2010/07/30

YouTubeko bideoak 15 minutu iraun dezakete dagoeneko

Erabiltzaileek askotan egindako eskaeraren erantzuna da, eta ospatzeko '15 minutuko fama' lehiaketa sortu dute.

YouTubek 15 minutura luzatu du bere plataformara igo daitezkeen bideoen iraupena. Honekin, erabiltzaileek askotan egindako eskaerari erantzun dio.

Ospatzeko, '15 minutuko fama' lehiaketa sortu dute, eta erabiltzaileak munduak jakitea nahi dutena kontatzera gonbidatzen ditu. Bideoak entregatzeko azken eguna abuztuaren 4a da, eta erabiltzaileak "yt15minutes" izenarekin etiketatu beharko dute. Guztietatik, YouTubek 15 minutuko fama merezi duten bideoen hautaketa egingo du eta plataformaren hasierako orrialdean emitituko ditu iragarki-formatuan.

YouTuberen logoa

Iritsi da Appleren iPhone 4 berria

Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek Appleren gailu berria salgai jarriko dutela konfirmatu dute, baina ez durte prezioia edo ahots eta datu planei buruz ezer zehaztu.

Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek iPhone 4 berria merkaturatuko dute gaur. Appleren azken "smartphoneak" izango duen prezioari dagokionez, hiru konpainiek tarifa bereziak eskainiko dituzte eta bezeroek zero eurotik eskuratu ahalko dute aparatu berria. Prezioa hilabetean egingo duzun gastuaren konpromisoaren eta bildutako puntuen araberakoa izango da eta bezero berriek edo beste konpainia batetik datozenek ere prezio bereziak izango dituzte.

Hala ere, oraingoz, zuri koloreko aparatuak ez dira merkatura iritsiko. Hori da konpainiak komunikatu batean adierazi duena eta gailuaren fabrikazioak duen "konplexutasunarengatik" dela argudiatu du.

Eztabaidaren telefonoa

Steve Jobs Apple konpainiako presidenteak berak onartu zituen IPhone 4ak antenarekin izan dituen arazoak, baina horrek ez du aparatua Espainian kaleratzeko data aldatu, Portalticek adierazi duenez.

Joan den uztailaren 16an, konpainiaren presidenteak telefonoa eskuan izanez gero, antenak arazoa zuela onartu zuen, baina "Applek horren ardura ez" zuela esan eta "smartphonak horrelakoak" direla baieztatu zuen.

iPhone berriaren lehen erosleetako bat Espainian. EFE

Bizipenak, bueltako maletan. Turismo tradizionalaz aspertuta, bidaiatzeko modu gertukoago bat defendatzen du Trourist ekimenak. 3000 lagunek erabiltzen dute haien webgunea atzerriko egonaldiak prestatzeko.

2010/07/29

Facebookeko 100 milioi erabiltzaileren datuak publikatu dituzte

Ron Bowes Interneteko segurtasun adituak programazio kode bat erabili du Facebookeko profilak aztertzeko eta segurtasun iragazkirik ez zutela adierazi du.

Facebookeko segurtasuna eztabaidagai izan da azken hilabeteetan eta Interneteko segurtasun aditu batek sare sozialeko 100 milioi erabiltzaileen datuak bildu. BBC Newsek argitaratu duenez, Ron Bowsek programazio kode bat erabili du Facebookeko profilak aztertzeko.

Zerrenda deskargatzeko aukera eskaintzen zuen artxiboa batean iritsi zen Sarera eta azkar hedatu da. Erabiltzaile bakoitzaren profilaren URL helbidea, izena eta identifikazio zenbakia azaltzen da zerrenda horretan.

Bowesek esan du zerrenda Mark Zuckerbergeren sare sozialak dituen segurtasun arazoak agerian uzteko publikatu zuela. Facebookek, berriz, datu horiek Bowlesek argitaratu baino lehen eskuratu zitezkeela esan du.

Facebookeko 100 milioi erabiltzaileen datuak publikatu dituzte

Ron Bowes Interneteko segurtasun adituak programazio kode bat erabili du Facebookeko profilak aztertzeko eta segurtasun iragazkirik ez zutela adierazi du.

Facebookeko segurtasuna eztabaidagai izan da azken hilabeteetan eta Interneteko segurtasun aditu batek sare sozialeko 100 milioi erabiltzaileen datuak bildu. BBC Newsek argitaratu duenez, Ron Bowsek programazio kode bat erabili du Facebookeko profilak aztertzeko.

Zerrenda deskargatzeko aukera eskaintzen zuen artxiboa batean iritsi zen Sarera eta azkar hedatu da. Erabiltzaile bakoitzaren profilaren URL helbidea, izena eta identifikazio zenbakia azaltzen da zerrenda horretan.

Bowesek esan du zerrenda Mark Zuckerbergeren sare sozialak dituen segurtasun arazoak agerian uzteko publikatu zuela. Facebookek, berriz, datu horiek Bowlesek argitaratu baino lehen eskuratu zitezkeela esan du.

Facebook Media: Facebookek komunikabideak aholkatuko ditu

Web orrialde berriaren helburua komunikabideek sare sozialaren erabilpenak ezagutzea eta, horrela, ahalik eta onura gehien lortzea da.

Facebookek web orrialde oficial berria sortu du. Oraingo honetan, zerbitzu berria komunikabideei zuzendua dago eta Facebooki ahalik eta onura gehien ateratzeko informatzeko helburua du. Facebook Mediarekin, Facebookek komunikabideek "social medietara" salto egitea nahi dute.

Orrialde berriak webgune bat egiteko edo portalean sortzen den "zarata" neurtzeko gomendioak eskaintzen ditu, besteak beste. Horiek guztiak kazetariei eta informatikariei zuzenduak daude. Horrela, Facebookek komunikabideetako profesionalek kalitatezko edukiak eskaintzeko aukera izatea nahi dute.

Horrez gain, Facebook Mediak erabileek sare sozialari erabilera egokia emateko gidak ere eskainiko ditu.

Literatura, bizitzan txertatua. Internetek literaturzaletasuna sustatzeko lanari ekarri dizkion onuren berri eman du Mari Jose Olaziregik. Sareari esker, «literatura, inoiz baino gehiago, bidaia bat da», kritikariaren ustez.

2010/07/28

Bederatzi pertsonaren ustezko hiltzailea topatu dute, Facebooki esker

Hildakoetako lagun batek poliziaren ikerketan lagundu zuen Mark Dizon hildako senar-emazte batzuen alabaren Facebookeko laguna zela ikusi ostean.

Filipinetako Poliziak herrialde horretan bederatzi pertsonaren ustezko hiltzailea topatzea lortu dute, Facebooki esker. Hildakoetako baten lagun batek, Mark Dizonek hildako senar-emazte batzuen alabaren laguna ikusi ostean poliziaren ikerketan lagundu zuen.

Susmagarria San Fernando hirian atxilotu zuten, sare sozialeko kontuaren bitartez identifikatua izan ostean. Horren berri eman du BBC newsek.

Susmagarriak, ustez, estatubatuar bat, britainiar bat, kanadar bat, haien bikotekideak eta hiru funtzionari hil zituen uztailean egindako hainbat lapurretan. Atxilotuak, hala ere, gertaerak ukatu ditu.

2010/07/27

IPaderako zorroak diseinatu dituzte Louis Vuittonek eta Guccik

160 eta 260 euro bitartean balio dute diseinuzko osagarri hauek. Larruzkoak eta oso elastikoak dira, eta hainbat koloretan aurki ditzakezu: beltza, grisa, marroia eta beixa.

IPada babesteko zorroak nonahi aurki ditzakezu, baina Louis Vuittonek eta Guccik proposatzen dizkiguten hauek ez dira ez nolanahikoak. Diseinuzko zorro hauek eleganteak dira oso: larruzkoak, elastikoak, meheak..., IPada babesteko primerakoak! Hori bai, kolore serioegiak dituzte. Guccik kolore grisa, beltza eta beixa aukeratu ditu eta Louis Vuittonek, berriz, grisa eta marroia. Eta, ez dira batere merkeak, IPada bera baino garestiagoak ia! Hala, Guccik 160, 180 eta 220 eurotan jarri ditu salgai eta Louis Vuittonek berriz, 260 eurotan.  

 





 

 

IPaderako zorroak

2010/07/26

Ostiralean iritsiko da Espainiako saltokietara iPhone 4 berria

Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek Appleren gailu berria salgai jarriko dute konfirmatu dute, baina ez durte prezioia edo ahots eta datu planei buruz ezer zehaztu.

Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek, iPhone 4 berria Espainian merkaturatuko dutenak, ostiralean, uztailaren 30ean, salgai jarriko dutela adierazi dute. Hala ere, ez dute Appleren azken "smartphoneak" izango duen prezioa zehaztu eta ez dute ahots edo datu planei buruzko informazio gehiagorik eman.

Hala ere, oraingoz, zuri koloreko aparatuak ez dira merkatura iritsiko. Hori da konpainiak komunikatu batean adierazi duena eta gailuaren fabrikazioak duen "konplexutasunarengatik" dela argudiatu du.

Hiru konpainien webguneetan adierazi dute "iPhone 4 berria uztailaren 4an iritsiko" dela eta denetan, informazio gehiago jasotzeko formularioa bat betetzea eskatzen diote erabiltzaileari. Orange konpainiaren webgunea da informazio gehien eskaintzen duena, izan ere, telefonoaren ezaugarririk azpimarragarrienak azaltzen dituen aurkezpen bat eskaintzen du.

Eztabaidaren telefonoa

Steve Jobs Apple konpainiako presidenteak berak onartu zituen IPhone 4ak antenarekin izan dituen arazoak, baina horrek ez du aparatua Espainian kaleratzeko data aldatu, Portalticek adierazi duenez.

Joan den uztailaren 16an, konpainiaren presidenteak telefonoa eskuan izanez gero, antenak arazoa zuela onartu zuen, baina "Applek horren ardura ez" zuela esan eta "smartphonak horrelakoak" direla baieztatu zuen.

2010/07/25

Markak hautsiz amaitu da Euskal Encounter

15 herrialdetatik etorritako sei mila pertsona eta lau mila ordenagailutik gora 20 gigatako abiaduran. Horiek dira aurtengo edizioaren arraskaren adibide nagusiak.

Euskal Encounter Barakaldoko BECen amaitu da gaur. Azken jardunaldia bereziki mamitsua izan da, ekitaldi asko eta sari banaketa piloarekin. Izan ere, aurten kategoria asko izan dira lehian diseinu, animazio, jokoak, bideo sormena, musika, software libre eta modding bezalako esparruetan.

Ekitaldiko antolatzaileak pozik agertu dira balantzea egiterako orduan. Datuek ez dute zalantzarik erakusten: Guztira 6.000 pertsona bildu dira BECen 15 herrialde ezberdinetatik etorritakoak. Ordenagailuak 4 milatik gora izan dira eta konexio abiadura ere, oso kontutan hartzekoa: 20 giga.

Lehiaketetan, jokoetan eta tailerretan izandako parte-hartzea ere azpimarratzekoa da. Aurtengo nobedadeetariko batek, Opengune izeneko leku berezi berriak eta doanekoak ere jende asko erakarri du. Bertan hainbat stand eta konferentzia izan dira, Retromuseoarekin batera.

Bost aldiz San Mames

Logistikari dagokionez, datuak aipatzekoak dira. Encounterrak BECeko bi pabilioi okupatu ditu, 35.000 metro karratu baino gehiago, hau da, San Mames bezalako bost futbol zelai sartu zitezkeen bertan. Gainera, sarerako 120 kilometro kable erabili dira, 60 kilometro kable elektriko eta 10 kilometro zuntz optiko erabili dira.

Euskal Encounterren aparatu informatiko modernoenak dituzten zaleak biltzen direla azpimarratu du Sabino San Vicente antolakuntzako arduradunak. Ez hori bakarrik, askotan, aparatu horiek lehen aldiz erabiltzen dira mota honetako "party" batean.

Hori dela eta, konektibitatea eta bateragarritasunaren inguruan sortzen diren nobedade guzti horiek batu eta "probaleku" biltzea da Encounterrak duen erronka berria.

2010/07/24

'Bizitza egun batean' filma grabatzen da gaur mundu osoan

Ridley Scott ezagunak ekoiztutako proiektua da. Parte-hartzaileek euren "bizitzako momentu bat" grabatu eta onenak Kevin McDonald eskoziarrak zuzendutako filma baten parte izango dira.

Youtubeko www.youtube.com/user/ lifeinaday estekaren kronometroa martxan da dagoeneko. Honen bidez, "Bizitza egun batean" izeneko filmean parte hartzeko geratzen den denbora adierazten da. Helburua; norberak bideo bat grabatzea eta Youtubera bidaltzea.

Bideoak grabatzeko epea gaur, uztailak 24, hasi eta gaur amaitzen da. Hala ere, youtubera igotzeko denbora zabalagoa dago, uztailaren 31 arte, hain zuzen.


Filma batean hainbat bideo bilduko dituen proiektuan edozein pertsonak parte har dezake. "Egunsenti bat", "pertsona bat otoi egiten"... edozein momentu grabatu daiteke. Ezinbesteko betebeharra momentu hori egunerokoa edo ezohikoa izatea da, serioa edo komikoa" dio Youtubek.

Era berean, partehartzaileek nahi beste bideo bidali dezekete. Proiektua Kevin McDonald eskoziarrak zuzentzen du eta ekoizpena Ridley Scott ospetsuaren eskuetan dago.


Azkeneko kredituetan, "zuzendarikide"

Bideoak bidaltzeko Youtuben aipatutako estekara jo baino ez dute, bideoa igo eta ondoren McDonalden galdera batzuk erantzun beharko dituzte: "Zer duzu atsegin? Zeren beldur zara? Zerk eragiten dizu barrea? Zer duzu poltsikoan? Poltsikoan daramazun edozerk historiarik al du?", besteak beste.

"Bizitza egin batean" egile profesional zein ez-profesionalek egindako bideoekin egingo den historiako lehen filmea da. Gainera, aukeratutako bideoen egileak filmearen azken kredituetan "zuzendarikide" bezala agertuko dira.

2010/07/23

Indiak munduko ordenagailu eramangarririk merkeena garatu du

Aparatuak 27 euroko balioa eta Linux sistema eragilea ditu. 2011an kaleratuko dute goi mailako hezkuntza zentroetan. Agintariek, hala ere, prezioa 7 eurotara jaisteko asmoa dute.

Indiako Gobernuak munduko ordenagailu eramangarririk merkeena aurkeztu du eta 35 dolar (27 euro) balio ditu. Gainera, pantaila ukigarria du. Indiako agintariek adierazi dute munduko fabrikatzaileekin hitz egiten ari direla esna dute. Ordenagailua ikasleentzat sortua izan da.

Kapil Sibal Indiako Giza Baliabide ministroak adierazi du ordenagailuak Interneteko nabigatzaileak, PDF artxiboen irakurle bat eta bideo-konferentziak egiteko euskarri informatikoa du. Hala ere, ordenagailuaren hardwarea erabiltzaileak beharko dituen osagai berriak gehitzeko malgutasun nahikoarekin sortu dute.

Sibalek azaldu du ordenagailu eramangarriak Linux sistema eragilearekin funtzionatzen duela eta 2011an goi mailako hezkuntza erakundeetan ezarriko dituztela. Hala eta guztiz ere, agintariek prezioa gehiago murriztu nahi dute eta lehenengo 20 dolarretan (15,45 euro) eta azkenik 10 dolarretan (7,27 euro) jarriko dute.

Aparatu informatikoa Indiako bi teknologia institutu nagusiek garatu dute: Indiako Teknologia Institutuak eta Indiako Zientzia Institutuak.

Euskal enpresen % 33,9k webgunea du

Halaber, % 69,9k Interneterako sarbidea du. Hizkuntzei dagokienez, gaztelania web-orrien % 98,9n aurkitzen da, euskara % 36,7n eta ingelesa % 28,1en.

Euskal enpresen % 33,9k webgunea du eta, ia bikoitzak Internetarako sarbidea dauka, Informazioaren Gizarteari Buruzko Inkestan agertzen denez -ESI- Enpresak 2010, Eustatek plazaratuta.

Euskal Estatistika Erakundearen arabera, euskal enpresek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia ekipamenduak hobetzen jarraitu dute, 2010 urtearen hasieran.

Egun, tamaina txikiko enpresak dira hazkuntza gehien izaten ari direnak, ia enpresa handi guztiek horrelako ekipamenduak dituztelako.

Eustatek zabaldu duenez, gaur egun, enpresen % 76,5ak ordenagailua erabiltzen du (iaz baino % 0,5 gehiagok); % 69,9k Interneten sartzeko aukera du (+ % 0,3) eta posta elektronikoa duten enpresak % 68,3 dira orain, aurreko urtean baino % 1,4 gehiago.

Hizkuntzei dagokienez, webguneen % 98,8an aurkitzen da gaztelania, % 36,7an euskara, ingelesa % 28,1en eta, bestelako hizkuntzak, % 14an.

Nazioartean, maila bereko jarduera eta lan datuak alderatuta, euskal enpresen % 96k du Interneterako sarbidea, Europar Batasuneko bataz bestea baino gehiago (%96), eta banda zabala % 94k erabiltzen du Euskadin; Europan, aldiz, % 82k.


Euskadin Informazioaren eta Komunikazioaren ekipamenduak hobetzen jarraitu dute. Irudia:www.photl.es

Twitterrek bere datu zentroa izango du zerbitzua hobetzeko

Sare sozialaren blogean aditzera eman dute urtearen amaieran izango dela lekualdaketa eta helburua zerbitzuaren etengabeko hutsegiteak ekiditea dela azpimarratu dute.

Urte amaieran, Twitterrek lekualdaketa egingo du eta bere datu zentroa irekiko du, Salt Lake Cityn. Helburua zerbitzuaren hutsegiteak ekiditea da.

Sare sozialaren blogean adierazi dutenaren arabera, erabaki honen arrazoietako bat Twitterrek izan duen hazkuntza azkarra da. 2010ean, egunean 300.000 erabiltzaile berri baino gehiago bildu ditu.

"Erabiltzaile horietara eta haien jarduerara moldaketa Twitterrentzat ingeniaritza erronka bat da eta datu zentroak horiei aurre egiteko gaitasuna emangondigu", esan dute.

Bestalde, Twitterrek sare osoaren eta sistemen konfigurazioaren kontrola izango du.

Horrez gain, datu zentroak Twitterri aldaketak egiteko malgutasun gehiago emango dio.

2010/07/22

Google Imagesek 10.000 milioi irudi bildu ditu

Bilatzaileak lortutakoa ospatzeko zerbitzuaren diseinua berritu duela jakinarazi du bere blogean.

10.000 irudi bildu ditu Google Imagesek 2001etik. Bilatzaileak ospatzeko kopurua dela erabaki du eta zerbitzuari diseinu berria eman dio. Aldaketak datozen egunetan egingo dituzte.Horrela, Googlek irudiei testuari baino garrantzi gehiago eman die eta "irudi ugari aldi berean ikusteko aukera" eskaintzen du orain. Horrez gain, erabiltzaileak kurtsorea irudietako baten gainean jartzen duenean, argazkia tamainaz handitzen da eta dokumentuari buruzko informazioa ematen du.

Bestalde, diseinu berriarekin erabiltzaileak ez du orrialdea aldatu behar irudiak ikusten jarraitzeko.

Bilatzaileak "Image Search Ads" publizitate formatu berria ere iragarri du. Sistema berria irudien bilaketan bakarrik azalduko da eta "testu lerroen artean irudi txiki bat jartzeko aukera emango du".

Google Imagesen diseinu berria. Argazkia: Google

eitb.com-ek jarraipen berezia egingo dio Euskal Encounterri

Atari berezia eskaini diogu informatikarien topagune honi. Egun hauetako ekitaldiak erakusteaz gain, hitzaldiak zuzenean eskainiko ditugu. ETB3k, bestalde, saio berezia egingo du gauero.

Euskal Encounter ate joka dator. Bilbao Exhibiton Centrek hartuko du uztailaren 22tik 25era bitartean eta eitb.com han izango da, gertatzen denaren berri uneoro emateko. Hala, atari bereziaeskainiko diogu Euskal Encounterri eta egun horietan, informatikazaleen festa handi honetan jazotzen den guztiaren berri emango dugu.

Modu horretan, Euskal Encounterreko atal ezberdinetako lehiaketak, ikastaroak, erakustaldiak... grabatuko ditu ETB3ko taldeak eta atari berezian eskegiko ditugu. Ez hori bakarrik! Egunotan 12:00etatik hasita 21:00ak arte OpenGunen izango diren hitzaldi guztiak zuzenean emango ditugu streaming bidez. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Nolan Bushnel Atariren sortzailearen eta Claude Comair DigiPenen lehendakariaren hitzaldiak. ETB3k bestalde, saio berezia emitituko du gauerdi inguruan eta egunean zehar izango diren ekitaldi nagusiei errepasoa egingo diote.

Euskal Encounterreko atal nagusiak

Eszena da, zalantzarik gabe, Euskal Encounterreko ekitaldirik garrantzitsuena. Sormena lantzeko lehiaketak antolatzen dituzte eta partehartzaileek (programatzaileek, musikariek...) euren abilezia erakutsi beharko dute. Horrez gainera, ordenagailuan eta bideo-kontsoletan jolasteko lehiaketak hartuko ditu Euskal Encounterrek. Aurreko edizioetan bezala, Hardware atalak ere badu bere tokia. Moddinga du oinarri, nork bere gustura ordenagailuak transformatzeko artea, hain zuzen. Eta nola ez, aurten ere, Euskal Encounterrek lekua egin dio Software libreari.

Horrez gainera, denetariko ekitaldiak antolatu dituzte egun hauetarako, besteak beste, maskota eta mozorro lehiaketak, zaku karrerak, frikitest, euskal klip... Bertara hurbiltzen direnek ez dute aspertzeko aukerarik izango!

Euskal Encounter

2010/07/21

Erabiltzaileak ez daude Facebookekin gustura

Interneteko zerbitzuei buruz duten iritzia jaso duen inkesta batean, erabiltzaileek sate sozialari 100etik 64 puntu besterik ez dizkiote eman.

Facebookek 500 milioi erabiltzaile bildu dituela jakinaraziko du gaur. ABC Newsen eskainiko duen elkarrizketa batean adieraziko du Mark Zuckerberg Facebooken sortzaileak. Hala ere, ziur asko ez du Facebookeko kideak diren erabiltzaileen gogobetetasunari buruz ezer esango, izan ere, ikerketa estatubatuar batean, 100etik 64 puntu besterik ez diote eman sare sozialari.

AEBetako webgunerik ospetsuena izan arren, erabiltzaile kopuru zabal bat ez dago gustura Facebookekin, hori da behintzat American Customer Satisfaction Index 2010 (ACSI) ikerketak adierazi duena. 100etik 64 puntu besterik ez diote eman Facebooki inkestan parte hartu duten erabiltzaileek eta puntuazio horrek sektore berdineko gainontzeko enpresak baino % 5 azpitik utzi du erabiltzaileen gogobetetasuna.

Horrela, erabiltzaileek Facebookekin duten gogobetetasuna aireliniekin eta kable konpainiekin dutenaren parekoa da.

Arazoa, batez ere, pribatutasunean, webguneak maiz jasaten dituen aldaketetan eta publizitatean oinarritzen da adituen ustez.

Google, bilatzaileen artean nagusi

Googlek, berriz, bilatzaileen industrian lehenengoa izaten jarraitzen du 80 punturekin. Hala ere, gertu ditu Bing (77), Yahoo! (76) eta AOL (74).

2010/07/20

eitb.comek jarraipen berezia egingo dio Euskal Encounterri

Atari berezia eskainiko diogu informatikarien topagune honi. Egun horietako ekitaldiak erakusteaz gain, hitzaldiak zuzenean eskainiko ditugu. ETB3k, bestalde, saio berezia egingo du gauero.

Euskal Encounter ate joka dator. Bilbao Exhibiton Centrek hartuko du uztailaren 22tik 25era bitartean eta eitb.com han izango da, gertatzen denaren berri uneoro emateko. Hala, atari berezia eskainiko diogu Euskal Encounterri eta egun horietan, informatikazaleen festa handi honetan jazotzen den guztiaren berri emango dugu.

Modu horretan, Euskal Encounterreko atal ezberdinetako lehiaketak, ikastaroak, erakustaldiak... grabatuko ditu ETB3ko taldeak eta atari berezian eskegiko ditugu. Ez hori bakarrik! Egunotan 12:00etatik hasita 21:00ak arte OpenGunen izango diren hitzaldi guztiak zuzenean emango ditugu streaming bidez. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Nolan Bushnel Atariren sortzailearen eta Claude Comair DigiPenen lehendakariaren hitzaldiak. ETB3k bestalde, saio berezia emitituko du gauerdi inguruan eta egunean zehar izango diren ekitaldi nagusiei errepasoa egingo diote.

Euskal Encounterreko atal nagusiak

Eszena da, zalantzarik gabe, Euskal Encounterreko ekitaldirik garrantzitsuena. Sormena lantzeko lehiaketak antolatzen dituzte eta partehartzaileek (programatzaileek, musikariek...) euren abilezia erakutsi beharko dute. Horrez gainera, ordenagailuan eta bideo-kontsoletan jolasteko lehiaketak hartuko ditu Euskal Encounterrek. Aurreko edizioetan bezala, Hardware atalak ere badu bere tokia. Moddinga du oinarri, nork bere gustura ordenagailuak transformatzeko artea, hain zuzen. Eta nola ez, aurten ere, Euskal Encounterrek lekua egin dio Software libreari.

Horrez gainera, denetariko ekitaldiak antolatu dituzte egun hauetarako, besteak beste, maskota eta mozorro lehiaketak, zaku karrerak, frikitest, euskal klip... Bertara hurbiltzen direnek ez dute aspertzeko aukerarik izango!

Euskal Encounter

Ekainberriko sarrerak salgai Interneten

Ordenagailuak pizteko prest BECen. Euskal Encounter topaketa egingo dute ostegunetik igandera, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan OpenGunea aurtengo berrikuntzetako bat izango da, edonorentzat irekitako gunea

Euskara 2.0: ondorioak edo…

euskara-20-150Uztailaren 12an eta 13an EHUko Uda ikastaroen baitan egin ziren Euskara 2.0 jardunaldien ondorioak edo antzerako zerbait eman nahiko nuke hemen.


Iruditzen zait gai beraren inguruan behin eta berriz ideia berberak errepikatzen direla, baina jardunaldien amaierako mahai-inguruak zerrenda antzerako bat ateratzeko aukera eman zidan.


Eskerrak Unai Fernandez de Betoñori, Maite Goñiri eta Gorka Juliori, eurak izan ziren-eta mahai-inguruan parte hartu zutenak eta hitzaldi guztien ondoren zerrenda hau ateratzeko aukera eman zidatenak.


Jardunaldi hauei buruz idatzi duten bi blogari aurreratu zaizkit: Maite Goñi bera eta Unai Cuevas. Beraz hartu ezazue honako hau horien osagarri gisa.


Sareak zer aukera eskaintzen dizkio euskara bezalako hizkuntza bati? edo beste modu batera esanda, zer egin daiteke sarean euskara indartu dadin, ikusgarriago izan dadin munduaren aurrean?


1.- Edukiak euskaraz sortu behar dira, eduki berriak edo itzulpenak


Zer lortuko dugu horrekin? ERABILERA. Hizkuntza bat erabili egin behar da eta beraz, euskaraz gaizki idatzi edo hitz egingo dugunaren beldurra gainetik kendu behar da. Gainera, zeure nortasuna hizkuntza baten inguruan eraikitzen baduzu, nahiz eta nortasun digitala izan, segur aski “mundu fisikoa”n ere horrela zuzenduko dira zuregana.


Eta zer gehiago lortuko dugu? KOPURUA. Garrantzitsua da hizkuntza baten inguruan sortzen den eduki kopurua. Jeremy Evas filologoak argi erakutsi zigun itzulpen memorien garrantzia. Itzulpenak sortu eta partekatu beharraz hitz egin zuen hark, gero eta corpus handiagoa sortzeko. Hala,  itzulpenek gero eta kalitate gehiago izango dute eta hizkuntzak gero eta ikusgarritasun gehiago izango du.


2.- KULTURA LIBREA sustatu behar da


Software librea  eta lizentzia libreak (creative commons) erabiltzea garrantzitsua da. Zergatik? BALIABIDEAK behar ditugulako eta software libreak baliabideak azkar eta ugari ekoizteko aukera ematen digulako. Hala, softwareak aldi berean hizkuntza desberdinetara itzuliak izan ditzakegu, baita euskaraz ere, hizkuntzen artean parekotasun egoera emanez.


Beraz, edukiak eta baliabideak PARTEKATU behar dira, berrerabiltzeko aukera eman, ez gara gurpila etengabe asmatzen ibiliko, sortuta dauden gauzak hobetu ditzagun, kultura aberatsagoa sortuko dugu-eta.


3.- Hezkuntzan eragitea


Garrantzitsua da hasiera-hasieratik gure haurrak software desberdinekin aritzea, gauza desberdinak frogatzeko beldurra galtzea, partekatzeko kultura sustatzea, ikasteko motibazioa piztea… Maite Goñi seguru ikastaro bat baino gehiago emateko prest legokeela hori guztia azaltzeko, Jakintza ikastola esaten ari garen guzti honen laborategia baita.


4 .- EUS domeinua lortzea


Gaur egun ez dakit nola dagoen gaia, hasierako oinarriak ezarri ziren eta seguru lanean ari direla eta egunen batean iritsiko dela.


5.- Marketin gehiago


Gauza asko egiten dira, baina saltzen jakin behar dugu. Zertarako? ERREFERENTZIALTASUNA lortzeko


6.- Gauza txikiekin gauza handiak lortzen dira


Maite Goñik proposatu zuen honakoa: Eusko Jaurlaritza Google-ekin harremanetan jarri eta bilatzaileari eskatzea euskara hizkuntza bezala onar dezala.


7.-  Sare sozialak erabili


Bai produkzio esparruan (lanerako), zein aisialdian sare sozialak erabiltzeak elkarren artean KONEKTATUTA egotea ahalbidetzen digu, jende berria ezagutzea, harreman desberdinak osatzea…


8.- Militantzia sustatu behar da


Puntu hauek guztiek eragileak behar dituzte aurrera aterako badira, hau da, militanteak.


Azkenik, mahai-inguruan bota zituzten hiru esaldirekin geratzen naiz.



  • Maite Goñi: “Gauza txikiekin gauza handiak lorzen dira”

  • Gorka Julio: “Oztopoak erronka bihurtzen diren lekua da Internet”

  • Unai Fernández de Betoño: “Bakoitzak hizkuntzari bere gozagarritasuna bilatu behar dio”


Oharra: Argazkia Maite Goñiren blogetik hartu dut.

2010/07/19

Euskal Encounter 'onena' egin nahi dute

OpenGune tokia aurtengo berrikuntzetako bat da, euskararen erabilera sustatuko da lehiaketa baten bidez eta lehenengo Elkargune Solidario Digitala egingo dute.

Euskal Encounterraren arduradun nagusiak, Sabino San Vicentek, 18. edizioa "onena" bihurtzea hartu du helburu. Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo dute, uztailaren 22tik 25era, baina sarrerak orain dela hilabete bat agortu ziren.

San Vicentek "lanak eta artxiboak eta baita beren ezagutzak eta esperientziak ere konpartitzeko lagunen arteko elkargune bat bezala" definitu du munduko azkarrena den elkargune informatiko hau.

OpenGune tokian, aurtengo nobedadeetako batean, hitzaldiak, konferentziak eta tailerrak egingo dituzte. Horrez gain, Microsoft, Sony, Cannon, DigiPen, Institute of Technology bezalako konpainiek, SPRI enpresa eta Bizkaiko Foru Aldundiak besteak beste, beren standak jarriko dituzte bertan.

San Vicentek onartu duenez, enpresa ezberdinetako talentu berrien bila dabiltzaten pertsonak gerturatzen dira bertan aurkezten diren lanak ikustera eta hauen arduradunak ezagutzera.

Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko, Azkue eta BiscayTIK fundazioei esker, lehiaketa bat sortu dute. Bertan irudi estatikoak edo hiru dimentsiotakoak sortu behar izango dituzte euskara, gazteria eta Bizkaiko lurraldea kontutan harturik.

Beste aldetik, Kutxa Fundazioak, lehenengo Elkargune Solidario Digitala antolatu du. Partaideak "sare sozialen inguruko" webgune bat sortzeko ideiak aurkeztu behar izango dituzte. Saria 1.500 eurokoa izango da, eta beste 500 euro irabazleak aukeratutako GKE batera entregatuko dira.

Euskal Encounter (Argazkia: EFE)

Euskal Encounter 'guztietatik onenean' bihurtu nahi dute

OpenGune tokia aurtengo nobedadeetako bat da, euskararen erabilera sustatuko da lehiaketa baten bidez eta lehenengo Elkargune Solidario Digitala ospatuko da.

Euskal Encounterraren arduradun nagusiak, Sabino San Vicentek, 18. edizioa "guztietatik onenean" bihurtzea hartu du helburu. Bilbao Exhibition Centren (BEC) ospatuko da jazoera, uztailaren 22tik 25era, baina sarrerak orain dela hilabete bat agortu ziren.

San Vicentek "lanak eta artxiboak eta baita beren ezagutzak eta esperientziak ere konpartitzeko lagunen arteko elkargune bat bezala" definitu du munduko azkarrena den elkargune informatiko hau.

OpenGune tokian, aurtengo nobedadeetako batean, hitzaldiak, konferentziak eta tailerrak ospatuko dira. Horrez gain, Microsoft, Sony, Cannon, DigiPen, Institute of Technology bezalako konpainiak, SPRI enpresa eta Bizkaiko Foru Aldundiak besteak beste, beren standak jarriko dituzte bertan.

San Vicentek onartu duenez, enpresa ezberdinetako talentu berrien bila dabiltzaten pertsonak gerturatzen dira bertan aurkezten diren lanak ikustera eta hauen arduradunak ezagutzera.

Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko, Azkue eta BiscayTIK fundazioei esker, lehiaketa bat sortu dute. Bertan irudi estatikoak edo hiru dimentsiotakoak sortu behar izango dituzte euskara, gazteria eta Bizkaiko lurraldea kontutan harturik.

Beste aldetik, Kutxa Fundazioak, lehenengo Elkargune Solidario Digitala antolatu du. Partaideak "sare sozialen inguruko" webgune bat sortzeko ideiak aurkeztu behar izango dituzte. Saria 1.500 eurokoa izango da, eta beste 500 euro irabazleak aukeratutako GKE batera entregatuko dira.

Euskal Encounter (Argazkia: EFE)

Justin Bieberrek Lady Gagari YouTubeko erregealdia kendu dio

Hamasei urteko gazte kanadarrak markak hautsi ditu eta orain arte Lady Gagak sendo eusten zuen lehen postua lortu du Bieberrek YouTuben.

Nerabeak erotzen dituen pop artista berria da Justin Bieber eta kanadarrak Lady Gagaren marka hautsi eta bere bideoklipa YouTubeko ikusiena izatea lortu du. Bieber YouTuben egin zen ezaguna eta "Baby" abestiaren bideoarekin 250 milioi bisita baino gehiago jaso ditu, Lady Gagaren "Bad Romance" kantuaren 247 milioi bisitak gainditu ditu.

16 urteko abeslari kanadarra AEBetatik dabil orain My World 2.0 bere diska arrakastatsua ezagutzera ematen eta Twitterren utzitako mezu baten bitartez bere jarraitzaileei eskerrak eman dizkie.

Bieberrek 14 urterekin sinatu zuen bere lehen kontratua eta YouTubera berak egindako bideoak igo ostean, milioika jarraitzaile ditu orain. 24 urteko Lady Gagak, bestalde, "Monster Ball" birarekin jarraitzen du eta duela gutxi Facebook sare sozialean 10 milioi jarraitzaile baino gehiago dituen bizirik dagoen lehen artista bilakatu da.


Justin Bieber eta Lady Gaga. Fotos: justinbiebermusic.com eta ladygaga.com

Zurrumurru faltsu batek Mel Gibson hil dela hedatu du Twitterren

Ez da sare sozialean horrelako mezu faltsu bat hedatzen den lehen aldia. Luis Miguel abeslaria edo Lindsay Lohan ospetsua, besteak beste, horrelako zurrumurruen "biktima faltsuak" izan dira.Mel Gibsonen heriotza Twitter sare sozialean sortu den azken zurrumurru faltsu da. "RIP Mel Gibson" edo "Hil ez bada, nik badakit bere ibilbidea zendu dela" bezalako mezuak aurkitu daitezke Interneten. Hala ere, ez dago esandakoa egia dela adierazten duen frogarik.

54 urteko aktorea komunikabideetan azaldu da azken asteetan Grigoreva Oksana bere neska ohiari egindako mehatxuak biltzen zituen grabazio bat webgune batera iritsi zelako.

Dena den, ez da horrelako mezuak Twitterrera iristen diren lehen aldia. Izan ere, Luis Miguel abeslaria, Dj Tiesto ezaguna edo Lindsay Lohan ospetsua ere zurrumurru hauen "biktima faltsuak" izan ziren.

2010/07/18

Aparkalekua aurkitzea, errazago Googlerekin

Bilatzaile ezaguna "OpenSpot" izeneko aplikazio berria probatzen ari da. Honekin, eta gidarien laguntzarekin, libre geratu diren aparkalekuen informazioa jasotzeko modua izango da denbora errealean.

GoogleLabsek aplikazio berri bat abian jarri du Android sistema eragilearekin dabiltzan terminalentzako. Aplikazio honek hirigune pilatuetan dauden gidariei laguntza eskainiko die aparkalekua errazago aurki dezaten. Sistema berri hau oraindik probatzen ari dira, bere izena: "OpenSpot".

Aplikazioaren funtzionamendua erraza da eta plataforma erabiltzen duten pertsonen elkarlanean eta borondate onean oinarritzen da.

Gidari batek kotxea hartu eta leku bat libre uzten duenean aplikazioaren botoi bat zapaldu besterik ez du. Orduan, eta GPSaren bidez, informazio hori inguruan dauden eta aparkaleku bila ari diren gainontzeko erabiltzaileei iritsiko zaie.


Gidariek "karma" izango dute

Aplikazioa garapen fasean dago oraindik eta "Karma" izeneko puntu sistema erabiltzen du. Sistema honek erabiltzaile bakoitzak gainontzekoei informatzeko Orduña agertzen duen eskuzabaltasuna neurtuko du.

Oraindik ez dute argitu "karma" horrek aparkalekua ahalik eta azkarren aurkitzeko orduan eraginik izango duen.

Artxiboko irudia. EFE.

2010/07/16

iPhone 4aren antenak dituen arazoak onartu ditu Apple konpainiak

Tresna berriaren estaldura arazoak onartu ditu Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatuak, baina merkatuko gainerako telefonoek arazo berdina dutela adierazi du.

iPhone 4 berriak seinalearen harreran arazoak dituela onartu du gaur Apple enpresa teknologikoak. iPhone 4 konpainiaren produktu nagusia da.

Tresna berriaren estaldura arazoak onartu ditu Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatuak, baina merkatuko gainerako telefonoek arazo berdina dutela adierazi du.

Horrela, arazoak konpontzeko zorroak doan oparituko ditu Applek, edo erosketarekin kontent ez diren bezeroei dirua itzuliko die.

"Ez gara perfektuak, telefonoak ez dira perfektuak", ziurtatu du Jobsek, baina iPhone berria irmo defendatu du, komunikabideetan azkenaldian azaldutako kritiken ostean. Arazoari 'Antennagate' ezizena jarri diote dagoeneko.

Kexak

Apple konpainiaren datuen arabera, iPhone 4 erosi dutenen % 0,55 soilik kexatu dira telefonoaren antenak dituen arazoak direla-eta, eta produktuaren itzultze tasa iPhone 3GSaren heren bat izan da.

Hala ere, iPhone 4an deietan akats gehiago atzeman dituztela onartu du Jobsek, baina saiakera bakarrak eman ditu arazoak 100 dei bakoitzeko.

iPhone 4 telefonoaren 3 milioi ale baino gehiago saldu ditu Applek ekainean merkaturatu zuenetik.

Gizon bat iPhone 4 berriarekin, Berlinen (Alemania). Argazkia: EFE

3D teknologiak ezezagunak diren arazo okularrak zabaldu ditu

Ikusmen binokular ezkutua duten pertsonek ezin dute jasan hiru dimentsiotan ematen ari den pelikularen aurrean egotea.

Pelikula batetik ateratzerakoan zinemazaleak zorabiatuta, buruko mina edo ikusmen bikoitza izatea eragin dezake 3D teknologiak. Optikari-Ikusmen-neurtzaileen Elkargo Nazionalaren arabera, "arazo hauek ez dira teknologiaren ondorio kaltegarriak, baizik eta 3Dak arazo ezkutuak zabaltzen laguntzen ari den ondorioa".

Hiru dimentsiotan diren irudiak prozesatzen dituen gizakiaren gaitasuna, estereopsia da. Irudiak banantzea da 3D teknologiak egiten duena eta garunak bananduta jasotzea saiatzen da. Azken hau, betaurreko bereziak erabiliz lortzen da.

Nork ezin du 3Da ikusi?

Begi alferra duten pertsonak dira 3D ikusmenaren efektuaz gozatu ezin dutenak; hau da, begi batean zorroztasun ikusmena galdu dutenak eta estereopsiaren gaitasuna galdu dutenak. Carl Zeiss Vision Españako bezeroen arretaren zuzendariaren, Orellanaren, esanetan, "kasu larriagoak daude gure ikuspuntutik, ikusmen estereoskopiko normala izan dezakezu, baina egunero izateko esfortzua egiten duzulako da".

Orellanak esan duenez, "haurrei eta adinekoei ikusmen esteresokopikoaren analisia egitea garrantzitsua da, esfortzua egiten jarraitzen badute, arazo ezkutu hau, estres eta nekearekin nabaritzen dena, agertzea eragingo dutelako".

Kaltegarria al da?

Nintendo eta Samsung bezalako enpresa garrantzitsuek ikusmen estereoskopikoa garatzen ari diren 7 urte baino gutxiago duten umeentzat 3D teknologiaren erabilera arriskutsua izan daitekeela jakinarazi dute.

Orellanaren arabera, gauzak 3Dan ikusteko moda berri honek duen aspektu positiboa, ezezaguna zen arazo batez kontziente izan gaitezela eta izena jartzeko aukera dugula da. Gehiegizko erabilerak arazoa larriagotu dezakeela ere baztertu du, ikusmen binokular ezkutua duten pertsonek ezin dutelako jasan hiru dimentsiotan ematen ari den pelikularen aurrean egotea. Betaurrekoak janzterakoan "guztia bikoitza ikusten dute eta garunak ezin du jasan".

Orellanak publikoa 3Dan den pelikula bat ikusi ezin badu ikusmen-neurtzaile batengana joatea gomendatzen du, ikusmen binokularra kontutan harturik errefrakzio oso bat egiteko. Tratamendua begien muskulatura indartzeko betaurreko, prisma eta jarrera edo ekintza lasaigarriak jartzea izan daiteke.

Azkenik, "3Da emititzen duten pertsonek aukera hauetaz abisua ematea komenigarria da, ardura ere beraiena delako. Osasunarentzat arriskutsua ez izan arren eta betaurrekoak zapiarekin entregatu arren, mundu guztiak 3Da ezin duela ikusi ohartarazte beharrezkoa da" esan du.

Gauzak 3Dan ikusteko moda berria (Argazkia: EFE)

Zientziari eta teknologiari buruzko Elhuyar entziklopedia, Interneten

zthiztegia.elhuyar.org helbidean, erabiltzaileak 23.000 kontzeptu kontsultatzeko aukera izango du. Hitz horietako bakoitzak, gainera, ingeleseko, gaztelerako eta frantseseko itzulpenak izango ditu.

Zientziari eta teknologiari buruzko euskarazko Elhuyar hiztegi entziklopedikoak 23.000 kontzeptu biltzen ditu eta hemendik aurrera Interneten ere izango da. Horrela, orain arteko liburuaz eta CD-ROM formatuaz gain, erabiltzaileak hiztegia kontzultatzeko bide berri bat izango du.

Elhuyar Fundazioak adierazi duenez, lan hau zientziaren eta teknologiaren arlo guztiak biltzen dituen lehen euskarazko entziklopedia da.

23.000 kontzeptu ingururen definizioak eta horien ingelesezko, gaztelerazko eta frantsesezko itzulpenak eskaintzen ditu lanak. Gainera, informazio gehigarri ugari du.

Guztira, zientzia eta teknologia arloetako ehuneko erdiari buruzko informazioa eskaintze du.

Anton Gurrutxagaren gidaritzapean, berrehun adituk baino gehiagok lau urtetan lan egin dute argitalpen hau bukatzeko. Orain zthiztegia.elhuyar.org webgunean emaitza kontsultatu daiteke.

Gamerland bideo-jokoen azoka hartuko du urrian Barakaldok

Teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bilakatuko da BEC. Han, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egingo dira.

Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean Gamerland Bideo-jokoen eta Berrikuntzen Nazioarteko Azoka hartuko du Bilbao Exhibition Centrek (BEC).

Hain zuzen ere, azoka honen lehen edizioa izango da udazkenean Barakaldon egingo dena eta "formakuntza, hezkuntza eta lana" sustatzea bilatuko du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horretarako "teknologia berriekin eta berrikuntzekin" lotura duten enpresen erakusleiho bilakatuko da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egingo dira.

Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak emango dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute.

Bisitarien artean, sektore honetan adituak diren pertsonez gain, bideo-jokoen munduan interesa duten gazteak ere izango dira.

2010/07/15

Microsoftek 3 dolar oparituko ditu Bing bilatzailea hautatzearen truke

Urtebetean, merkatuaren % 12,7a lortu du Bingek. Google buru da % 62,6arekin eta Bing bilatzaile gisa erabiltzea adostu zuen Yahoori, bigarren postua dagokio (% 18,9).

Microsoftek kanpaina originala abiatu du Googlei aurre egiteko eta erabiltzaileak erakartzeko. Iparramerikako enpresak eskaintza interesgarria luzatu die internautei: Bing nabigatzaile bezala aurretik ezarriz gero, ongintzazko egitasmoak finantzatzeko 3 dolar (2,34 euro) lortuko dituzte trukean.

Hezkuntza proiektuentzako dirua biltzen duen DonorsChoose.org webgunearekin elkarlanean martxan jarri du kanpaina hori Microsoftek.

"Egiten ari garen zer edo zerk eragina du, Microsoftentzako negozio handia izatea nahi dugu. Merkatu handia da eta irabazteko ez baldin bada, ez ginateke bertan jolasean arituko", adierazi zuen Microsofteko Satya Nadellok BBC telebista katean.

comScore webgunearen azken datuen arabera, Bing bilatzailearen hazkundea geldoa baina etengabea da.

Urtebetean, merkatuaren % 12,7a lortu du Bingek. Google buru da % 62,6arekin eta Microsoftekin Bing bilatzaile gisa erabiltzea adostu zuen Yahoori, bigarren postua dagokio (% 18,9).

'FIFA 11' jokoan bere futbol liga sortzeko aukera izango du jokalariak

Erabiltzaileak bere jokalariak diseinatu ahal izango ditu, baita bere futbol talde gustukoena ere. Gainera, taldekideen jantziak eta ezkutua ere aukeratuko ditu.

AEBetan irailean helduko da dendetara FIFA 11 bideo-jokoa eta erreminta eta aukera berriekin iritsiko da joko arrakastatsu hau. Jokalariak partiduak pertsonalizatzeko aukera izango du bertan eta bere futbol liga ere sortu ahal izango du.

Modu horretan, erabiltzaileak bere jokalariak diseinatuko ditu, baita bere futbol talde gustukoena ere. Gainera, taldekideen jantziak eta ezkutua ere aukeratu ahal izango ditu.

Jokalariak Interneterako sarbidea izango du eta handik nahi duen informazio guztia hartuko du. Era berean, taldeentzako ereserkiak ere sortuko ditu jokalariak.

2010/07/14

PSOE, PP eta 'Salvame' saioaren webguneak hackeatzeagatik atxilotuak

Atxilotutako pirata informatikoetako bi adingabeak dira. Goardia Zibilak adierazi duenez, taldeak "KA0 Team" izena du eta erasoak ukabil gorri baten irudiarekin aldarrikatzen zituen.

Goardia Zibilak hiru hacker atxilotu ditu, horietako bi adin gabeak, Madrileko Alderdi Sozialistaren, Alderdi Popularraren, Telecincoko "Salvame" saioaren eta Madrileko Erkidegoko Adingabearen Defendatzailearen webguneak erasotzea leporatu diete.

Horrez gain, Goardia Zibilak adierazi duenez, taldeak "KA0 Team" izena du eta erasoak ukabil gorri baten irudiarekin aldarrikatzen zituen. Gainera, jatorrizko webguneetan aldaketak egin eta batzuetan arduradunak iraintzen zituzten.

Taldea osatzen duten kideetako hiru atxilotu ditu Goardia Zibilak eta laugarren bati sistema informatikoak kaltetzea eta isilekoen aurkikuntza eta jakinarazte delituak egotzi dizkiote.

Gazteetako batek telebistako webgune ezagun bateko ehun eta hogei mila erabiltzaile baino gehiagoko datu basea lapurtzea lortu zuen. Hori dela eta, Delitu Telematikoen Taldeak "Pirulin" operazioa azkartu behar izan zuen, izan ere, hackerrak artxiboa salmentan jartzeko arriskua zegoen.

Joan den ekainean sortu zuten sarea Valentziako, A Coruñako, Madrileko eta Leoneko lau gaztek. Hala ere ezagunagoak dira "xassiz", "kr0no", "Ca0s" eta "K41S3R" ezizenengatik.

Taldeak "Defacement" teknika erabiltzen zuen. Hau da, Interneteko zerbitzarietara sartu eta konfigurazioaren edo sistemaren akatsak aprobetxatuz edukietan aldaketak egiteko teknika.

2010/07/12

Mugikorrak seinalerik gabe erabiltzeko komunikazio sistema asmatu dute

Mugikorrak transmisore txikiekin sortutako errepikagailu-dorre konpaktua dauka barruan.

Australiako Flinders Unibertsitatearen ikertzaile talde batek seinalerik gabe mugikorren artean komunikatzeko sistema bat asmatu du. Informazio hau ABC irratian eman dute gaur. Frogatzeko, desertura bidaiatu zuen taldeak, eta mugikorren seinalearen lehen puntutik 100 kilometrotara kokatu zen.

Paul Gardner-Stephenen, proiektuaren zuzendariaren, esanetan, "sistema informatiko honek errepikagailu-dorrerik gabe hitz egiteko telefonoaren WIFI haririk gabeko komunikazioaren teknologia erabiltzea uzten du". Mugikorrak transmisore txikiekin sortutako errepikagailu-dorre konpaktua dauka barruan.

Oraingoz, telefonoen arteko seinalea ehunka metrora heltzen da, baina irismen transmisore gehiago gehituz, nahiko handitu daiteke. Hurrengo urratsa, "seinalearen erradioa handitzea eta soinuaren kalitatea hobetzea" dela esan du Gardner-Stephen.

Teknologia berria hondamen egoeretan izango da erabilgarria. Urtarrilak 12an Haitin izandako lurrikaran adibidez, 300.000 hildako eta 1,2 milioi pertsona kaltetu ziren eta telefono mugikorren konexioa aste bat geroago lehengoratu zuten.

2010/07/09

Euskara 2.0 jardunaldiak izango dira EHUko Uda Ikastaroetan

web-20-bubbleLehenik eta behin barkamenak guztioi. Hilabeteak daramatzat idatzi gabe. Kazetaritza lanak utzia naiz eta beste proiektu batean buru-belarri sartuta nabil. Orain Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzailea naiz eta erredakzio lanetan baino, proiektu kudeaketa lanetan nabil.


Edozein modutara, web munduarekin oso lotua jarraitzen du, Iametzaren ogibidea horixe delako, web garapenak eta komunikazioa.


Duela hilabete batzuk datorren astelehen eta asteartean (uztailak 12 eta 13), EHUko Uda Ikastaroen baitan,  izango diren Euskara 2.0 jardunaldien koordinazio lanak eramateko enkargua jaso nuen eta onartu ere bai. Horren berri ematera natorkizue.


EHUk Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin batera antolatu dituen jardunaldi horien helburua, 2.0 izenez bataiatzen dugun mundu birtual horretako joko arau berrietan, eremu urriko hizkuntzek zer paper jokatu behar duten aztertzea da, aukerak eta zailtasunak ebaluatzea eta ondorio batzuk ateratzea.


Horretarako esperientzia handiko hizlariak izango dira mahaian, Euskal Herrikoak eta kanpokoak: Jeremy Evas, Maite Goñi, Gorka Julio, Luis Angel Fernández Hermana eta Unai Fernández de Betoño.


Aurten, beste ikastaroekin egiten ari diren moduan, streaming bidezko bideo jarraipena egingo da eta EHUko Uda Ikastaroen historian lehen aldiz, Twitter bidez ere hitzaldiak jarraitu ahal izango dira.


Twitter bidez mezuak idazteko hastag edo gakoa honakoa da: #eu20


Erabiltzaile izena berriz hau: @euskara2puntu0


Jardunaldi hauetarako prestatu den ataria: www.euskadi.net/euskara2puntu0


Jarraian hizlarien curriculum labur batzuk:


Jeremy Evas: Galestar hau Frantses eta Galestar Filologian lizentziatua eta Hizkuntza Soziologiako doktoratua da. Bere doktorego tesiaren izenburua da “Zailtasunak eleaniztasuna lortzeko bidean”. Gales hizkuntza helduei irakasten ibilia da eta 2003. urtetik Gales Hizkuntzako Batzordean Ikerketa, Beka eta Teknologia saileko zuzendari kargua dauka. Bere ardura da besteak beste, gales hizkuntzaren aldeko informazio teknologien politika ezartzea. Microsoft enpresaren hainbat lokalizazio proiektutan parte hartu du: Office 2003, 2007, Windows XP, Vista eta Windows 7. Gaur egun Google-en translator toolkit itzulpen tresnaren garapenean laguntzen ari da. Bere hitzaldian horri buruz ere hitz egingo du.


Maite Goñi: Euskal eta Ingeles Filologian lizentziatua da. Azken urteetan buru-belarri murgilduta dabil IKTak eta hizkuntzen irakaskuntza alorrean. Horren lekuko dira bere parte hartzea IKTeroak blogean (Interneteko ARGIA saria jaso zuen 2007an) eta Euskaljakintza egitasmoaren barnean. Egitasmo horren baitan kokatzen den Euskaljakintza blogak hainbat sari jaso ditu (2007an Estatu mailako I. Espiral Saria gelako blog onenari eta 2008an Diariovasco.com Saria Gipuzkoako pertsona/elkarte webgune onenari). Irailean bere jardun profesionalean aro berri bati hasiera emango dio. Mondragon Unibertsitatean hasiko da lanean, baina Euskaljakintza egitasmoan egin beharreko lanekin uztartuko du.


Gorka Julio: Informatika Ingeniari teknikoa da. Elurnet enpresan egiten du lan, garatzaile eta formatzaile bezala. Formatzaile moduan EHU, UEU eta Asmoz Fundazioko irakasle izan da, baita Enpresa Digitalak antolatutako beste hainbat ikastaroetakoa ere. Aurrera atera dituen edo parte hartzen duen egitasmo eta proiektuak ugariak dira. Batzuk aipatuko ditugu. Blogari blog plataforma, ZutaGu sare soziala, Bildu, Txioka, Bloinfluence, microblogging nanoformats, gauzeninternet.com eta itzalagunea.com. Hedabideekin ere lotura handia dauka. Indymedia Euskal Herriaren sorkuntzan egon zen, Ttan-Ttakun irrati librean parte hartu du, Radio Euskadiko blogger tertulian kolaboratu du, Gaztezulon kolaboratzaile izan da, Berria egunkarian Irlen Sarea zutabea idazten du, baita Bizkaiko Ikastolen Elkarteko Kontaizu aldizkari elektronikoan ere.


Luis Ángel Fernández Hermana: Kataluniar hau kazetaria, irakaslea eta IKT arloko aholkularia da. Gaur egun Citilab Ezagutzaren Gizartearen Laborategiko zuzendaria da. Aditua da beraz, ezagutzaren kudeaketan, sare birtualetan eta testuinguru birtualetan ematen diren irakaskuntza prozesuetan.  Kazetari bezala ere, curriculum zabala dauka, Latinamerikako, Londresko eta Bartzelonako hainbat komunikabidetan egin du lan. Batzuk aipatzearren;  BBC, Cambio 16, El Periódico de Catalunya, La Vanguardia, Radio Porteña, Siete Días.. .Interneten ezagun bihurtu zen egitasmo baten sortzailea eta zuzendaria izan zen 1996tik 2004an itxi zen arte. Enredando.com proiektuari buruz ari gara.  Egitasmo horren baitan Komunikazio Digitaleko hiru Master zuzendu eta 425 artikulu baino gehiago idatzi zituen. Luis Ángel Fernández Hermanaren curriculum osoa irakurri.


Unai Fernández de Betoño: Gasteiztar hau arkitektoa da 2002ko azarotik. Gaur egun EHUko arduraldi laburreko irakaslea da, Hirigintza eta Lurralde Antolakuntzakoa eta Udako Euskal Unibertsitateko kidea. Internet mundura euskal Wikipediaren eskutik iritsi da, edo behintzat eta nagusiki testuinguru horretan ezagutzen dugu. 2007tik bertan parte hartu du eta 2009tik bertako administratzailea da. Euskal Wikipediak Interneteko ARGIA saria irabazi zuen 2008an.

Googlek erabiltzaileen datuak baimenik gabe hartu ditu Australian ere

Googlek Australian duen filialak kaleetatik argazkiak atera zituenean erabiltzaileen datu pribatuak legez kanpo eskuratu zituela onartu du epaitegi batek.

Googlek Australian duen filiala errudun deklaratu du epaitegi batek Google Mapserako etxeen eta kaleen argazkiak ateratzerakoan erabiltzaileen datuak legez kontra eskuratzeagatik. Baina ez diote zigorrik jarri.

Karen Curtis Australiako Pribatutasun komisarioak esan du bere organismoak ezin duela zigorrik jarri, baina enpresa estatubatuarrak barkamena eskatzea onartuko duela gaineratu du.

Bilatzaileak informazio hori haririk gabeko etxeetako sareetatik erabiltzaileen baimenik gabe eskuratu zuten. Hala ere, "lapurreta" mugatua izan zen, izan ere, kotxe batek une horretan sarera konektatuta dauden erabiltzaileen datuak bakarrik eskuratu ditzake.

30 herrialdetan salatu dute Googlek datu pribatuak baimenik gabe eskuratzeagatik. Horien artean da AEB.

2010/07/08

Eguzki-energiaz higiarazitako lehen gaueko hegazkinak lur hartu du

"Solar Impulse" hegazkinak 1981an Frantziatik Ingalaterrara bost orduko hegaldia egin zuen pilotu batek gidatutako eguzki-aparatu ultrarinaren marka gainditu du.

"Solar Impulse" hegazkinak Suitzako Payerne herriko aireportuan lur hartu du gaur. Aparatuak historian eguzki-energiaz higiarazitako lehen gaueko hegaldiaren marka lortu du, izan ere, 26 orduz egin du hegan. Hegazkinak, bildutako energia ahalik eta gehien irauteko, joan-etorri ugari egin ditu gauean zehar 50 kilometroko orduko abiaduran.

Hegazkinaren prototipoak 63,4 metroko eta 1.600 kiloko 12.000 zelula fotovoltaiko ditu eta atzo, baldintza meteorologiko paregabeekin, 8.700 metroko altuera hartu zuen eta horrelako aparatu batek inoiz lortutako altuera lortu zuen.

Helburua ahalik eta eguzki-energia gehien biltzea zen, horrela, gauean zehar airean mantentzeko haina izateko. Hegaldiaren iraupenak mota honetako hegazkin prototipo hau mota honetako hegaldirik luzeenaren protagonista egin du, izan ere, 1981an Frantziatik Ingalaterrara bost orduko hegaldia egin zuen pilotu batek gidatutako eguzki-aparatu ultrarinaren marka gainditu du.

26 orduko hegaldia izan duen lehen eguzki-hegazkina. Argazkia: EFE

2010/07/07

Firefox 4 nabigatzailearen beta bertsioa, dagoeneko eskuragarri

Nolanahi ere, behin-betiko bertsioa ez da prest izango urte amaiera arte.

Mozillak publiko egin du gaur Firefox 4 nabigatzailearen beta bertsioa. Nolanahi ere, behin-betiko bertsioa ez da prest izango urte amaiera arte.

Besteak beste, diseinu berriarekin, HTML5 irakurtzeko hobekuntzekin eta javascript-ak abiatzeko abiadura handiagoarekin dator bertsio berria.

Dena dela, beta bertsioa baino ez denez, ez da komeni nabigatzailetzat izatea, hau da, behin betiko bertsioa nolakoa izango den ikusteko baino ez du balio.

Ekaineko datuak oinarri hartuta Netmarketshare webguneak jakinarazi duenez, Firefox merkatuko bigarren nabigatzaile handiena da, % 23,8ko erabiltzaile-kuota baitu.

Haren aurretik Microsoften Internet Explorer dago (% 60,32), eta atzetik Google Chrome (% 7.24).

2010/07/05

Telescopio batek Unibertso ezagunaren lehen irudi osoa atera du

Izarren eta galaxien sorkuntzari buruzko datu gehiago ematen ditu zeru-sabaiaren irudi honek, eta batez ere, kosmosaren sorkuntzaren lehen faseak ikertzen laguntzen du.Orain dela urtebete espaziorantz bota zuten Planck teleskopio europarrak Unibertso ezagunaren lehen irudi osoa atera du gaur; behintzat unera arteko osoena. Izarren eta galaxien sorkuntzari buruzko datu gehiago ematen ditu zeru-sabaiaren irudi honek, eta batez ere, kosmosaren sorkuntzaren lehen faseak ikertzen laguntzen du.

"Datu horiek ez omen dute erantzun berririk ematen; ez oraindik, baina leihoa zabaldu omen dute, Unibertsoaren sorrera ulertzen lagunduko duen leihoa", esan du David Southwood Europako Espazio Agentziako (ESA) Zientzia eta Robotika zuzendariaren hitzetan.

Espazio Agentziaren ustez, lehen irudi hori "altxor apartekoa" da astronomoentzat, izan ere, datu berri ugari ekartzen ditu: Esne-bideko erregio gertukoenetik, urruneraino.

Esne-bidearen diskoa irudiaren erditik zehar hedatzen da. Galaxiaren azpitik eta goitik hedatzen den hauts eta gas harizpiak dira arreta bereganatzen duten lehen gauzak, izar berriak sortzen diren tokian, hain zuzen.

Celaa: 'Azeleragailu zentroa oso aurreratua dagoen egitasmoa da'

Gaur, legebiltzarkide talde batek Itur proiektuko instalazioak bisitatu egin ditu, Zamudion. Leioan egongo den ESS Azeleragailu Zentroaren entsegua da Itur egitasmoa.

Bilboko ESS Azeleragailu Zentroa Suediako Neutroi Espalazio Iturriaren zati bat "baino zerbait gehiago" izango dela nabarmendu du gaur Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuak. Bere esanetan, "aurreratua" dagoen egitasmo zientifiko garrantzitsua da Leioan kokatuko dena.

Gaur, legebiltzarkide talde batek Itur proiektuko instalazioak bisitatu egin ditu, Zamudion. Leioan egongo den ESS Azeleragailu Zentroaren entsegua da Itur egitasmoa, eta ioiak sortzeko erabiltzen dute. Leioako zentroa, Suedian egongo den Neutroi Espalazio Iturriaren menpe izango da.

Zamudion daude Itur egitasmoko instalazioak. Neutroi azeleragailu bat sortzeko eman behar den aurreneko pausua suposatzen du proiektu horrek.

Celaaren hitzetan, egitasmoak "bizitza propioa" dauka, eta Suediako Lund zentroko "zati leiala" izango dela aurreratu du.

180 milioi euroko inbertsioa egingo dute ESS-Bilbao proiektua martxan jartzeko. Erdiak Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, eta beste erdiak, Espainiako Gobernuak. Orain arte 30 milioi euro inbertitu dituzte .

130 zuzeneko enplegu eta horien eraginez sortutako beste 60 enplegu sortzea espero du Eusko Jaurlaritzak Europako Neutroi Espalazio Iturriaren (ESS) Bizkaiko azpiordezkaritzan, Leioako Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) parke zientifikoan.

2010/07/02

Googlek soldata igoko die bikote homosexualei

Bikote heterosexualei ez dagokien zerga baten ordainetan egin du konpainiak igoera hori eta 2011aren hasiera arte, atzeraeraginezko izaera izango du.

Googlek bere lankide guztien arteko berdintasuna sustatu nahi du eta horretarako bikote homosexualei soldata igotzea erabaki du. Izan ere, AEBetan sexu berdineko bikoteek heterosexualei ez dagokien zerga bat ordaintzen dute.

The New York Times egunkariak argi adierazi du: "Google bezalako enpresa aberats batean lan egiteak abantaila ugari ditu. Horien artean dira, besteak beste, arropa eta janaria doakoa direla edo amatasun lizentzia bost hilabetetakoa izatea eta denbora-tarte horretan soldata jasotzea". Horregatik, ez da harritzekoa konpainiak bere langile homosexualen aldeko ekimen bat martxan jartzea.

Hala ere, Google ez da horrelako neurriak hartu dituen lehena. Enpresa handien talde murriztu batek behintzat dagoeneko zerga honi aurre egiten saiatu da. Baina adituek uste dute Googleren estrategia berriak eragiten dituen irabaziak Silicon Valley enpresa lehiakidea berdina egitera animatuko duela.

Oraindik ez dakite Googlek dituen 20.600 langileetatik zenbatengan izango duen eragina, baina kopuru zabala izan liteke, Googlek 700 kide biltzen dituen gay eta lesbianen Gayglers izeneko barne-elkarte bat baitu.

Googlek bikote heterosexualei eragiten ez dien zerga baten ordainetan egin du igoera.

2010/07/01

Isasaweis YouTubeko guruak wegbunea estreinatu du

YouTuben hasi zuen ibilbidea eta ondoren Facebook, Twitter eta Flickr konkistatu zituen. Orain, Isabel Llanok isasaweis.com webgune berria du.

Duela 8 hilabete inguru, Isabel Llano asturiarra Isasaweis bezala egin zen ezaguna Interneten. Llanok Isasaweis kanala sortu zuen Youtuben eta, gaur egun, ikusienetako bat da. Egiten dituen bideoetan edertasun trikimailuak eta errezetak azaltzen ditu. Isasawis Facebook, Twitter eta Flickr bezalako sare sozialetan ere dago. Orain, webgune berria aurkeztu du.

Llanok berak azaldu dien bere jarraitzaileei webgunearen diseinua eta helburua: "Maitasun askorekin egin dugu webgunea. Nire bideoak ikusten dituzten askok YouTubeko kanala dudala ere ez dakitela ohartu naiz. Hala ere, arrazoi nagusia jasotako mezu guztiak erantzutea ezinezkoa dela da".

Horrez gain, bere jarraitzaileen zalantza eta eskakizun guztiei erantzuteko, bideo bakoitzean "ohiko galderak izeneko atala" gehitu du. Isasaweis.com webgunean bloga ere aurkituko dugu, "bideo batean azaldu ezin daitezkeen gauzei buruz aritzeko".

Edertasunaren eta modaren guruak AEBetan aspalditik dira ospetsuak. Orain, geroz eta jende gehiago animatzen da Interneten horrelako txokoak egitera. Isabel Llanok proiektua martxan jartzea erabaki zuen eta orain arrakastatsuenetako bat da: 25.940 jarraitzaile eta 7.415.555 aldiz ikusi dituzte bideoak.


Munduko lehen 'robot-tabernaria'k Bangkoken lan egiten du

Bangkoken dagoen jatetxe japoniar batek robot bat du bere langileen artean. Samuraiz jantzita, robotak platerrak zerbitzatu egiten dizkie bezeroei.

Bangkokeko jatetxe batek munduko lehen 'robot-tabernaria' dauka bere langileen artean.

Jatetxea japoniarra da, eta robotak platerrak banatu eta zerbitzatu ez ezik, dantza egiten du ere, bezeroen txalo artean.

Robotak samurai jantzia darama uneoro, eta pantaila bat dauka begien ordez. Haren sortzailearen ustez, etorkizuna halakoa izango da.

"Ez da inoiz berandu heltzen, ez du atsedenik hartzen eta ez du limosnarik eskatzen, zortzi pertsonaren lana egiten badu ere", azaldu dio EFEri Lappassarada Thanapant-ek, 'Hajime' izeneko jatetxearen jabeak.

Haren hitzetan, robotaren ideia duela sei urte izan zuen, Japonian roboten azoka batera joan zenean. Han besodun robot bat egiteko eskatu zion enpresa bati.

Modelo egokia erakutsi ziotenean, Thanapantek ez zuen zalantzarik izan eta sei milioi 'bat' (185.000 euro) ordaindu zituen lau haietako lau 'zerbitzari'ren truke.

"Ia perfektuak dira, ezin dute kale egin eta higienea erabatekoa da, ezin baitute ukitu janaria edota bezeroa", gaineratu du jabeak. Bere ustez, inbertsioa bi urtetan berreskuratuko du gehienez jota, jatetxea oso ezagun egiten ari baita.

Jatetxean, mahaiek pantaila ukigarri bat daukate, eta horretan platerrak hautatzen dira.

Janaria prest dagoenean, 'zerbitzaria' heltzeko zorian dagoela ohartarazten ditu terminalak bezoeroak, ikuskizuna inork galdu ez dezan.

Bi robot sinplagoak dira, beso bakar bat dute, eta sukaldeak platerrak hartu eta 'lankideei' eman baino ez dute egiten. Beste robotak konplexuagoak dira, uniformea daramate, eta platerrak zerbitzatu egiten dituzte.

Dena dela, Thanapantek aitortu du robotek akatsak egiten dituztela, batzuetan, bezeroen platerrak jasotzeko orduan.

Gainera, ez dakite edariak zerbitzaten ezta faktura kobratzen ere; gizakien zeregina da oraindik.

Hori bai, robotek, lan egiteaz aparte, ikuskizuna ere ematen dute, orduro dantzan hasten baitira.

"Umeek ikaragarri gustuko dute; sendi asko hurrengo ikuskizuna ikusteko geratzen dira", esan du Thanapantek, harro.


Munduko lehen robot-tabernaria