2010/06/20

Txinak blogen % 95 zentsuratzen ditu, Ekialdeko aditu baten esanetan

Berkman Zentruko ikerlanen arabera, egunean blogariek egiten dituzten komentarioen zifra erreala 72,6 milioi izan beharko lirateke Txinan, eta ez hiru milioi.

Isaac Mao Xianghui Interneteko aditu eta 'blogari' ezagunak kalkulatzen duenez, erregimen txinatarrak egunean Estatu txinatarrean argitaratzen diren 220 milioi 'blog'en edukien % 95 ezabatu egiten ditu.

Maok iragan den asteartean Estatu Kontseiluak argitaratutako datuak hartzen ditu oinarri. Datu horien arabera, 400 milioi txinatar internauten % 66k egunean 3 milioi mezu uzten ditu 'blog' edo antzeko foroetan.

'Blogari' aktibo batek bi eguneko iruzkin bat idazten du, hortaz, zifra erreala 72,6 milioi izan beharko lirateke eta ez hiru milioi, Gobernuak erakusten duenez. "Datuen desberdintasunak adierazten duenez, idazten diren iruzkinen % 95 ezabatu egiten dira erregimenaren zentsura prozesuan" azaldu du Maok. Adierazpenokin, Maok erregimenak planetako Interneteko merkaturik handienaren adierazpen askatasunari mugak jartzeko duen lehiari erreferentzia egin dio.

Txinako Sarea munduko zentsuratuenetarikoa da, 'Youtube' bideo zerbitzarira edo 'Tuenti eta Facebook' bezalako sare sozialetarako zerbitzarietarako sarbidea debekatzen duelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario