2010/09/30

Irundar batek Matt Hardingek bezala erakutsi du Euskal Herria YouTuben

Iñaki Goikoetxea urtebete aritu da Euskal Herriko 100 txoko baino gehiago erakusten dituen bideo bat egiten. Lana Matt Harding YouTuben hain ospetsua egin zen australiarrak egiten dituenen modukoa da.

Matt Hardingen ideia originalean oinarrituta, Iñaki Goikoetxeak 21 hilabete behar izan ditu "Euskal Herrian Dantzan" bideoa egiteko. "Euskal Herriko irudia zabaltzeko", ehun txoko baino gehiagotako irudiak bildu ditu; izna ere, egilearen ustez, "leku zoragarriak ikusteko ez dugu munduko beste puntaraino joan behar".

Ez da Goikoetxeak horrelako lan bat egin duen lehen aldia, baina bai behin betikoa. "Batzuetan lotsa pasa dugu, dantzan hasten ginenean jendea begira hasten zelako. Hala ere, parte hartu duen jendeak, lagunek eta senideek, bazekiten zertan ari ginen eta ondo pasa dugu", azaldu du irundarrak.

Goikoetxeak aste honetan bertan amaitu du bideoa osatzen: "Musika estudio txiki batean zuzenean jotzen dugun musika grabatu genuen. Guztira, hilabete inguru aritu naiz bideoa editatzen".

Horrela. Goikoetxeak Euskal Herriko mendiak, hiriak, festak eta txokorik bitxienak erakutsi nahi izan ditu. "Txikitan ezagututako lekuak gogoratu ditut, jendeak pentsa dezake dantza egitera joan naizela, baina asko mugitzen gara eta irudiak grabatzeko aprobetxatu dugu", azaldu du.

Leku publikoetan grabatzeko ez du arazorik izan irundarrak. Batzuetan, ezezagunek ere koreografian parte hartu dute: "Hondarribian izan ginenean, ezkontzako argazkiak ateratzen ari zen bikote batek zertan ari ginen galdetu zigun eta, azkenean, dantzan hasi ziren".


Irundar batek Euskal Herria Matt Hardingek bezala erakutsi du YouTuben

Iñaki Goikoetxea urtebete aritu da Euskal Herriko 100 txoko baino gehiago erakusten dituen bideo bat egiten. Lana Matt Harding YouTuben hain ospetsua egin zen australiarrak egiten dituenen modukoa da.

Matt Hardingen ideia originalean oinarrituta, Iñaki Goikoetxeak 21 hilabete behar izan ditu "Euskal Herrian Dantzan" bideoa egiteko. "Euskal Herriko irudia zabaltzeko", ehun txoko baino gehiagotako irudiak bildu ditu; izna ere, egilearen ustez, "leku zoragarriak ikusteko ez dugu munduko beste puntaraino joan behar".

Ez da Goikoetxeak horrelako lan bat egin duen lehen aldia, baina bai behin betikoa. "Batzuetan lotsa pasa dugu, dantzan hasten ginenean jendea begira hasten zelako. Hala ere, parte hartu duen jendeak, lagunek eta senideek, bazekiten zertan ari ginen eta ondo pasa dugu", azaldu du irundarrak.

Goikoetxeak aste honetan bertan amaitu du bideoa osatzen: "Musika estudio txiki batean zuzenean jotzen dugun musika grabatu genuen. Guztira, hilabete inguru aritu naiz bideoa editatzen".

Horrela. Goikoetxeak Euskal Herriko mendiak, hiriak, festak eta txokorik bitxienak erakutsi nahi izan ditu. "Txikitan ezagututako lekuak gogoratu ditut, jendeak pentsa dezake dantza egitera joan naizela, baina asko mugitzen gara eta irudiak grabatzeko aprobetxatu dugu", azaldu du.

Leku publikoetan grabatzeko ez du arazorik izan irundarrak. Batzuetan, ezezagunek ere koreografian parte hartu dute: "Hondarribian izan ginenean, ezkontzako argazkiak ateratzen ari zen bikote batek zertan ari ginen galdetu zigun eta, azkenean, dantzan hasi ziren".
 


2010/09/28

Blackberry PlayBook, Appleren iPad gailuaren konpetentzia berria

Aparatu berriak 7 hazbeteko pantaila izango du eta iPad-ak baino 300 gramo gutxiago pisatuko ditu. Nazioarteko merkatuetara datorren urteko apirilean iritsiko da.

Research In Motion (RIM) konpainia kanadarra tablet gailuen negozioan sartu da kaleratu berri duen BlackBerry PlayBook izenekoarekin. Gailu berria Appleren iPad-aren konpetentzia izango da.

PlayBooka DeyCon 2010 software garatzaileen azokan aurkeztu dute, San Franciscon. Bertan, Mike Lazaridis RIMeko presidenteak esan duenez, ukipen anitzeko pantaila duten ordenagailu ospetsuen merkatua eraldatzeko iritsi den "lehen tablet profesionala" da.

PlayBook berria 2011n aterako dute AEBetako merkatura, baina oraindik ez dute zehaztu zein prezio izango duen. Nazioartera, berriz, datorren urteko apirila aldera iritsiko da.

Gailuak 7 hazbeteko ukipen anitzeko pantaila izango du, 400 gramoko pisua (iPadak baino 300 gutxiago) eta 9,7 milimetroko lodiera, eta 1080 pixel izango dituenez, bereizmen handiko bideoak ikusteko aukera ere emango du.

Horrez gain, Wi-Fi konexioa izango du. Kaleratuko dituzten lehen gailuek ez dute 3G teknologiarik izango, baina RIMek aurrerago gehituko dio. Hala ere, bluetooth bidez BlackBerry telefonoekin sinkronizatu ahalko da. Gainera, gailu berriak flash eta HTML5 formatuak onartuko ditu, gigabyte bateko RAM memoria eta HDMI eta USB konexioak izango ditu, eta baita bi kamera ere, 3 eta 5 megapixelekoak.

PlayBook berriak orain arte Appleren iPadak menderatzen zuen merkatua aldatzeko asmoa du. Samsung, Toshiba eta Dell konpainiak ere hori egiten saiatu dira.

PlayBook tableta, Blacberryren gailu berria. Argazkia: RIM

2010/09/27

Twitterrek bi eraso jaso ditu astebete baino gutxiagoan

Azken hutsegitea (igande iluntzean konpondu zuten) dela eta, erabiltzaileek nahi gabe 'tweetak' bidaltzen zituzten.

Twitterrekin konektatzen diren beste batzuen bezeroek eragin omen dute microblogging sareak astebete baino gutxiagoan bigarren erasoa jasatea. Azken hutsegite hori igandean konpondu zuten, baina ordura arte erabiltzaileak tweetak nahi gabe bidaltzen aritu omen dira.

Erabiltzaileek animaliekin harremanak izaten zituztela adierazten zituzten 'tweetak' ikusi zuten euren kontuetan, eta baita lotura bat ere. Bertan klik eginda, erabiltzaileak nahi gabe, mezuak bidaltzen zituen, aurretik erabiltzaileak saioa Twitterren hasi bazuen; horrela, gero eta gehiago zabaldu zen.

"Esteka gaizto batek bihurrikeriak egin ditu; klik egindakoan erabiltzailearen kontuan 'tweetak' publikatzen zituen. Twitterrek esteka desaktibatu du eta arazoa konpontzen saiatzen ari da", azaldu dute Twitterren arduradunek.

Azkenik, ingeniariek arazoa konpondu eta 'tweet' gaizto guztiak ezabatzea lortu zuten.


Twitterrek bere bigarren erasoa jasan du astebetean

Azken urrakortasun hori igandearen azken orduetan konpondu zuten, eta erabiltzaileek nahi gabe 'tweetak' bidaltzea eragin zuen.

Twitterrekin konektatzen diren beste batzuen bezeroek eragin dute 'microblogging' sareak bere bigarren erasoa jasatea, astebetean. Azken urrakortasun hori igandearen azken orduetan konpondu zuten, eta erabiltzaileek nahi gabe 'tweetak' bidaltzea eragin zuen.

2010/09/24

Webgune batek Twitterreko erabiltzailerik eragingarrienak zehaztu ditu

Jarraitzaile asko izateak ez da nahikoa eraginkorra izateko, Twitterren. Northwesterneko Unibertsitateak (AEB) sare sozialen erabiltzailerik eragingarrienak zehazten dituen webgunea sortu du.

Ashton Kutcher aktoreak bost milioi jarraitzaile baino gehiago ditu, Twitterren. John Mayer abeslariak bere kontua itxi zuenean, berriz, 3,7 jarraitzaile zituen. Hala eta guztiz ere, boto asko jasotzeak ez du eragina izatea bermatzen.

Northwesterneko Unibertsitateko (Illinois, AEB) ikertzaileek teknologia berri batekin egunean Twitterren bidaltzen diren milioika mezuak aztertu ditzaketela esan dute eta, horrela, gaur egun eragin handiena duen pertsona zein den zehazteko aukera dutela gaineratu dute.

LeBron James kirolariak, adibidez, jendearengan eragina izan dezake saskibaloiari buruz hitz egiten duenean, baina Gorte Gorenera iritsi den epaile berri bati buruzko iritzia emanez gero ez du eragin berdina izango, Alok Choudhary Illinoiseko unibertsitateko Ingeniaritza eta Informatika Saileko arduradunaren ustez.

Testuak, sareak eta jasotako erantzun kopurua aztertuz gero, gai bati buruzko tweter eragingarrienak aukeratzen ditu pulseofthetweeters.com webguneak.

Twitterrek lau urte besterik ez du, baina Facebook eta LinkedIn sare sozialak bezain ospetsua izatea lortu du; izan ere, 145 milioi erabiltzaile ditu eta 90 milioi mezu jasotzen ditu egunero.

Webgune berri horrek mezuak positiboak, negatiboak edo neutroak diren ere neurtzen du eta erabilgarria ez den informazioa ezabatzen du. Ikertzaileek uste dute teknologia berri horrek joerak ezagutzeko eta pertsona eragingarriak identifikatzeko balio duela.

Webgune batek Twitterreko erabiltzailerik eraginkorrenak zehazten ditu

Jarraitzaile asko izateak ez du eraginkorra izateko nahikoa, Twitterren. Northwesterneko Unibertsitateak (AEB) sare sozialeko erabiltzailerik eraginkorrenak zehazten dituen webgunea sortu du.

Ashton Kutcher aktoreak bost milioi jarraitzaile baino gehiago ditu, Twitterren. John Mayer abeslariak bere kontua itxi zuenean, berriz, 3,7 jarraitzaile zituen. Hala eta guztiz ere, boto asko jasotzeak ez du eraginkortasuna bermatzen.

Northwesterneko Unibertsitateko (Illinois, AEB) ikertzaileek teknologia berri batekin egunean Twitterren bidaltzen diren milioika mezuak aztertu ditzatekeela esan dute eta, horrela, eguneko gaieko pertsonarik eraginkorrena zein den zehazteko aukera dutela gaineratu dute.

LeBron James kirolariak, adibidez, jendearengan eragina izan dezake saskibaloiari buruz hitz egiten duenean, baina Gorte Gorenera iritsi den epaile berri bati buruzko iritzia emanez gero ez du eragin berdina izango, Alok Choudhary Illinoiseko unibertsitateko ingeniaritza eta informatika saileko presidentearen ustez.

Testuak, sareak eta jasotako erantzun kopurua aztertuz gero, gai bati buruzko tweterrik eraginkorrenak aukeratzen ditu pulseofthetweeters.com webguneak.

Twitterrek lau urte besterik ez ditu, baina Facebook eta LinkedIn sare sozialak bezain ospetsua izatea lortu du; izan ere, 145 milioi erabiltzaile eta egunean 90 milioi mezu jasotzen ditu.

Webgune berri horrek mezuak positiboak, negatiboak edo neutroak diren ere neurtzen du eta erabilgarria ez den informazioa ezabatzen du. Ikertzaileek uste dute teknologia berri horrek tendentziak ezagutzeko eta eraginkorrak diren pertsona horiek identifikatzeko balio duela.

45 minutu Facebook-era sartu ezinik

Akats baten ondorioz, internautek ezin izan dute Facebook erabili, 45 minutuz.

45 minutuko akatsa izan da gaur Facebook sare sozialean; ondorioz, erabiltzaileak ezin izan dira portalean sartu (orotara 500 milioi erabiltzaile deitu Facebook-ek).

Atzo ere arazoak eduki zituen sare sozial ospetsuak, baina hutsegitea minutu gutxi batzutan konpontzea lortu zuten.

Erabiltzaile askok Twitter erabili dute egoerari buruz hitz egiteko.

Gaur bertan, Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak iragarri du 100 milioi dolar emango diela Newarkeko eskolei (New Jersey).


2010/09/23

Wikipediaren fidegarritasuna, kezka nagusia

Edukiak gero eta zuzenagoak izateko lanean ari direla adierazi du online entziklopediaren sortzaileak elkarrizketa batean.

Wikipediaren kezka nagusienetakoa bere fidagarritasuna bermatzea da, Jimmy Wales bere sortzaileak La Republica egunkarian egindako elkarrizketan jakitera eman duenez. Online entziklopediako edukien zuzentasuna bermatzeko, asmo gaiztoko informazioa ekiditen duen adituen talde bat dago, azaldu du Walesek. Edukiak gero eta zuzenagoak izateko eta errealitatearekin bat egiten dutela bermatzeko lanean ari dira. Izan ere, Walesen ustez, Wikipediak ezagutza partekatzeko duen ahalmena "hezkuntza prozesuei egiten dien ekarpen nagusia da".

200 hizkuntzatan Wikipedian idatzitako 15 milioi artikuluak ia lau milioi bisita dituzte hilero. Informazioa partekatzeko kolaborazio tresna bezala sortu zen online entziklopedia, baina izugarri hazi da eta laster bulego bat zabalduko dute Indian Asian dituzten operazioak zabaltzeko.

Walesen iritziz, teknologia berriak oso tresna erabilgarriak dira herrialdeen eta enpresen hazkunderako. "Enpresa gizonek gai eta tresna oso erabilgarriak aurki ditzakete bertan, negozioen eraginkortasuna eta produktibitatea handitzeko egin dezaketenaren inguruan ezagutza hobea izaten lagungarri baita", azaldu du.

Neska bat ordenagailu aurrean.

2010/09/21

Twitterreko segurtasun akatsa konpondu egin dute erabat

Webguneak tamaina handiko grafikoak eta zentzurik gabeko kodez betetako mezuak erakutsi ditu akatsaren ondorioz. Dagoeneko akatsa "konpondu" egin dutela iragarri du enpresak.

Kaosa eragin duen segurtasun akats bat izan du gaur Twitterrek. Horren ondorioz, milaka kontu beste webgune batzuetara bideratu dira; gehien bat jokoei buruzko orrialdeetara eta webgune pornografikoetara. Erabiltzaileak sagua mezuen gainean jartzen zuenean, koloreak azaltzen ziren eta agindu gabe testuak berriz ere bidaltzen zituen sare sozialak. "Dagoeneko konpondu dugu, erabat", esan du enpresak bere blogean.

Hala ere, akats honek hainbat ordenadore kutsatu ditu: Pandaren arabera, 1.000 bat infekzio izan dira 10 segundu bakoitzeko.

Akatsak ez du mezurik jasotzen utzi eta beste hainbat, beltz argitaratu ditu. Horrez gain, sare sozialak existitzen ez den mezu pribatu bat bidaltzea ezinezkoa zela abisatu du. Hala ere, ez da Twitterrek gaur izan duen arazo bakarra; izan ere, webguneak tamaina handiko grafikoak eta kodez betetako zentzurik gabeko mezuak erakutsi ditu.

Zerbitzua mugikorretan bakarrik erabil zitekeen normaltasunarekin, mezuak berriz ere bidaltzen ez zituen arren.

Hutsegiteak hainbeste mezu bildu ditu gaurko Twitterreko gairik komentatuena bilakatu dela.

Segurtasun akats batek kaosa eragin du Twitterren

Webguneak tamaina handiko grafikoak eta zentzurik gabeko kodez betetako mezuak erakusten ditu. Oraingoz, Twitterrek ez du hutsegiteari buruz ezer esan.

Kaosa eragin duen segurtasun akats bat du gaur Twitterrek. Horren ondorioz, milaka kontu beste webgune batzuetara bideratu dira; gehien bat jokoei buruzko orrialdeetara eta webgune pornografikoetara. Erabiltzaileak sagua mezuen gainean jartzen duenean, koloreak azaltzen dira eta agindu gabe testuak berriz ere bidaltzen ditu sare sozialak. Oraingoz, Twitterrek ez du azalpenik eman.

Akatsak ez du mezurik jasotzen uzten eta beste hainbat, beltz argitaratzen ditu. Horrez gain, sare sozialak existitzen ez den mezu pribatu bat bidaltzea ezinezkoa dela abisatzen du. Hala ere, ez da Twitterrek gaur duen arazo bakarra; izan ere, webguneak tamaina handiko grafikoak eta kodez betetako zentzurik gabeko mezuak erakusten ditu.

Zerbitzua mugikorretan bakarrik erabil daiteke normaltasunarekin, mezuak berriz ere bidaltzen ez dituen arren.

Hutsegiteak hainbeste mezu bildu ditu gaurko Twitterreko gairik komentatuena bilakatu dela.

2010/09/15

Internet Explorer 9 berria aurkeztu du Microsoft konpainiak

Explorer berria "aurrekoa baino azkarragoa, fidagarriagoa eta operatiboagoa da", konpainiak azaldu duenez produktuaren aurkezpen ekitaldian.

Internet Explorer 9 (IE9) web nabigatzaile berria aurkeztu du gaur Microsoft erraldoi teknologikoak San Franciscon (AEB). Aurreko bertsioak baino egonkorragoa eta azkarragoa da berria, eta Windows 7ari probetxu handiena atera nahi dio.

Explorer berria "aurrekoa baino azkarragoa, fidagarriagoa eta operatiboagoa da", konpainiak produktuaren aurkezpen ekitaldian azaldu duenez. San Franciscoko (Kalifornia) Desig Centerren egin dute agerraldia.

IE9ren aurkezpena 70 atari ospetsuk babestu dute, besteak beste, Facebook, Twitter, Myspace, LinkedIn, Amazon, eBay, Hulu, Dailymotion, The Wall Street Journal eta CNNk. Webgune horiek nabigatzaile berriarentzako zerbitzuak garatu dituzte.

Ezaugarriak

HTML5 hizkuntza informatiko berriaren eboluzioan barneratu dute IE9. Diseinu xumeagoa du nabigatzaile berriak, eta nabigatzailea ireki barik erabiltzailearen webgune gogokoenetara sartzeko aukera ematen du. Windows Aero Snap softwareak bi atari aldi berean ikusteko aukera ematen du.

CPUren lan karga arintzen duen sistema bat du Explorer berriak, irudiak eta bideoak erreproduzitzeko. Microsoften arabera, "ordenagailuaren gaitasunaren % 90 askatzeko balio du, lehen nabigatzaileek guztia hartzen baitzuten".

Internet Explorer 9 beta bertsioan deskarga daiteke www.beautyoftheweb.com atarian.

Dean Hachamovitch Microsoft konpainiako presidenteordea ekitaldian. Argazkia: EFE

Aurpegi ezagunak, Twitterren egingo duten lehen enkante solidarioan

Hainbat artistak parte hartuko dute Etxe bat Haitin gobernuz kanpoko erakundeak Twitterren egingo duen lehen enkantean. Alicia Keys eta Paulina Rubio izango dira, besteak beste, ekimenean.

Sare sozialek izan dezaketen erabilera askotarikoa da, baina, oraingo honetan, badirudi pertsonaia ospetsuen talde bat helburu solidario bat lortzeko elkartu dela. Horrela, 150 artista eta pertsonaia ezagun, Alicia Keys, Alyssa Milano, Ashlee Simpson, Ashley Tisdale, Demi Lovato, Elizabeth Banks, Jessica Alba, Jessica Simpson, Jonas Brothers, Kim Kardashian, Lenny Kravitz, MC Hammer, Nicole Richie, Olivia Wilde, Perez Hilton, Saquille O’Neill, Paulina Rubio, Ricky Martin eta Alejandro Sanz, besteak beste, Etxe bat Haitin Gobernuz Kanpoko Erakundeak Twitterren egingo duen lehen enkante solidarioan parte hartzeko prest agertu dira. @twitchange izena hartu duen ekimen honen irudia Eva Longoria aktorea da.

Gobernuz kanpoko erakunde horrek antolatutako maratoia ez omen da ideia txarra; izan ere, erakundeak sare sozialen bitartez 1,5 milioi bildu ditu dagoeneko.

Parte hartu nahi dutenek enkantean hartzeko lau aukera izango dituzte: pertsonaia ospetsuak erabiltzailea Twitterren jarraitzea, retwitteatua izatea, pertsonaia ospetsu horrek bere tweet batean erabiltzaileari aipamen berezia egitea edo aurreko hiru aukera biltzen dituen lotea. Hala ere, pertsonaia ospetsu guztiak ez dira maila berekoak eta, hortaz, milioi bat jarraitzaile baino gutxiago dituztenek lotea bakarrik jarriko ahalko dute enkantean.


Eva Longoria @twitchange kanpainako irudia da. Argazkia: @twitchange

Microsoftek Internet Explorerren bertsio berria aurkeztuko du

Itxura xumeagoa izango du eta webgunean bertan ikus-entzunezko edukiak bizkorrago errendatzeko prest egongo da.

Microsoft teknologia enpresa erraldoiak bere nabigatzailearen bertsio berria, Internet Explorer 9 (IE9), aurkeztuko du gaur San Franciscon (Kalifornia, AEB). Aurkezpen-ekitaldia San Francisco Desing Center (SFDC) izenekoan egingo dute, eta analistek Chrome eta Firefox lehiakideen abiadura hobetzea espero dute.

Interneten azken asteotan agertutako filtrazioen aurrean, IE9k itxura xumeagoa izango du, adituen aurreikuspenak betez gero, eta webgunean bertan ikus-entzunezko edukiak bizkorrago errendatzeko (3Dko irudiak 2Dra igarotzea) prest egongo dela esan dute.

Funtzio hori beste nabigatzaile batzuek dagoeneko eskaintzen dute, baina IE9 berriak abiadura handiagoa eskaintzea espero dute.

Bilatzaile berriak HTML5 hizkuntza informatikoaren erabilera zabaltzea ekarriko du.

Sareko konexioen % 60 Internet Explorer Web-arakatzailearen bertsioren bat erabiliz egiten dira egun. 1995ean % 95 ziren, baina Mozilla Firefox eta Google Chrome kaleratu zirenetik gero eta gehiago murriztu da horren erabilera.

Twitter sare soziala berritu egin dute

Diseinu errazagoa eta bideoak eta argazkiak igotzeko aukera dira sare sozial honen sortzaileek aurkeztu dituzten berrikuntzetako batzuk.

Twitterrek, Interneteko sare sozial arrakastatsuenetako batek, ustekabea eman du eta mezuen plataforma berritu dutela jakinarazi du. Enpresak adierazi duenez, aldaketa horien helburua erabiltzaileentzat zerbitzua "erabiltzeko errazagoa, azkarragoa eta aberatsagoa izatea da". Konpainia kaliforniarrak komunikabideak deitu ditu San Franciskoko (AEB) egoitzan eta, hasiera batean, Googlek Twitter eskuratu duela pentsatu dute bertaratu direnek, baina, azkenean, agerraldian Twitterren egin diren aldaketen berri besterik ez dute eman.

Sare sozialaren sortzaileek mezuen lerroaren diseinua sinplifikatu dute eta "tweet" bakoitzari erlazionatutako informazio gehiago eskainiko dute; egileari buruzko xehetasunak, jatorria eta edukiak erabiltzaileen artean izan duen hedapena, alegia.

Horrez gain, Twitter berritu horretan, erabiltzaileak bideoak eta argazkiak sartzeko aukera izango du. Horrela,  YouTube, Vimeo, TwitPic, Ustream edo Flickr webguneei esker erabiltzaileek ez dute Twitterretik atera beharko.

Beste berrikuntzen artean, webgunean nabigatu gabe sare sozialeko beste erabiltzaile batzuk bilatzeko sistema da. Informazio horretan kontu horretara erlazionatutako oinarrizko informazioa, datu biografikoak edo azken "tweetak" eskainiko dituzte. Pixkanaka, aldaketa horiek Twitterreko kontu guztietara iritsiko dira.

2010/09/14

Gatesek eta Buffettek aberatsak lasaitu dituzte, Txinara joan aurretik

Enpresariek Txinako handi-mandiekin afaria antolatu dute, Pekinen, "esperientziak partekatzeko".

Bill Gates eta Warren Buffet filantropo estatubatuarrek Txinako handi-mandiekin afaria antolatu dute, Pekinen, eta bileraren helburua "esperientziak partekatzea" dela argitu dute; izan ere, bertara gonbidatu dituzten aberats txinatarrek dirua eskatuko zietela pentsatu zuten hasiera batean.

Bi enpresari estatubatuarrek Xinhua berri-agentzia ofizialera bidalitako eskutitz batean, Txinara egingo duten bidaia ez dela inori dirua eskatzeko azaldu dute, eta euren helburua "ikastea, entzutea eta bizitako esperientziei buruz jakin nahi dutenei erantzutea" dela adierazi dute.

Eskutitza Txinako komunikabideetan sortu den iskanbilaren ostean iritsi da; izan ere, bi enpresari estatubatuarrek irailaren 29rako antolatutako afarira herrialde asiarreko 50 pertsonarik aberatsenak gonbidatu dituzte eta horietako bik baino ez dute baiezkoa eman.

Aurten, bi filantropoek "Givin Pledge" proiektuarekin Ameriketako Estatu Batuetako 40 aberats garrantzitsuk euren dirutzaren erdia ongintzako ekintzetarako uztea lortu dute. Txinatarrei bidalitako eskutitzean, berriz, Txinan eta AEBetan ez dutela egoera berdina argitu dute.

Proiektu hori "filantropia ikusteko era bat besterik ez da, eta ez dakigu Txinarentzat egokia den".

Hala ere, estatubatuarren esanetan, "gaur egun Txinan dauden enpresari arrakastatsuek aukera ona dute hurrengo belaunaldietako herritarrentzat eredugarriak izateko". Bestalde, herrialde asiarrak dirua emateko ohitura aspalditik duela gogorarazi dute.



Bill Gatesen artxiboko irudia.

Iritsi da dendetara 'Halo: Reach' bideo-jokoa

46,5 eurotan aurki dezakegu Halo sagaren azken bertsioa. Joko honek gizakien eta estralurtarren arteko gudari amaiera emango dio.

Bungie estudioak Xbox 360 bideo-kontsolarako ekoitzitako Halo bideo-jokoaren bertsiorik berriena (Halo Reach) gaur heldu da dendetara. Mundu osoko 25 herrialdetan jarri dute salgai aipatutako joko ospetsu hau, 46,5 eurotan.

Orain arte 2001ean Halo: Combat Evolved jokoarekin jaio zen trilogia honek 34 milioi kopia saldu ditu eta saga hau osatzen duten bideo-joko guztiak oso arrakastatsuak izan dira. Guzti horrengatik Microsoftek uste du Halo: Reach-ek salmenta marka denak hautsiko dituela.

Azken bertsio honek gizakien eta estralurtarren arteko gudari amaiera emango dio. Hain zuzen ere, Spartango soldadu talde baten istorioa kontatuko du jokoak.


Uda-pasa. Ordenagailuak pizteko prest. Ostegunetik igandera egingo dute Navarparty, eta informatikazaleen bilgune bilakatuko da Iruñea

2010/09/13

Appleren iPadak ezingo ditu hainbat gauza ordezkatu

Steve Jobsek zuzentzen duen konpainiak egia esan nahi izan du eta Applek kaleratu duen azken gailuaren ahultasunak erakutsi ditu. Ikusi bideoak.

Applek ere badaki kaleratutako azken jostailua ez dela perfektua eta badirela sekula egin ezin izango dituen gauzak. Horrela erakutsi du Steve Jobsek zuzentzen duen enpresak bere azken iragarkietan. Hala ere, gailuak duen prezioa kontuan izanez gero, iPadarekin euli bat hiltzea ez da oso ideia ona.

Gizon bat bere etxeko sukaldean gosaltzen ari dela, eltxo batek goizeko isiltasuna eta lasaitasuna urratuko du. Gizonak intsektuari begiratu eta, bat-batean, bere iPadarekin zanpatzea erabaki du. Eulia hiltzea lortuko duen arren, iPada ere hautsi egingo da. Horregatik, badira iPadak inoiz ordezkatu ezingo dituen hainbat gauza; izan ere, egunkaria bakarrik erabil daiteke horretarako.

Hala ere, iragarki hori ez da azken aldian iPadari buruz egin den promozio deigarri bakarra izan. Gizmodo webguneak argitaratu duenez, "teknologia gustuko dugunok erotzen gaituen gailu bat izaten dugu, besarkatu nahiko genukeen gailu bat, alegia". Jostailu teknologiko horiekin dugun obsesioa islatzen omen du Appleren iragarkiko protagonistak, iPaderako Steve Young Football jokoaren iragarkiko protagonistak. Kontuz ibiltzeko gomendatu dute Gizmodo webgunekoek, dirudienez, jokoak eta iragarkiak "jarrera bortitza" eragin dezaketelako.


Appleren iPad gailuak ez dituen erabilerak

Steve Jobsek zuzentzen duen konpainiak egia esan nahi izan du eta Applek kaleratu duen azken gailuaren ahultasunak erakutsi ditu. Ikusi bideoak.

Applek ere badaki kaleratutako azken jostailua perfektua ez dela eta badirela sekula egin ezin izango dituen gauzak. Horrela erakutsi du Steve Jobsek zuzentzen duen enpresak bere azken iragarkietan. Hala ere, gailuak duen prezioa kontuan izanez gero, iPadarekin euli bat hiltzea ez da oso ideia ona.

Gizon bat bere etxeko sukaldean gosaltzen ari da eta eltxo batek goizeko isiltasunarekin eta lasaitasunarekin bukatuko du. Gizonak intsektuari begiratu eta, bat-batean, bere iPadarekin zanpatzea erabakitzen du. Eulia hiltzea lortuko duen arren, iPada ere hautsi egingo da. Horregatik, badira iPadak inoiz ordezkatu ezingo dituen hainbat gauza; izan ere, egunkariak bakarrik du erabilera hori.

Hala ere, iragarki hori ez da azken aldian iPadari buruz egin den promozio deigarri bakarra izan. Gizmodo webguneak argitaratu duenez, "teknologia gustuko dugunok erotzen gaituen gailu bat izaten dugu, besarkatu nahiko genukeen gailu bat, alegia". Jostailu teknologiko horiekin dugun obsesioa islatzen omen du Appleren iragarkiko protagonistak, iPaderako Steve Young Football jokoaren iragarkiko protagonistak. Adi egotea gomendatu dute Gizmodo webgunekoek, dirudienez, jokoak eta iragarkiak "jarrera bortitza" eragin dezaketelako.
 


2010/09/10

Gaztea aitzindaria izan da Tuentiko orrialde irekia estreinatzen

Tuentik berak iragarri duenez, Gaztearen orria zerbitzu hori erabiltzen hasi den lehen komunikabideetako bat izan da, Estatuko hedabide garrantzitsu batzuekin batera.

Gazteak orrialde irekia dauka jada Tuentin eta aitzindaria izan da espazio hori erabiltzen, besteak beste,  El Mundo, Antena3, TeleCinco, Cuatro, El País, ABC, Marca, DiarioAS, RTVE, Radio3, Vanitatis o La Voz de Galicia komunikabideekin batera.

Egunean 5.000 orrialde zabaltzen dira Tuentin eta plataforma ezagunak zerbitzuei, enpresei eta komunikabideei zuzendutako eskaintza irekia jarri du martxan.

Tuentiko arduradunek esan dutenez, "pozarren gaude gure komunitateko erabiltzeekin komunikatzeko daukagun tresna hoberenarekin".

Hemendik aurrera, Gaztearen Tuentiko orrialdean sartzeko www.tuenti.com/gaztea helbidea klikatzea nahikoa izango da eta eduki guztiak partekatu ahal izango ditugu, helbide soil batekin.

Tuenti kanpotik ere sartu ahal izango gara orri berri horietara baina plataforma osoak bezala, pribatutasunari eutsiko zaio eta inolako datu pertsonalik ez da eskuragarri egongo hirugarren pertsonentzat.

Hurrengo egunetan orrialde ireki gehiago sortzen joango da Tuenti.
 

 

Gazteako orria Tuentin

Urrirako topaketa berria antolatu dute sare sozialetako euskal adituek

FEIS-food ekimenak facebook munduan aditu diren ehun bat lagun bildu zituen ostegunean Bilbon. Han izan zen eitb.com-en ordezkaria ere.Sare sozialetan aditu diren ehun bat euskal profesionalek topaketa egin zuten ostegun honetan Bilbon, FEIS-food ekimenaren baitan, eta bileraren arrakasta ikusita, hitzortu berria jarri dute antolatzaileek urrirako. Gai honetan aditu direnak nolabaiteko maiztasunez biltzea da helburua, balizko lankidetzak sustatzeko.

The Dubliners Bilboko pub irlandarrean ospatu zen osteguneko topaketa; eta Facebook munduan hitz egiteaz gain, Irlandako produktu gastronomikoekin egindako pintxo eta gutiziak probatzeko parada izan zen. Menua egiteko, Michelin izarra duen Etxanobe Jatetxearen I+D taldearen lankidetza izan zuten antolatzaileek.

Ekimenak eitb.com-en eta Bodegas Viña Laguardiaren babesa izan zuen. Hain zuzen ere, Facebookek azken hilabeteetan EITBn (Euskal Irrati Telebista) eragin duenaldaketa azaldu zuen Lontzo Sainz eitb.com-en Networking arduradunak "Feisbuk Esperientzia" deitu duten atalean.

WIFI eta Facebook bidezko streaminga izan zen FEIS-food ekimenean eta lokalean jarriko pantaila handi baten bidez (Facebook Live) jarraitu ahal izan zen mundu osotik. 

Bigarren aldia izan zen  topaketa hau antolatzen dela. Lehena apirilean izan zen eta antolatzaileak hasi dira jada hirugarrena antolatzen urrirako.

FEIS-foodek networkingaren ekimen izarra bihurtu nahi du, Facebookeko ekosistema osoa bilduz, bazkari, luntx, afari... edo jana erabiliz lotune gisa. Egunero Facebooken aritzen den jendea biltzea da helburua, maiztasun bat ematea eta hiriburu ezberdinetan errepikatzea.


Igor San Roman FEIS-food ekimenean bildukoen aurreran hitz egiten, ostegunean, Bilbon.

2010/09/09

Kinect probatzeko aukera, gaurtik aurrera hóPLAY Bideojoko Jaialdian

Irailaren 25era bitartean AlhondigaBilbaon egingo den Nazioarteko 1. Jaialdian joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte.

Irailaren 25era bitartean, hóPLAY'10, Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean. Azokaren helburua jendea bideo-jokoen mundura hurbiltzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte. Berrikuntza nagusia Kinect gailu berriari lotutakoa izango da. Microsoft etxeak Xbox kontsolarako merkaturatuko duen tramankulu berritzailea erabiltzeko aukera izango baita bai bertako jolas-gunean, baita EITBren Bilboko egoitzan ere. Gainera, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, film emanaldiak eta XBOX kontsolaren kustomizazio txapelketa ere izango dira bertan egun horietan.

EITBren babesarekin antolatutako hòPLAY jaialdiaren egunetan, AlhondigaBilbaora doazenek izango dute gailua merkaturatu baino hiru hilabete aurretik erabiltzeko aukera eta KinectAdventures, Kinect Animals, Kinect Joy Ride, KinectSports, Dance Central eta Your Shape Fitness Evolved jokoetan aritu ahal izango dute kulturguneren beheko solairuko erakusketa aretoan jarriko duten 42 metro koadroko pantailan. Baina, gainera, EITBren Bilboko egoitzan ere izango da aparailu berritzailea erabiltzeko aukera, Xbox kontsola eta Kinect agintea erabilgarri izango baitira bertan.

Halaber, EHUko Arte Ederretako ikasleek Xbox 360 kontsolarako egindako hamabost kustomizazioetatik hiruk sariak jasoko dituzte azokaren egunetan (1.500, 1.000 eta 500 eurokoak). Azokaren egun bakoitzean haurrei eta helduei zuzendutako lantegiak egingo dira, adituek, ikertzaileek eta sortzaileek hitzaldiak emango dituzte eta hainbat dokumental emango dituzte bideo-jokoen munduari eta gaur egungo egoerari buruz. Bestalde, musika elektroniko kontzertuak ere izango dira.

Kinect gailu berriaren Europako aurkezpen ofiziala abuztuaren27an egin zuten EITBren Bilboko egoitzan.

Egitarau osoa, albiste honi atxikita


Xbox 360 kontsola. Argazkia: Microsoft

2010/09/08

Google Instant aurkeztu dute, Google-n bilatzaile berria

Erabiltzaileak bilatzailean idazten duen bitartean edukiak topatzen dituen sistema berria da enpresak aurkeztu duena.

Google Instant bilatzaile berria aurkeztu du Google-ek gaur arratsaldean. Erabiltzaileak bilatzailean idazten duen bitartean edukiak topatzen dituen sistema berria da enpresak aurkeztu duena.

Estatu Batuetan gaur bertan erabilgarri izango bada ere, datorren astean beste sei herrialdeetara iritsiko da, tartean Espainia. Google Chrome, Mozilla Firefox, Safari eta Internet Explorer 8 formatuetan erabili ahal izango da.

Enpresaren helburua, datozen hilabeteetan mundu mailan hedatzea eta hainbat hizkuntzatan abian jartzea.

Teknologia berri honen bitartez, bilaketak egiteko denbora 2 eta 5 segundu artean murriztu egingo da.

Oraingoz, Google Instant erabili ahal izateko Google-n orri nagusira sartu beharko dira erabiltzaileak.

'Enter' botoia sakatu aurretik, bilatzen duguna topatuko du Google Instant sistema berriak. Horrez gain, hutsunea berez osatuko duen funtzioa ere iragarri du Google-k.

Justin Bieberrek Lady Gaga gainditu nahi du, Twitterren

Artista gazteak bost milioi jarraitzaile baino gehiago lortu ditu Twitterren eta Lady Gagari lehen postua kendu nahi dio. Kanadarrak Twitterreko baliabideen % 3 biltzen ditu.

Lady Gagak lehiakide berria du, Twitterren. Justin Bieber pop abeslari gazteak Gaga gainditu nahi du eta, dirudienez, ez zaio asko falta. Justin Bieberrek bost milioi eta laurehun mila jarraitzaile baino gehiago bildu ditu dagoeneko sare sozialean. Twitterreko langile batek adierazi duenez, kanadarrak Twitterreko baliabideen % 3 biltzen ditu.

@dcurtis diseinatzailearen ustez, Bieberrek Twitterren duen arrakastaren arrazoietako bat "artistarentzat bakarrik erabiltzen dituzten zerbitzari mordoa dira".

Justin Bieberrek Twitterreko artistarik jarraituena izatea lortzen badu, Lady Gaga gainditzen duen bigarren aldia izango litzateke; izan ere, kanadarren "Baby" bideoa Interneten gehien ikusitako bideoa izatea lortu zuen, "Bad Romance" bideokliparen aurretik.

Hala ere, lehia gogorra izango da, Britney Spearsek eta Aston Kutcherrek ere lehen postu hori nahi dutelako.

Justin Bieber pop abeslari kanadarra.

Googleren telebista plataforma 2011n iritsiko da

Bilatzailearen telebista proiektuarekin erabiltzaileek Sareko eskaintza guztiaren artean aukeratu ahalko dute.

Googlek bere telebista plataforma nazioartean  2011n kaleratzeko asmoa du. Horretarako, urtea amaitu aurretik Ameriketako Estatu Batuetan jarri beharko du martxan. Horrela adierazi dute bilatzailearen arduradunek Berlineko Telekomunikazio Azokan.

"Ez zarete saioak aukeratzeaz arduratu beharko, guk egingo dugu lan hori", esan du Eric Schmidt Googleko zuzendariak proiektuaren aurkezpenean.

Telebista proiektu horretan, bilatzailea telebistarako egokituko dute eta, Britany Bohnet Googleko arduradunak adierazi duenez, Sareko eskaintza guztiak bildu eta aukera guztien artean hautatzeko aukera emango die erabiltzaileei.

"Gainontzeko enpresek 20-30 kanaleko eskaintza egiten dute. Guk, berriz, webgune guztia eta merkatu androginoko ehunka App jartzen ditugu kontsumitzaileen esku", esan du Bohnetek.

"Doodle" misteriotsua

Bilatzaileak doodle ("logo") berezia zuen atzo. Saguaren erakuslea Google hitzaren gainean jarriz gero, hitz hori osatzen zuten bolatxoak alde batetik bestera mugitzen ziren. Gaur, berriz, Google hitza koloreztatu egiten da bilatzailean hitz gakoak idazten diren heinean.

Googlek ez du "doodle" berri horien esanahia argitu, baina funtzionaltasun berriekin zerikusia omen du.

Googleren gaurko

Googleren telebista plataforma 2011an iritsiko da

Bilatzailearen telebista proiektuarekin erabiltzaileek Sareko eskaintza guztiaren artean aukeratu ahalko dute.

Googlek, 2011an, bere telebista plataforma nazioartean kaleratzeko asmoa du. Horretarako, urtea amaitu aurretik Amerikako Estatu Batuetan martxan jarri beharko du. Horrela adierazi dute bilatzailearen arduradunek Berlineko Telekomunikazio Azokan.

"Ez zarete saioak aukeratzeaz arduratu beharko, guk egingo dugu lan hori", esan du Eric Schmidt Googleko zuzendariak proiektuaren aurkezpenean.

Telebista proiektu horretan, bilatzailea telebistara eramango litzateke eta Britany Bohnet enpresako arduradunak adierazi duenez, Sareko eskaintza guztiaren artean hautatu ahalko dute erabiltzaileek.

"Gainontzeko enpresek 20 eta 30 kanalen bitarteko eskaintza egiten dute. Guk, berriz, webgune guztia eta merkatu androginoko ehunka App jartzen ditugu kontsumitzailearen esku", esan du Bohnetek.

"Doodle" misteriotsua

Bilatzaileak logo ("doodle") berezia zuen atzo. Saguaren erakuslea Google hitzaren gainean jarriz gero, osatzen zuten bolatxoak alde batetik bestera mugitzen ziren. Gaur, berriz, Google hitza bilatzailean hitz gakoak idazten diren heinean koloreztatu egiten da.

Googlek ez du "doodle" berri hauen esanahia argitu, baina funtzionaltasun berriekin zerikusia omen du.

Googleren gaurko

Sare sozialetan adituak diren euskal profesionalen topaketa, Bilbon

Besteak beste, Facebookek azken hilabeteetan eitb.com-en eragin dituen aldaketak azalduko dira. Ehun lagun inguruk hartuko dute parte ekimenean.Sare sozialetan aditu diren ehun bat euskal profesionalek bilera-topaketa egingo dute ostegun honetan, irailak 9, Bilbon, FEIS-food ekimenaren aitzakian. Antolatzaileen esanetan, "egunero-egunero Facebookeko ekosistema osatzen dugun pertsonon networkingerako bideratuta dagoen ekimena" da FEIS-food, "maiztasun batekin eta hiri ezberdinetan ospatuko dena".

Berrikuntzetako bat, ekimena "gai zehatz baten giran" ibiltzea izango da. Aurten, The Dubliners Bilboko pub irlandarrean ospatzen denez, Irlandako produktu gastronomikoekin egindako pintxo eta gutiziak probatu ahal izango dira. Menua egiteko, Michelin izarra duen Etxanobe Jatetxearen I+D taldearen lankidetza izan dute antolatzaileek. Ekimenak eitb.com-en eta Bodegas Viña Laguardiaren babesa du.

WIFI eta Facebook bidezko streaminga izango da bertan, lokalean egongo den pantaila handi baten bidez (Facebook Live) jarraitu ahal izango delarik guztia. Erabat interaktiboa izango da topaketa eta fisikoki pubean ez daudenek ere bertan baleude bezala parte hartu ahal izango dute. Sarreran identifikatzeko, berriz, Facebookeko perfila erakutsi beharko da sakelako telefonoaren bitartez.

Bigarren aldia da topaketa hau antolatzen dela. Lehena apirilean izan zen. FEIS-foodek networkingaren ekimen izarra bihurtu nahi du, Facebookeko ekosistema osoa bilduz, bazkari, luntx, afari... edo jana erabiliz lotune gisa. Egunero Facebooken aritzen den jendea biltzea da helburua, maiztasun bat ematea eta hiriburu ezberdinetan errepikatzea.

FEIS-foodek, jarraikortasun ikur gisa, 5 minutuko tarte edo mikroponentzia izaten du ekimen guztietan; "Feisbuk Esperientzia" deitu dutena, alegia. Oraingoan, Facebookek EITBn (Euskal Irrati Telebista) eragin duen aldaketa azalduko du Lontzo Sainz eitb.com-en Networking arduradunak.



FEIS-food ekimenaren logoa

2010/09/07

Bideo-jokoen mundura hurbilduko da AlhondigaBilbao ostegunetik aurrera

Irailaren 25era bitartean, hóPLAY'10 Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da Bilbon. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, jolas-gunea, emanaldiak eta kustomizazio txapelketak izango dira bertan.

Irailaren 9tik 25era, hóPLAY'10, Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean. Azokaren helburua bideo-jokoen jendea mundura hurbiltzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, film emanaldiak eta XBOX kontsolaren kustomizazio txapelketa izango dira bertan egun horietan eta, gainera, Kinect gailu berria erabiltzeko aukera ere emango dute jolas-gunean. Gaur bertan egin dute jaialdiaren aurkezpena.

EITBren babesarekin antolatutako hòPLAY jaialdiaren egunetan, AlhondigaBilbaora doazenek izango dute gailua merkaturatu baino hiru hilabete aurretik erabiltzeko aukera eta KinectAdventures, Kinect Animals, Kinect Joy Ride, KinectSports, Dance Central eta Your Shape Fitness Evolved jokoetan aritu ahal izango dute kulturguneren beheko solairuko erakusketa aretoan jarriko duten 42 metro koadroko pantailan. Baina, gainera, EITBren Bilboko egoitzan ere izango da aparailu berritzailea erabiltzeko aukera, Xbox kontsola eta Kinect agintea erabilgarri izango baitira bertan.

Halaber, EHUko Arte Ederretako ikasleek Xbox 360 kontsolarako egindako hamabost kustomizazioetatik hiruk sariak jasoko dituzte azokaren egunetan (1.500, 1.000 eta 500 eurokoak). Azokaren egun bakoitzean haurrei eta helduei zuzendutako lantegiak egingo dira, adituek, ikertzaileek eta sortzaileek hitzaldiak emango dituzte eta hainbat dokumental emango dituzte bideo-jokoen munduari eta gaur egungo egoerari buruz. Bestalde, musika elektroniko kontzertuak ere izango dira.

Kinect gailu berriarenEuropako aurkezpen ofiziala abuztuaren27an egin zuten EITBren Bilboko egoitzan.

Egitarau osoa, albiste honi atxikita


Xbox 360 kontsola. Argazkia: Microsoft

2010/09/06

'Google bonba' baten biktima izan da Sarkozy

Erabiltzaileek "trou du cul" (ipurtzuloa) bilatzen zutenean, Googlek Frantziako presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat.Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari adarra jo diote Google bilatzailean joan den asteburuan. Erabiltzaileek "trou du cul" (ipurtzuloa) bilatzen zutenean, Googlek presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat. Fenomeno horri "Google bonba" deitzen diote teknologian adituek.

Erabiltzaileek hitz jakin batzuk Googlen bilatzen dituztenean, bilatzaileak webgune batzuk lehen postuetan jartzeari deitzen zaio "Google bonba".

Googlek emandako azalpenen arabera, hainbat webmasterrek (Interneteko zerbitzariak) "ipurtzulo" hitza Nicolas Sarkozy agintariaren Facebookeko kontu ofizialarekin estekatzeko, eta horrela, "eskaera horrekin lotutako emaitzak igo egin zituzten".

Dena den, lehenago ere izan da Sarkozy horrelako iseka baten biktima. 2009ko uztailean presidentearen hauteskundeetako webgune ofiziala lehen emaitzen artean azaltzen zen erabiltzaileak bilatzailean "trou du cul du web" jartzen zuen bakoitzean.

El presidente francés, Nicolas Sarkozy. Foto: EFE

Bar Refaeli modeloaren Twitterreko kontua itxi dute

Leonardo DiCaprioren bikotekideak lankide batzuen gehiegizko argaltasuna kritikatu du.

Bar Refaeli gaur egungo modelorik ezagunenetako bat da bere gorputzari eta nortasunari esker. Leonardo DiCaprioren bikotekideak bere lankide batzuen gehiegizko argaltasuna kritikatu du Twitterren. Refaeliren zintzotasuna ez da egokia izan modeloaren agentziaren ustez, eta sare sozialeko kontua ixtea erabaki du.

"Asko goibeltzen nau hamabost urteko neska argal horiek agentzian eserita, dardarka eta gose ikusteak. Noiz amaituko da egoera hau?", idatzi zuen Refaelik Twitterren duela egun gutxi.

Hollywood Life aldizkariari deigarria iruditu zaio langile horietako batzuek duten "gehiegizko argaltasuna" modelo batek kritikatzea, eta berehala eman du Refaeliren hitzen berri. Ziur asko, Refaelik hitz horiek idatzi zituenean ez zuen sortu duen zalaparta espero.

Aldizkariak modeloaren hitzak Sarean aireratu ostean, Twitterreko kontua desagertu egin zen. Barren agentziak sare sozialeko kontua ez zela modeloarena eta horregatik erabaki zuela ixtea adierazi du.

Enpresak Huffington Post argitalpenari jakinarazi dionez, "Twitterreko kontua eta bloga ez zituen Refaelik sortu, eta bertan argitaratutako adierazpenak ez zituen berak idatzi". Halere, askoren ustez, agentziak emandako azalpenek ez dute zentzurik.

Bar Refaeli modeloa. Argazkia: www.barrefaeli.co.il

Frantziako ministro baten ezkontza boikotatzen saiatu dira, Facebooken

Gobernuak inmigrazio arloan hartutako azken erabakiengatik protesta egiteko oztopatu nahi izan dute erabiltzaileek ministroaren ezkontza, eta agintariak zeremoniaren data aldatu behar izan du.

Eric Besson 52 urteko Frantziako Inmigrazioa ministroaren eta Yasmine Tordjman 24 urteko arte ikaslearen ezkontzak 940 gonbidatu izango ditu, atzotik. Facebookeko erabiltzaile horiek guztiek ekitaldira joateko asmoa zutela konfirmatu zuten atzo, Frantziako Gobernuak inmigrazio alorrean hartutako azken erabakiengatik protesta egiteko.

Azkenaldian, Frantziako Gobernuak kritika gogorrak jaso ditu errumaniar jatorriko milaka ijito herrialdetik botatzeagatik eta poliziari eraso egitea egotzita etorkinei herritartasun frantziarra kentzeagatik. Ministroak, Eric Besson sozialista ohiak, herrialdeko inmigrazio politika gogortu izanak kritika gogorrak eragin ditu.

Horren aurrean, eta Besson aste bi barru ezkontzekoa dela baliatuta, Facebookeko 940 erabiltzailek baino gehiagok horren ezkontza "kaosa" bihurtzeko talde-bilera batera joateko asmoa zutela konfirmatu zuten igande arratsalderako.

Ministroa irailaren 16an ezkontzekoa zen, Parisen, baina dirudienez, atzeratu egingo du. Izan ere, Bessonek berak esan duenez, ez du nahi seme-alabek, emazte berriak eta emazte ohiak bere erabaki politikoen eraginak sufritzerik.

2010/09/02

Demi Mooren exhibizionismoa, Twitterren

Lan-tresna eta bozgorailu ezezik, jolas-leku ere bihurtu du aktoreak. Ipurdia, eroritako hortzaren hutsunea eta senarrarekin betaurreko "moderno" batzuk jantzita ikusi dugu. Orain, bikinian agertu da.

Twitter sare soziala lan-tresna bihurtu da eta artista askok bozgorailu gisa erabiltzen dute egun. Baina zenbaitentzat exhibizionismorako tresna azker, merke eta aproposa bilakatu da erabileraren erabileraz. Demi Moore aktorea eta haren senar Ashton Kutcher Twitterren erabiltzaile sutsuak dira eta askotan argitaratzen dituzte bertan euren eguneroko bizitzako argazkiak.


Oraingoan, bikinian ikusi dugu Ghost filmeko protagonista eta, 47 urte izanagatik ere, erakusteko moduko gorputza daukala argi utzi du.  Los Angelesen daukaten luxuzko etxeko komuneko ispiluari atera dioargazkia iPhone telefonoarekin. Zilarrezko bikini sexya jantzita,uztailean egindako dieta zorrotzak emaitza onak eman dituela utzi duagerian. Hori bai, artista distiratsuenek egin ohi dutenari jarraiki,eguzkitako betaurrekoak jantzita atera da, etxe barruan bazegoen ere.

Demi Moore, bikinian


Baina luzimendurako esparru gisa erabiltzeaz gain, Twitter umorearen eta lotsagabekeriaren eremu ere bada Moorentzat. Hortz bat galdu zuenean, hortzaren hutsunea erakusten zuen argazkia argitaratu zuen.

 

Demi Moore, hortza galdu zuenean

Beste behin, Kutcherrek haren ipurdiari atera zion argazkia eta kulero zuriak erakutsi zituen. Demi Mooren ipurdiari Ashton Kutcherrek atera zion argazkia

Eta bikotea pastadun betaurreko "moderno"ak jantzita ere agertu da berriki, "zein azkarrak dirudigun horrela!" izenburupean. 

Demi Moore eta Ashton Kutcher betaurrekoak jantzita

Twitterri "engantxatuta" dagoela adierazi du behin baino gehiagotan bikoteak. Inoiz esan dute, gainera, eurentzat "afrodisiakoa" dela. Baina, gehienetan, euren berri emateko erabiltzen badute ere, noiz edo noiz, zeregin sozial garrantzitsua egin izan du aktore beltzaranak, sare sozial horretan bere buruaz beste egingo zuela adierazi zuen neska baten berri eman baitzion poliziari eta, horrela, suizidioa ekidin baitzuen.

Argi dago, beraz, Demi Moore eta Ashton Kutcher twitterzale amorratuak dira eta Twitter behar beharrezkoa dute euren eguneroko bizitzan. Baina twitteroek ere behar dituzte bi aktoreak. Baina Kutcherrek arrakasta handiagoa dauka, zalantzarik gabe, 4 milioitik gora jarraitzaile baititute Twitterren. Moorek, berriz, bi milioi eta laurehun mila 

 

 

Demi Moore, bikinian. Argazkia: Twitter

Ping, Appleren iTuneseko sare sozial berria

Appleren tresna berriak MySpaceko erabiltzaileak erakarri nahi ditu. Horrela, iTunesek dituen 160 milioi kideek musika komunitaterik handiena bilakatuko dute Ping.

Applek sare sozial berria aurkeztu du. Ping musikari buruzko sare soziala da eta iTunes Appleren sareko dendaren hamargarren edizioaren berrikuntza nagusia da.

"Pingek ez du Facebookekin zerikusirik", Steve Jobs Appleko presidentearen ustez. Appleren sare sozial berriak erabiltzaileari lagunekin musika zerrendak, abestiak eta iritziak partekatzeko aukera eskaintzen dio. Horrez gain, Pingekin pribatutasuna "oso erraz" ireki eta itxi daiteke.

Hortaz, "artista berriak ezagutzeko eta jarraitzeko, horien abesti berriak erosteko, eta gustuko duten, deskargatzen edo partekatzen duten musika zein den jakiteko tresna berria da Ping".

Artista ezagunen babesarekin

Lady Gaga izan da lehenengoetariko artista ospetsua erregistratzen eta, dagoeneko, igo du aurkezpen bideo bat.

Horrela, Applek MySpaceko erabiltzaileak erakarri nahi ditu. Appleren berrikuntza hau halabeharrezkoa izan da, eta Steve Jobsen etxeak iTunesek dituen 160 milioi kideei zerbitzu hobea eskainiko die eta iTunes munduko musika komunitaterik handiena bilakatuko da.