun lortu ? deitu Elgoibarko IMHra (943748265) eta Amaiak behar dezun informazioa emango dizu

No hay comentarios:

Publicar un comentario