2010/06/17

YouTubek bideoak editatzeko doako tresna kaleratu du

Aplikazio berria sisteman integratuta dago erabiltzaileari bideoak aldatzeko eta konbinatzeko aukera eskaintzen dio.

Interneteko YouTube portalak bideoak editatzeko doako tresna berri bat kaleratu du. Youtubek bere blogean adierazi duenez. sistema berriak bideoak aldatzeko eta bat baino gehiago konbinatzeko aukera eskainiko du.

Funtzionaltasun basikoa duen erreminta bat da, baina edizio lan errazetarako erabilgarria izango da, izan ere, orain arte webarena ez zen softwarea eraili behar zen.

Edizio prozesuan sortutako bideoak erabiltzailearen kolekzioan sartuko dira ekoizpen berri bat bezala eta YouTubera zuzenean igotako bideoen ezaugarriak izango dituzte.

YouTuberen software hau erabiltzaileek portalera igotako ikus-entzunezko materialekin bakarrik funtzionatuko du eta ezingo ditu beste pertsona batzuek igotakoak aldatu.

Ikusi azalpen bideoa:
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario