2010/06/25

YouTube, orain 'vuvuzela' soinuarekin

Interneteko portalak bideoak Hegoafrikako Munduko Txapelketako protagonista bihurtu den soinuarekin ikusteko aukera eskaintzen du.

Zure abeslaririk gustukoena edo politikari baten adierazpenak Hegoafrikako Munduko Txapelketako vuvuzelen soinuarekin entzun nahi al duzu?

Orain YouTubek aukera hori eskaintzen dizu. Interneteko portalak baloi itsura duen botoi bat gehitu du bideoen ondoan eta hori sakatuz gero, bideoaren audioari "vuvuzelen" zarata gehitzen zaio.

Emaitza nahiko barregarria izan daiteke, batez ere politikari garrantzitsu baten hitzak plastikozko tronpetaren zaratak isiltzen baditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario